BIltzarre

Albisteak

17. Leire Saitua Iribar (Auzolan, HerriUNi): BuruJabetza-RANTZ

2018-01-11

1. Non asetzen ditugu gure beharrak?  2. Nola egin genezake bertzela?

Artikulu hau Revolución Integral webgunean argitaratu genuen “Auzolan-Batzarre-Comunal” artikuluaren jarraipena da. Hona hemen lotura:

https://www.revolucionintegral.org/index.php/blog/item/60-auzolan-batzarre-comunal

Aipatutako artikuluan Auzolan Ekimenean borobildutako “ABC mandala” aurkeztu genuen; edozein une/gunetan non gauden kokatzeko ipar-orratz moduko bat: Comunalean, Trukean ala Merkatu/Estatuan. Artikulu haren amaiera izango da honen abiapuntua:

2015eko urtarrilaren 5ean, Antonio Alvarez Solis kazetariak zera idazten zuen Gara aldizkarian: “Inork ez daki nora joan, inork ez dakielako, erakundeetako mugez bestalde daudenak ezta, joan beharreko hori non dagoen. Abangoardiak falta dira, herri-sormena sistematik at, erabat ezberdina izango den zerbait sortzeko gai izango direnak… haize berri bat, batu eta mugi erazten duena. Erakarri eta borrokarako argia piztuko duena”.

Auzolan Ekimenarentzat helburua BuruJabe izatea da, norbera burujabe eta herria burujabe. Ez Estatu, eta ez Merkatu. Comunalean esnatu eta Merkatu/Estatura goaz diru bila; plusbalioak aterata, esprimituta, neke-neke eginda, han gatoz berriz etxera, comunalean konpartitzera. Zergatik, zertara joan Merkatu/Estatura? Berez, egin, herritarrok egiten dugu dena. Dominazio sistema hau, bera da bere honetik aterata dagoena. “Oinarrizko beharrak kolektiboki bermatu, soldatapetik at”.

Horra hor bada, mandala honen asmoa iraultzea da: kapitala ez, bizitza erdigunean!

Hurrengo artikulu baterako gelditzen da comunalaren eta matrialkartzearen arteko lotura.

Bi galdera ezinbesteko :

1. Non asetzen ditugu gure beharrak?   //   2. Nola egin genezake bertzela?

Oinarrizko beharrak, hiru: Jan, Lo eta Lagunak

Ondo bizitzeko egin beharrekoak (produktiboak zein erreproduktiboak) hiru ardatz hauetan sailkatzearena Yogatik hartu dugu, Osasunaren 5 gakoetatik: [Arnasketa, Elikadura] [Ariketa. Atsedena] eta Pentsakera Baikorra.

Oinarrizko Jan/Lo/Lagunak hauek asetzeak lana dakar, zer esanik ez! Hainbat eta hainbat egin beharreko. Eradoskitzetik hasi, eta ehorzketaraino. Lana bai, baina geuretzat. Ez plusbalioak aterako dizkigutenentzat. Kontua da, ez Estatu eta ez Merkaturi, plusbaliorik inori ez ematea. Lan gutxiago eta txandaka. Bizitzeko lan egin, ta ez lanerako bizi.

Jan: ondo bizitzeko ondo jan behar. Lurra, haziak, ura… eskura behar ditugu. Barazki eta frutak ekoiztu, eraldatu, kontserbak egin eta banatu; lekale eta zetaleak; olio, azukre, ezti, kafe eta edariak…; arrain, haragi, gazta, arrautz, esne eta eratorriak. Sukaldatu. Ondakinak kudeatu… Guzti honetarako behar dugun energia, erregaia… “lo” atalarekin batera sailkatuko dugu.

Lo: aterpea behar dugu, intimitatea, babes segurua, epela, pausatu eta indarrak biltzeko. Etxea, etxe-bizitza, apartamentua, gela… Energia ura eta etxea berotzeko. Garbiketak, mantenuak eta konponketak egin beharra dago. Norbera seguru sentitzea ezinbestekoa da ondo, sakon deskantsatu ahal izateko.

Lagunak: Euskeraz “lagunak gara” eta “lagundu egiten dugu”. Harremanak eta zaintza.

Harremanak: Ondo bizi denari bizipoza aurpegian iragartzen zaio, adierazteko moduan, goxotasunerako erreztasunean.

Besteen aurrerako apaindu egiten gara; soinean ditugu kolore, itxurak gure izaeraren eta egoeraren adierazgarri dira.

Konpartitzeko tarte bat hartzen dugu, elkarrekin sentipen eta ardurez solasteko, jolasa, berriak eta oroitzapenak.

Bidaiatu egiten dugu, gure habitik abiatu eta lagun eta bazter berriak ezagutu.

Ikasi, ikertu, prestatu egiten gara; ikasi eta irakatsi, jakin mina elikatu, jakituria, ezaguerak konpartitu eta zabaldu.

Sormena garatzen dugu; gure gaitasun fisiko, emozional eta mentalak erakusten ditugu eta besteen sormenak inspiratzen, elikatzen gaitu.

Zaintza: Gizaki guzti-guztiok izan dugu zaintzeko beharra noizbait, haurtzaroan bai behintzat. Eta gehien-gehienok izaten dugu laguntza beharra gure gaitasunak urrituta gelditzen direnean,  gaixotzean, zahartzaroan eta heriotzeko orduan. Gorpuok erre edo lurperatu egiten ditugu.

3 har-eman-kera:

Behar hauek asetzeko 3 esparrutan mugitzen gara:

Comunala / Trukea / Merkatu-Estatua

Eta hauetariko bakoitzak bere harremankera du:

- Comunala: “Guk Geuk Geurea”

- Trukea: “Ta hik zer emango?”

- Merkatu/Estatua: “Zer/Nori/Nork ATERA” (plusbalioa/zergak)

BuruJabetza-RANTZ galdetegi honen helburua JABEtzea da, konturatzea, eta buru-jabetzeRANTZ urratsak ematea, gero eta une gehiagotan Comunal eran harremantzea, geurea guk geuk Autogestionatuz, eta gero eta une gutxiagotan Merkatuan edo Estatuan. Bizimodu zintzo, osasuntsu eta justuago baterantz jo, nagusi-menpeko harremantetatik at.

Adibidez, atzera pauso bezala ulertuko genuke, ordurarte soberan zituzten kalabaza edo berdelak modu naturalean banatzen zituztenen artean, gauza bera egiteko, txanpon askea sartzea. Merkatutik Trukera pasatzea aurrera pausoa dena, Comunaletik Trukera atzera pausoa da.

Comunalean konpartitu egiten dugu daukaguna, errespetuz, jakina.

Trukean emateko... zerbaiten esperoan gelditzen gara.

Merkatura ez goaz... zerbait irabazteko ez bada. Estatuan, jauntxoek beste guztioi atera.

Nola bete galdetegia

1) Non asetzen ditugu beharrak gaur egun? [x]

2) Ze aurrera pauso eman nahiko genuke? [<]

3) Beste norbaitekin batera hausnartu...

4) Konpartitzean... bururatu zaigun aukera hobea [<<]

5) Margotu laukiak, mandalan dagoezkien kolorez: berde/Com - laranj/Truk - gorri/MerkEst

6) Jabetu-konturatu, eta aurrera-pauso berria nondik hasi erabaki. Jabetuz... jabe egin!


 

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12
3
45
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan