BIltzarre

Albisteak

13. Pablo Sastre Forest (ikerlea). Komunitateen Herria / El Pais de las Comunidades

2017-12-26

Sarrera

“El país de los batzarres” baino, nahiago komunitateena: batzarrari zer-izana eta zentzua ematen dizkiotenak baitira komunitateak.

Komunitatea, hemen: bezino-artea.

Komunitateetan oinarrituko litzatekeen mundu baterantz...

Zergatik, “nazioa” baino, komunitateak azkartu? Besteak beste:

1, jende gehiena etorkinak garen garaian (herri, auzo, etxe berrian etorkin) bizi garen lekukoak izateko manera onak pentsatu behar dira. Has, sortu ginen toki hartakoak baino, non garen, bertakoak izatea.

2, nazioaren problema zera da, batzuk – gure artean – nazioz espainolak edo frantsesak (edo euskaldunak eta espainolak, etc.) sentitzen ahal direla, hortaz, komeni zaigu eta interesanteagoa da bertatik bertarakoa: erreal-hurbila bilatzea.

3, nazioa dela, erlijioa dela, esentziazko identitateak ari dira azkartzen, bestearen erretxazoan adierazten direnak askotan. Horien aurrean, zentzu handikoa da bizitako komunitateak indartzea.

(Besteak beste) Kataluniatik 3 irakaspen

1. Dagoen marko instituzionaletik desmarkatu behar dugu; ez da ona politiko profesionalengan (alderdiengan) delegatu dezagun.

Ez delegatu... ez bakarrik politikoek “goitik eta goikoen interesetara” eragin ohi dutelako, alderdiek “zeinek berera” jotzen dutelako baizik – eta “herria” bat izaki (dela auzoa, dela nazioa, etab).

Alderdi politikoena ez, denon zeregina da nazioa osatzea.

Herrian-gure-izatetik erain eta eragin.

2. “Errepublika” handia ez baina, komeni zaigu tokian tokiko errepublika autonomoak aldarrikatzea.

On da herrigintzan zentratu gaitezen, independentzia bezalako makro-hitzak eta makro-kontzeptuak alde batera lagata.

Espazio autonomoak sortze aldera, irabazte aldera ekin: guneak (espazioak, denborak) liberatze aldera.

Autonomia, inoren baimenik gabe –ekintzetan.

Merkatu handitik at, estatutik at.

3. Diren estatuen errekonozimendua baitezpadakoa luke estatu berriak – tokian tokiko herritarren errekonozimendua baino ez du behar auzo-demokraziak.

Euskal Herria, nazioa, nola egitura litekeen

(Chiapas, Rojava, Xirinacs...)

Triangulo inbertituak:

(I) norbanakoak; etxeak

(II) auzoak (lehen auzoak; auzoak; bezindadeak). Auzoa: XXI. mendeko iraultzaren zelula basikoa.

(III) herriak edo haranak; mankomunitateak edo eskualdeak

(IV) Euskal Herria (nazioa): Euskal Herrien Biltzarra, Euskal Haranen Konfederazioa etab.

Ez dago probintziarik (herrialderik): batetik, eskualde batek bi edo hiru probintzietako lurrak hartu ditzake; bestetik probintzia bateko eskualde batek harreman handiagoa izan dezake alboko beste probintzia bateko beste eskualde batekin, bere probintziako hainbat eskualderekin baino; bestetik, probintziak Espainiak “asmatu” zituen eta, behintzat, probintzianismo handiegia delakoan; bestetik, buru-askitasun-eremu interesanteagoa iruditzen zaigu, inondik ere, probintzia baino, eskualdea.

Ez dago estaturik.

Helburua baino inportanteagoa da bidea, beti.

Ez dezagun – nazio gisa irautearren, edo – gaitza geure egin.

Ez arizan, hortaz, estatu-eginean; ez (hainbeste) estatu-suntsiketan ere: estatutik at, eraiki.

Ez egin gizartearen gainean estatu-jolasik (Katalunia; Bildu).

Sozietatearen erritmoan joan: ez behartuz, apenas tira eginez – diren zera horietan eraginez.

Estatuen zibilizazioa vs zibilizazio komunitarioa (Kurdistan).

Ez dago estatu propiodun nazio librerik. Hainbat herrik lortu du independentzia, baina ez libertatea, ez direlako estatutik independizatu. Ez da, beraz, desiratzekoa estaturik gabeko nazioen helburua izan dadin estatu bat izatea.

Ez dakigu proposatzen duguna posible denetz; uste dugu merezi duela ahalegintzea.

*  *  *

Gure kabukoak

Beharrizan basikoei begira. Beharrizan bakoitza, ikus, behereneko mailan ase daitekeen.

Jan, lo, zaindu eta lagundu: ongi bizitzeko behar ditugunak geure maneran asetu. Eskubideetatik egitekoetara. “Osasuna”, “heziketa”, “lana”... auzo-aldean erabaki.

Iada egiten hasi gaitezkeenak

(Lan-komunitate edo lan-komunak ere bai, baina, lehengo eskemari segituz, lurralde-komunez ari:)

1. Gu geu zaindu­, auzo-laguna zaindu: osa dadin norbere familian, lagunartean, bezindadean, auzo-herrian.

2. Komunitateak osatu: auzoz auzo, lokarriak azkartu; arduratu: ardurak hartu eta banatu; zaindu errituak, historia, kultura, dantzak eta kantak batipat.

Berreskuratzekoak eta lantzekoak batipat:

  a) Lehen auzoen instituzioa (elkar laguntzan oinarrituz auzo bateko familien beharrak asetzen dituen instituzioa).

  b) Auzo-gauzak auzolanean eta artelanean egin.

  c) Auzo-gatazkak konpontzeko batzordeak.

3. Batzarrak osatu

Beharrizan basikoak, gatazka txikiak... auzo txikian asetzen eta konpontzen ahal dira. Bertan ase ez daitezkeen beharrei buruz deitzen da batzarrera.

Udal-bilkuretatik herri-batzarretara, trasmisioa eman liteken modu bat (Koldo Zelestinoren arabera): alderdi politiko aurrerakoiek indar korrelazio nahikoa daukaten udaletan: udalean hautatuak izan eta 3-4 hilabetera, “benetako hauteskundeetara” deitu, bi konpromisorekin:

1, hautagaiak ez dira alderdien izenean aurkezten; “benetako udaletxea” osatuko litzateke. 2, “benetako udaletxe” honetan erabakitzen denak, berak balio du.

Politika instituzionala: batzarren beso gisa uler, berezko ahalik ez duena.

4. Konfederazioak landu

Gure estrategia tokiko lanean oinarritu behar du, hau da, tokian tokian antolatu behar dugu. Hala ere: elkar-laguntzari eta elkar-defentsari buruz behar ditugun zera batzuetarako, on da lurralde egitura paraleloak sortzea: konfederatzea.

Elkar-lotze horrek haratagoko dimentsio bat ematen ahal dio gure tokiko ahaleginari.

5. Territorioak liberatu (espaziozko, denborazko guneak). Oro har, lurrak berreskuratu. Proiektu inutilen aurrean, lurra defenditu. Hirien inguruan bereziki sendotu, laborantza.

6. Gure gizartean baztertuak izan diren eta diren jakitate, egiteko era, sentsibilitateak bildu eta haietatik ekin: pobre, laneko jende, indigena, etorkin, haur, gazte, zahar, emakume...

Utzi zure iruzkina


leitzarangomikelats@gmail.com

2017-12-29 13:13:00

Denbora bat bada batzuk politika formalak herri honi eskaintzeko gutxi zuela iritzita alternatiba sozial bat eraikitzeari ekin geniola: Korporatibismo Nazionala. Zalantza daukat zure proposamena gurearen kopia deskafeinatu eta progrea ez ote den. Gustatuko litzaidake azaltzea. askatasunarenliga.eus

Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12
3
45
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan