BIltzarre

Albisteak

Esklabo alaiak

2017-12-30

Asisko Urmenetak "Esklabo Alaiak" izeneko komikia plazaratu du, egungo menperakuntza politikoaren parodioa egiteko. Lan honek duela ia bi urte Zapalkuntzatik Askatasunera liburuaren jarraipena da:

Hemen Orreagaren Gure berriek egindako bideo aurkezpenak:

http://www.gureberriak.com/2017/11/12/asiskorekin-solasean/

EuSKLABO ALAIAK parodia satirikoa da.

Honetakoan baina, karikatura guk geuk diogu egin geure buruari.

Umorezko terapiari esker autoestima ere landu dugu,

eta amaiera zoriontsua proposatu.

Argia hurbildu nahi izan diogu bidegabekeriari, semiotika-ministerioetatik heldu den kontzeptu prefabrikatuen zaparradaren erdian.

Eta azkenik, garaile izan diren bost kontinenteetako oihartzunak bildu ditugu,

bat baino gehiago guhauren aurka ere garaile.

Intzura Handian kokatu dugu egintza, Euskal Herriaren erdiguneko ibaiaren

bokale aldeko irlan. Defoeren pertsonaiak bertan paratu ditugu:

RobinSon CruSoe nagusitu egin da irlaz, eta birbataiatu

Faisan(e)s Island.

Ostiral: Crusoeren araberako izena. Barne-bidaia eginen du, erabateko menerakuntzatik liberaziorainokoa.

Izarkin:  zinezko izena izarki aditz zaharretik dator: Ilintia errautsez estali, konbustio apaleko sua bizirik atxikitzeko.

Hauei beste pertsonaia zenbait gehitu dizkiegu, geuk asmaturikoak:

Hazurbaltz: Afrikar esklaboen ondorengo. Ostiral-Izarkini ikusaraziko dio zein sumisio patologikotan bizi den, ohartu ere egin gabe.

Hazurbaltz erraten zieten euskaldunek espainiar langileei, industrializazioetan etorkin.

Beste hainbat pertsonaia sekundario dira Pantzo, Orinoko, Mantxurriana eta Zantzibar.

Albumaren izenak opera batena errekreatzen du: « Esklabo Zoriontsuak »,

kataluniar batek idatziriko eta bi euskal herritarrek musikaturikoa.

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
67891011
12
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan