BIltzarre

Albisteak

18. Igor Antton (Errekaleorreko sustatzailea: Errekaleorren esperientzia

2018-01-13

Urteak aurrera joan ahala, eta hiriaren garapen urbanistikoa tarteko, Errekaleor eraitsi eta duplexak edukiko zituen gune bihurtzea bururatu zitzaien zenbait mandatariri. 2002an, bizilagunen lehenengo lekualdatzeak hasi ziren, baina askok ez zuten onartu eta errekurtsoz errekurtso, etxebizitza eraikitze burbuilak eztanda egin zuen eta ondorioz, duplex berrien plana bertan behera gelditu zen. Gaur egun, badira oraindik auzoa utzi ez duten auzokide batzuk.

Auzoa erdi hutsik egonda, 2012an, Gasteizko unibertsitateko zenbait ikaslek etxebizi-tzaren problematikari heldu eta alternatibak bilatzeari ekin genion. Auzoaren azterketa eta lanketa baten ondoren, 2013ko irailaren 3an Errekaleorreko 26. portala okupatu genuen eta “Errekaleor Bizirik” ekimenari hasiera eman.

Hasiera batean 10 izan ginen auzoa berpizteko etorri ginen ikasleak. Gaur egun, ordea, 120 pertsona inguruk osatzen dugu proiektua eta ikasle planotik haratago, profil eredua oso anitza da.Autogestioa ardatz, bizitzako eremu guztien garapen kolektibo propioaren aldarrikapenarekin batera, arlo ezberdinen desmerkantilizazio prozesuan dihardu proiektuak. Horretaz aparte, gentrifikazio prozesu latza pairatu duen auzoa berreraikitzeak, beste helburuak gauzatzeko oinarria suposatzen du.

Erronka itzela, noski, baina auzoaren baldintzek planteamendu horretara bultzatzen dutela erraz antzeman daiteke Errekaleor ezagutuz gero. Bi portalez osaturiko 16 etxe-blokez osatuta dago, portal bakoitzak sei pisu dituelarik hiru altueretan. Horretaz aparte, asko dira gune komunak: 115 eserlekuko zinema, eliza katolikoa (egun gaztetxea), eliza ebangelikoa (egun musika entsegu lokala), gizarte etxea (eskola, liburutegia, eskulan tailerra, bilera gela… barnebiltzen ditu), Arabako 2. estalitako frontoirik luzeena, okindegia, taberna... Hori gutxi balitz, lursailez inguratuta dago auzoa, elikagaiak gure kabuz lortzeko aukera emanez.

Arriskuei dagokienez, eta okupazioan oinarrituta dagoen proiektua aintzat hartuta, asko izan dira Gasteizko udaletxetik jaso diren erasoak (auzoaren jabegoa udaletxeko hirigintza enpresarena baita).

Egun, okupatutako lehen portalaren aurkako prozesu judiziala nahiko aurreratuta dago eta Gasteizko alkateak behin baino gehiagotan esan du auzoa eraitsi nahi duela. Haiek erabiltzen duten argudio pisutsuena (edo behintzat pisu gehien ematen diotena) auzoaren segurtasuna da. Udaletxearen aburuz, errekaleortar berrien bizitza bera arriskuan egon daiteke eta etxeek ez dute bizi baldintza duinik bermatzen. Pasaden urteko azaroan, alkateak lekualdatze bat eskeini zigun Errekaleor Bizirikeko kideei: auzoa atzean utzi eta Aretxabaleta izeneko erdi hutsik dagoen beste auzo batera mugitzea, etxeak konpontzen oinarriturik egongo zen alokairu sozial moduko baten bitartez. Errekaleortarrok aukera hau baztertu eta auzoan jarraitzeko hautu irmoa egin genuen, Errekaleor Bizirik proiektuaren amaiera suposatuko lukeelako, bestela.

Proiektuaren erabaki gune zentrala den asanblada orokorraz aparte, gai eta ildo ezberdinak lantzen duten lantaldeetan antolatzen gara. Auzoko bizilagunok osatzen ditugun lantalde hauetaz gain, bertan bizi ez diren beste eragile batzuk parte hartzen dute Errekaleorren.

Kontutan hartu behar da, Errekaleor Bizirik ez dela irla isolatu bat bezala sortu, baizik eta beste mugimendu zein eragileekin elkarlan etengabeari esker sortu eta garatzen da.

Errekaleor Bizirik proiektua esperimentutzat hartu dezakegu, praktikara eramanez Euskal Herrian zehar daukagun ideia iraultzaileak. Urte hau bukatu baino lehen, subirautza enerjetikoa gauzatuko dugu, elikadura subirautza lortzeko pausoak ematen hari gara eta sortzen ditugun zaborren kudeaketa ere lantzen gabiltza. 3 lorpen hauek, sistema kapitalistari min haundia egiten diote, baina ez dira gure borroka bakarrak, sistema patriarkal hiltzailearen kontra ere bagabiltza, 3 urte dira auzoko emakumeak hasi zirela lanean auzoa feminista izan zedin, beraiei esker mutil batzuk elkartzen hasi gara gure lanketa egiten, auzoa benetan askea izan dadin. Eta ezin ahaztu euskara, gure hizkuntza zaharra eta beti iraultzailea, doako klaseak ematen ditugu euskara ez dutenentzat, aurten barnetegi/asketegi bat antolatu dugu eta balentzia, puzela eta moskutik (bai, errusiako hiriburutik) etorri dira, aste bete euskaraz bizitzera.

Sistema kapitaslistaren kontra zuzen borrokatuz ezinezkoa da irabaztea, berak du botere faktiko guztia eta beti zapaltzen gaitu. Euskal Herri osoan zehar ehunka proiektu gaude sistema hau suntzitu nahian, eta gehio oraindik sortu behar ditugu, bakoitzak bere bidea jorratuz baina gure artean elkartasun sareak eginez, elkar zainduz eta elkarri erakutzi eta ikasiz.

 

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12
3
45
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan