BIltzarre

Albisteak

3. Xabier Albizu (Iparra Hegoa): Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak sendotzen

2017-11-27

Xabier Albizu (Iparra Hegoal elkartea)

Hastapenak

Duela 23-24 urte sortu zen ekimen hau, era natural batean. Baztandarren Biltzarra jaialdia zen Elizondon eta han, taberna batean, iparraldeko talde bat kantuan ari zen, soinu, kitarra eta guzti. Euskaraz mintzatzen ziren elkarrekin eta gerturapen bat sentittu genuen beraiekiko. Kantuan aritu ginen elkarrekin baina gerturapen handirik gabe pasatu zen egun hura.

Handik hilabete batzuetara, Nafarroa Oinez Altsasun, eta talde bera kantuan eta giroa alaitzen. Orduan ere kantuan beraiekin, elkarren telefonoak hartu eta hurrengo gure afari batetarako gonbidapena pasatu genien. Horrela elkar ezagutzen joan ginen.

Kantu afaria Seguran ondoren eta juntazio honetan elkarren berri sakonago jakin genuen eta gure elkartetik(Elorri- Segura) beraienera(Berttoli-Urruñan) joatekotan geratu ginen. Gu hara eta beraiek hona eta ondorioz kultur asteburu bat Seguran antolatzea pentsatu genuen. Beraiek abertzale munduko hautetsiak batzuk, edo ikastoletako partaide edo euskal kulturaren ingurukoak ziren eta gu ere bai.

Asteburuak kultur- aste bihurtu ziren ondorengo urteetan eta horrela eman genion hasera gure bi hamarkadatik gorako ibilbideari.

Nola antolatu ginen

Batzorde bat osatu genuen, Iparralde eta Hegoaldeko pertsonekin eta bilkurak han hemenka eta noizbehinka eginez gorpuzten joan ginen kultur ekimen hau.

Gure artean, euskaldunak denok ginen, abertzaleak ere bai, baina giro politikoak astintzen zuen ugaritan gure arteko elkarlana. Gauza bat izan genuen garbi lehen momenturik, zerk batzen gintuen baloratu eta ez zerk bereizten gintuen. Lema hori errespetatuaz eta lana eginaz, aurrera jo genuen. Gaur arte.

Kultur Elkarte forma eman genion bai hemen eta bai han. Estatutu berdinak eta batez ere helburu berdinekin.

Nola antolatu genuen gure lana haseran eta geroxeago

Helburua, gurea han eta hangoa gurean ezagutaraztea baldin bazen ere, egoera ezberdinetara egokitu behar izan dugu, ahalmenaren arabera.

Haseran Iparraldea bere osotasunean landu genuen, bertako kultur adierazpen nagusienak aztertuaz. Baita beste gizarte gai batzuk ere: ekonomia eta abar.

Ondorengo urteetan, Iparraldeko herrialde bakoitza banan banan jorratu genuen. Sistema honek jende ugari ezagutzeko aukera itzela ematen du eta arlo ugaritakoak gainera.

Hurrengoa galdera zen, iparraldea hobeki ezaguturik, gure inguruko herrialdeak ezagutzen al ditugu? Nafarroa, Bizkaia eta Araba ondoren.

Diaspora, zortzigarren herrialdea izanik, izan zen gure ondorengo lana. Argentinako euskal etxe batekin burutu genuen, hango partaide bat hemen izan genuelarik.

Ondorengoetan urteetan gai ezberdinak: lurra, itsasotik begira Euskal Herria, elikadura burujabetza, gerrak amildegi eta zubi, biharko Euskal Herria, Euskal Herria eta Kataluña elkarri begira eta 2018an “abertzaletasuna eta gazteri Euskal Herriko bi aldeetan, Kataluñan, Europan

Kultur asteko gai nagusiaren lanketa nola

Beti eta ekintza guztietan, Iparraldekoen partaidetzak egon behar du gutxienik erdizka.

Euskararen presentzia ezinbestekoa da, arlo guztietan.

Kultur aste nagusiaren aurretik, antzerki talde bat edo bi; bat gutxienik Iparraldekoa. Kontzerturen bat batean eta bestean.

Azoka bat, Euskal Herriko herrialde guztietako laborari-hornitzaileekin; batzutan aurretik eta beste batzutan ondoren.

-Kultur asteko lehen hiru egunetan, gai nagusiaren inguruko hitzaldi, elkarrizketa eta mahai inguruak.

-Iparraldeko ikastola gonbidatua gure herrian bi egunez, bertako eskola eta haurrekin egitarau berezitu batekin. Urtez urte ikastola ezberdinak.

-Ostegunean, bertso-kantu jira kaleetan eta ondoren afaria eredu berarekin.

-Ostiraletan, sagardo dastaketa, axuri jana eta kontzertu-dantzaldiak.

-Larunbatetan, aire libreko margolari amateurrak herriko txokoak errepresentatzen.

Gazteen topagunea, herrialde ezberdinetakoak elkartuaz eta beraien egitaraurekin.

Euskal Herriko ardo ezberdinen dastaketa, taloak, pintxoak. Gauean dantzaldia.

-Igandean, goizean kalejira euskal musika-tresna guztiekin. Sukalki txapelketa. Dantzariak ondoren. Ekitaldi instituzionala Herri Etxean Udalbiltzaren eskutik. Txakoli dastaketa. Ordubietan: gerizondoko ekitaldia. Euskaldunok sinbolikoki biltzen gaituen gerizondoaren inguruan, gonbidatu bereziaren hitzaldi laburrarekin.

Heri kantu-bazkaria ondoren eta gero muttiko dantzekin amaiera.

Ekintza honen paraleloki sortzen joan diren beste ekintza osagarriak

a) Goierri eta Lapurdi hegoaldeko ikastolen arteko elkarlana. Honek ere, 20 urte inguru baditu eta jaialdi bana antolatzen ditugu, han eta hemen. Hango gurasoak hona etortzen dira eta hemengoak hara joan. Diru bilketa bat egiten da bi aldeetan, errifa, eskari eta abar… Hutsetik hasi ziren bi ikastolak, gaur egun 130 eta 230 ikasle dituzte.

Helburua lehengoak sendotu eta berriak irekitzen laguntzea da.

b) Euskal Herriko Mus Txapelketa: hamar urte badaramazkigu hau antolatzen eta zazpi herrialdeetan egiten da. Hiru maila ditu > Lehenengo herri eta auzoetan, gero herrialdeetan eta azkenik final nagusia. Final hau, herrialde ezberdinetan egiten da eta hurrengoa Lapurdiko Uztaritzen izango da.

d) Beste hainbat ekintzetan ere partaide gara: Bidasoan euskaraz, Kabalkadetan, kantaldietan, euskal mitologiako erakusketetan…

Gure ekonomia

Udalak, kutxa, lantegi, errifa, bazkari, txosna eta abar. Zer esango dizuegu, zuek ez dakizuenik!!

Gure konklusioak

Lan hau egiteak merezi duelakoan gaude. Ez da komunikabideetan izugarrizkoa arrakasta duena, baina egunez eguneko lana da eta urte askotan. Ez da zaparrada handi bat baina xirimiriak bezala poliki poliki bustitzen duelakoan gaude.

Gure esperientzia antzeko ezaugarriak dituen beste batzuekin osagarri balitz, orduan eta hobe.

Elkarlanerako prestutasun zintzoa adierazi nahi dugu eta geure aletxoa eskaini.

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12
3
45
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan