BIltzarre

Albisteak

19. Aitzol Telleria Gabiria (Zeraingo proiektua): Zerain komunitate sena berreskuratzeko saiakeran

2018-01-15

Trantsizio ondorenean apustu garbi bat egin zuten Zeraingo herritarrek, berrehun biztanle inguruko komunitate batean talde politikoen presentziarik gabeko udal kudeaketa batena alegia. Batzarretan erabakiak hartu eta guztiek norabide berean bultza eginez, garai hartan gazte zirenek gogo eta inplikazio handiz ekin zioten herria berpizteari.

Herriko ondarea, eskola, mediku zerbitzua eta beste zenbait zerbitzu berreskuratzeak esfortzu handia suposatu zuen. Etxe bizitza berriak eraiki ziren jendea bertan gera zedin, herri bizitza sano bat errekuperatu zen. Zailtasun ekonomikoak handiak ziren, baina indar guztiek alde berera bultza egiten zuten, auzolanaren kultura berpiztu zen, komunitate sena zen nagusi. Garai gogorretatik aro oparorako bidea aberasgarria izan zen zentzu askotan.

Oparotasunean belaunaldi berriak etorri dira, batzuk bertan jaioak, besteak kanpotik etorriak. Belaunaldi berri hauek ordea, oparotasunerako bidea ez dute ezagutu, ez dute bizi izan, ez dakite beraiek aurkitu duten Zerain zenbait kostatu den eta zerk egin duen posible.

Hasera hartan inplikatu ziren gazteen gaur egungo nolabaiteko errekonozimendu eta lidertza ez da ulertzen kanpotik etorri diren askoren artean. Gutxi inplikatu diren herritarren artean ere esfortzu hura errazegi ahaztuz doa. Inplikatu zirenek herrian duten eragiteko gaitasuna, agintzeko gaitasunarekin nahasten du zenbaitek, eta horrek eta ezerezaren truke hainbeste lan egin daitekeenik ez sinesteak, susmo txarrak pizten ditu historiaren zati bat galdu duten zenbatengan.

Momentu horretan hasten da “boterearen” jabe egiteko borroka. Orain arte batzuek ardura ikusten zuten tokian, beste batzuek boterea ikusten dute. Bi kulturen arteko talka bat sortzen da, komunitate sena gainbehera doa. Eta botererako salto horretan, herriaren errekonozimendua falta zutenek talde politikoren baten anparora jo dute.

 Inflexio puntu garrantzitsu batetara iritsi gara, komunitate gisan antolatu eta lan egiteak eten bat izan du, bultzada guztiak ez doaz norabide berean. Udal taldeak, legeak onartzen dion botere absolutua bere gain hartu du. Politika sozialak martxan jartzearen aitzakiapean, politika deszozializatu dute.

Testuinguru honetan jaio zen orain bi urte ZerainLAB elkartea, herri txikien garapenerako esperimentazio gune eta laborategi, geure esperientzia eta esperimentuak besteenekin elkar trukatzeko bokazioz. Ingurumena, ekonomia eta herri antolamendua ditu bere hiru oinarriak, eta bizi dugun testuinguruak herri antolamenduari buruzko hausnarketa sakonak egitera behartu gaitu.

Jardunaldi hauetan gure hausnarketak partekatu nahi genituzke bertaratzen direnekin. Geure buruari egin dizkiogun galderak bertan ere planteatu. Guk aurkitu ditugun erantzunak mahairatu eta besteonak jaso.

Nazioen burujabetza aldarrikatzen ari garen honetan, herrien eta norbanakoen burujabetzak duten garrantziaz ahaztu gara. Ez ote gara ari oinarriak lokatzetan dituen etxe bat eraiki nahian?

(irudia: caminossantiagogipuzkoa.net)

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  123
4
5
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan