BIltzarre

Albisteak

Liburua: Erabakitzeko eskubidea, botere eragilea, burujabetza

2017-12-21

Sorzainek liburu hau argitaratu berri du: Erabakitzeko eskubidea, botere eragilea, burujabetza

Globalizazioaren garaia bizi dugu; hots, globoa geroz eta berdinagoa da, homogeneoagoa; lehenago zatikatzen zuten mugak desagertuz doaz gutxika eta bereizketa oro folklorismo zaharkitu eta antzua bilakatu omen da; ez omen dago bereizteko edo bide ezberdina hartzeko arrazoi nahikorik. Zertarako? Zergatik?  Haatik, autonomia handiagoa eta bereizteko eskubidea aldarrikatzen duten ahotsak  agertzen ari dira aspaldi, indar handiz gainera. Patua askatasun osoz hautatzeko eskubidea, politika egiteko edo antolatzeko modu berriak eta demokraziaren berdefinizioa daude mahai gainean, besteak beste; mapak tolestu eta zirriborratzeko premia. 

Quebec, Eskozia, Katalunia, Euskal Herria…, geroz eta gehiago dira estatu propioa aldarrikatzen duten herri, lurralde edo nazioak, estatu-nazioa gainbeheran dagoen garai honetan. Zalantzak eta galderak, noski, asko eta asko dira, gureari dagokionez bederen; aburuak ere, buruak beste. Gauzak horrela, bilduma honen lehendabiziko alean, gaian adituak diren zenbait lagunek hartu dute parte, ikuspegi ezberdinetatik, baina beti ere erabakitzeko eskubidea, botere eragilea eta burujabetza ideien inguruan biraka.

Sekulan ez egia santu bakar bat eskaintzeko asmoz, pil-pilean dagoen gaiaren inguruan hausnarketa ahalbidetzeko baizik.  Hori duzu azken batean, irakurle, bilduma eta liburu honen xedea: hausnarketa.

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
678910
11
12
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan