BIltzarre

Albisteak

6. Kandido Aspiazu eta Modesto Larrañaga: Nabil – Nafar Biltzarra – Nondik norakoak

2017-12-05

Lurraldea

Gaur egun daukagun administrazio zatiketa, sinestuta eta asumituta daukagu. Zatiketa hau ez da guk erabakia izan. Konkistaren prozesuan eraikitzen joan da:

  • Durangaldea, orain Bizkaia. 1200 - 1212
  • Trebiñu, orain Gaztela (Espainia). ¿?
  • Nafarroako Sonsierra (La Guardia,...), orain Araba (Errioxa ere izan zitekeen). 1473
  • Goi Nafarroa, orain “Espainia”. 1512
  • Behe-Nafarroa, orain “Frantzia”. 1620
  • Probintziak, identidade "fuerte"a bihurtzeko arriskua. "Ni, bizkaitarra, ta kitto".

Hain barneratuta daukagun 7 probintzien kontzepzioa, konkistaren ondorioa da. Imajinazio ariketa bat: Katalanak "veguería" lurraldetasuna berreskuratzen; Guk "herrialde" banaketa berri bat irudikatu al dezakegu? Enkarterria, Goierri, Iruñerri, Deierri, ...

Gobernantza forma

Batzarrea, kontzejua, ... gobernantza formak, Eskubide Pireinakoa, gero Foru Nagusian jasoak.

Mundu osoan gertatzen ari den "Indibidualismo" ideologia/joera, posible egiten al du erabakitzeko partizipazio ereduak berreskuratzea? Batzarreak, kuadrillak <> Tokiko erabakiak (Espainiako legedia udaletxe kopuruak murrizteko>kontzeju eta kuadrilak desagertzeko arriskua).

Estatu propioa, beste estatuen aurrean, aurrez-aurre hitzegiteko (subordinazio rola noiz arte?)

Nafarroa, euskal herriak bere buruari eskainitako estatua izan da.

Nafarroa, gure estatu propioa eduki izanaren aldarrikapena.

Bere estatu propioa eraikitzea lortu dutenek, gaur eguneraino mantentzea lortu direnak (Espainia, Frantzia,...), esaten digute: Zuek, Euskadi, Euskal Herria, ... ez zerate inoiz Estatu izan ( Ibarretxe, Espainiako parlamentuan ).

Nafarroak -gure subiranotasunaren adierazle-, 16.-17. mendetik aurrera bizirautea ez zuen lortu. Gure erabakiz? Edo beste estatu batzuen erabaki politikoez? (gerra eta konkista, erabaki politikoak dira)

(Europar Batasunean, Catalunyari entzungor: Catalunya, Espainiako barne-arazoa da; Euskadi ere -3 probintziz osatutako Autonomi Erkidegoaz ari gera-, Espainiako barne arazoa izango da)

Nafarroa, Europako beste estatuen aurrean, nazio-arteko (*) konflikto moduan jorratzeko bidea da.

(*): gaur egun nazio hitza estatu moduan erabiltzen dute, gauza bera ez denean.

Mus partida irabaztea nahi ba dugu, ze kartarekin jokatzea nahi dugu?

Munduko beste mugimendu askatzaileak liluratu izan gaitu; Errusiako erreboluzioa, Kuba, Nikaragua, Venezuela, ... Gure independentzia bidea nahi ta nahiez bide berdinetik izango zela irudikatu izan zuten, kontuan hartu gabe gure gizartea, baserritarrak, herrietako denda txikietako merkatariak, arrantzaleak, ... gure herria azken finean, ez dagoela marxismoa, leninismoa, troskismoa, eta Europatik datozkigun ideologia arrotzak ulertzeko, eta are gutxiago jarraitzeko. Euskadi eta Sozialismoa? Gazte belaunaldi bat baino gehiago espetxetara kondenatu ditugu, lilurakeria horien atzetik.

21. mendeko geo-politikan, eta Europan are gehiago, independentzia biolentzia ta gerra bidez lortu arren, ez dago babesik; ez Europako estatuetatik, ez Europar Batasunetik, ez ONUtik.

 

Zilegitasunaren kartak aukeratu behar ditugu: Herritarren borondatea, eta Nazioarteko Eskubidearen karta landu eta berreskuratu.

Herriaren borondatea: ze, herritarrek ez ba dute estatu soberano bat eraiki/berreskuratu nahi -nahiz eta iraganean estatu independente bat eduki-, jai dago. Jarrai dezagun Frantzia eta Espainieran artean zatituta, des-nazioratze prozesuan.

Nazioarteko Eskubide Juridikoa. Nafarroako Konkistak, mendeetan zehar eman dena, Autodeterminazioaren bide juridikoa jorratzea ahalbidetzen digu. Kolonizazio prozesuak, Afrika eta Amerikan bakarrik gertatu diren irudia burutik kendu behar dugu. Autodeterminazio eskubidearen diskurtsoa, hain errez bide bazterrean utzi duguna (orain garai pre-politikoan omen), konkista eta kolonizazioaren ikuspuntutik berreskuratu daiteke.

Euskaldunok, oraindik Aranismoaren pentsamoldea ezin gainditurik?

Nafarroa, auto-gorrotoaren ikuspuntutik: Nafarroako erresuma, erresuma pribatiboa (reino privativo), errege-erreginak, pribilejioak, feudalismoa, ... Zer dela eta horrelako argumentuekin gutxietsi beharra?

Ez dugu Europako beste herrialderik ezagutzen -estatu bat edukitzea lotu dutenak-, bere iraganeko erresuma formaz lotsatu eta gutxiesten dutenik: Norvegia? Suedia? Erresuma batua? Hungaria? . . .

(Monarkia “per se” gaitzestekoa al da? Errepublika bat “justuagoa” al da?

Iparraldean, Frantziako errepublikaren menpean, hegoaldekoak baino hizkuntz eskubide gehiago al dute gu baino, Espainiako monarkiaren menpe gaudenok?

Dikotomia monarkia vs. errepublika al da? Edo tokian-tokiko bizimodua -hizkuntza barne- vs. Absolutismo/zentralismoa?)

Nafarroa, estatu-proiektuak, ez du helburu monarkia edo monarkia-konstituzional gobernantza forma berreskuratzea. Pertsona libreen proiektua da. Pro libertate patria, gens libera estate.

Nazioaren gakoa

Zer da gure eskeintza Baionako gaskoin batentzat? Euskal Herritarra dela esan behar al diogu? Euskera inposatu behar al diogu? Ez al du eskubidea bere hizkuntzan bizitzeko? Ez al du eskubidea “Gaskoin Herriko” partaide sentitzeko?

Zein da gure eskeintza, esan dezagun, Bilboko Otxarkoaga auzoko ijito batentzat? Bere usadioei uko egin eta “Euskalherritar”tu behar al dugu?

Guk euskaldunok, gu Euskal Herria (nazioa), ze jarrera izango dugu lurralde honetan dauden beste Nazioekin? Gaskoin Herria, Ijito Herria, … Edo beste batzuek guri esaten digutena (Euskal Herria ez da existitzen), guk lurralde honetako beste minoriei esango al diegu? “Gaskoin Herria ez da existitzen”. 

Ze estatu irudikatzen dugu? Nazio-Estatu forma? Frantziako jakobinoak inposatu zutena? Espainiako errege Borboiak inposatu  zutena? (Estatu bat > Nazio bat = herritar denak frantsestu/gaztelartu behar ditugu)

Nafarroa, estatu proiektuak, bakoitzak eroso sentitzen den nazioaren partaide izatea ahalbidetzen du.

Azkena

"problema vasco", "conflicto vasco" zer da? ETAren jardunaldia bukatuta, bukatu al da "euskal gatazka"? Delako "euskal gatazka", non dauka bere abiapuntua? 1978ko Espainiako konstituzioan? 1936ko Espainian gertatutako militar-kolpean? (Espainiako barne borroka izan zena, espainolak vs. euskaldunak saldu izan digute; andaluzak gu aina sufritu izan dutenean: Federico Garcia Lorca) Karlistadatan? ...

Tira haritik, eta Nafarroaren konkista, zatiketa, eta kolonizazioa aurkituko dugu.

Bloga

http://www.na-bil.eu/

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  123
4
5
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan