BIltzarre

Albisteak

Azaroaren 8an Independentzia eta Burujabetza jardunaldia

2017-10-13

Zein da norbanakoen eta herri mugimenduaren zeregina burujabetza prozesuan?
Non dago gure herri-estatu proiektua? 
Espainia edo Frantziako moduko estatu bat sortu, beste motako bat ala behetik gora egituratuko sistema bat sortu?
Nola eguneratu daiteke gure antzinako batzar irekien sistema gaurko gobernantzara?
Euskal Herriko estatua sortu, Nafarroakoa berreskuratu, estaturik gabeko lurralde aske bat…?
Katalanengandik zerbait ikasi ahal dugu? 
Zergatik ez dugu azken 100 urteotan independentzia lortu?
Txibertan zer gertatu zen? Lizarra-Garazin zergatik ez genuen aurrera gehiago egin?  Eta Udalbiltzan?
Azken 40 urteotan euskera hobera joan al da? eta elikadura sektorea? eta industria? eta hezkuntza? eta ekonomia? eta demografia? eta ingurumena? eta kultura? eta feminismoa? eta osasuna? eta euskal sena? eta herri honekin dugun konpromisoa …?
20 urte barru nolako munduan egongo gara? Oligopolizazioak, errobotizazioak … nola eragingo digu?
 
Milaka urte iraun ondoren, Europako zaharrena den herri hau egoera larrian dago ikuspuntu askotatik ikusita. Hegoaldeko autonomia estatutuek edo Iparraldeko mankomunitateak ez diote bueltarik eman edo emango herri hau desagertzeko prozesuari baina harrigarria da ere, ondoan ditugun estatu bi horiekin ere, bizirik gaude, euskerak gure ezpainetan jarraitzen du, euskal nafar herritarren artean auzolanen bidez proiektu handiak egiten jarraitzen dugu… Bai, bizirik gaude eta bizirik jarraitzeko asmoa dugu baina, horretarako, burujabetza prozesu bati denon artean ekin beharko genioke.
 
Gaur egun independentziara begira dauden hainbat ekimen baditugu, mota eta estrategia desberdinetakoak. Alderdiek eta sindikatuek haien esparru propioa dute baina non gaude gainerakook? Zein da norbanakoen eta herri mugimenduaren zeregina burujabetza prozesuan? Zer egin dezakegu? Dauden ekimenak, gogoetak, asmoak… hobeto ezagutzeko eta horien gainean gogoeta egiteko antolatu dira jardunaldi hauek eta bertara etortzeko denok gaude gonbidatuta, norbanakoak zein erakunde/elkarteak.
 
Jardunaldietan bi ikuspegi landuko ditugu: batetik herri-eskualde mailako diagnostiko eta proposa-menak, eta, bestetik arlo mailakoak (ekonomia, kultura, elikadura, industria…). 
 
Horrez gain herrigintza/estatugintza landuko da: estatua eskuratzeko azken hamarkadetan izan ditugun esperientziez gogoeta egitea, gaur egun dauden ekimenak hobeto ezagutzea, batzar sisteman oinarrituta egitura nazional bat osatu litekeen aztertzea, ikuspegi oso desberdinak dituztenak bat etortzeko lana egitea (estatu”zaleak” eta estaturik nahi ez dutenak, behetik gorako zein goitik beherako ikuspegia dutenak, egitura horizontalaren aldekoak…), prozesu sendo bat egon dadin zeintzuk diren behar ditugun oinarriak, etab. Herrigintza/estatugintza prozesu horretan nola gauden aztertu: diskurtsoak eta komunikazioa, gure historiaz herritarrek duten ikuspegia, behar diren mobilizazio motak,  egituraketa, bakoitzak eduki behar duen espazioa (norbanakoek eta herri mugimenduak, alderdiek, sindikatuek,), etab.
 
Jardunaldia bertaratuko garenon gogoeta eta proposamenekin egingo dugu. Bertan zuen ekarpenak egiteko bi era daude: ahozko aurkezpena zein idatzizkoa. 
 
Jardunaldi hau arlo desberdinetan gauden elkarte batzuen gogoetatik irten da, ikusten dugulako, gako nagusietan hutsune nabarmenak ditugula: euskeraren erabilera beherantz (kale neurketak emandako datuak alarma guztiak piztu eta hizkuntza politika aldarazi beharko genuke denok, baina, hemen, diru gehiena obra faraonikoetara zuzentzen jarraitzen da ezer gertatu izan ez balitz bezala); demografiaren egoera larria da azken 20 urteotan jende kopuru bera eta gero eta zaharragoa baina gobernariak ere horretan beste alde batera begira daude); ekonomian (soldatak Espainiako soldaten mailara jaisten ari da urtez urte eta horrek gure gazteen etorkizuna are gehiago kolokan jartzen du baina ez da alternatibarik ikusten); elikaduraren sektoreak (baserritarrek, arrantzaleek, abeltzainek…) desagertzen jarraitzen du politika autonomikoei esker; aldaketa klimatikoak dena hankaz gora jarriko du baina benetan zer egiten ari gara?
 
Jardunaldi hauek ekimen herrikoi baten abiapuntua izan nahi dute, herria saretzeko, proposamenak partekatzeko, elkarlana pizteko. Asmoa Auzolanetik Naziolanera joatea da, elkarrekin eta helburu argi batekin: Gizaki askez osatutako herri estatu askea lortzea.
 

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
67891011
12
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan