BIltzarre

Albisteak

Euskal nortasunaren adierazgarriak

2018-01-17

ENA elkartea eta beste kide batzuk euskal nortasunaren adierazgarriak lantzen ari dira. Ostiral honetan (urtarrilaren 19an, arratsaldeko 19:00etan) Bilboko Erripa kalean batzartuko gara.

Mende batez Zazpiak bat armarria, ikurrina, "euskotarren aberria Euskadi da" leloa eta ereserkia izan dira gure Herri hau egitaratzen laguntzeko adierazgarrietako batzuk.

Zoritxarrez, 40 urte hauetako autonomismoagatik adierazgarri horiek haien funtzioa ez dute behar bezala betetzen. Euskadi hitza komunitate autonomo bat izendatzeko erabiltzen da, Nafarroatik aldenduta eta horrek bere hasierako esanahia galtzera darama. Horrez gain Zazpiak batean Nafarroako armarriari dagokion espazioa agian gehiago nabarmendu beharko litzateke, Sabino Aranaren leloa eguneratu beharko litzateke....

Agian bada momentua horiei buruz gogoeta sakona egiteko. Lehendabizi ikur horiek nola sortu ziren, zein testuingurutan, zer ikonografia gehiago izan dugun... ezagutzea eta, ondoren,  etorkizunean herritarrarok hobeto elkartuko gaituzten nortasun adierazgarriei buruz gogoeta egitea.

Lantaldea: Nortasuna-Identitatea
Bilera eguna: urtarrilaren 19an, 19:00etan, Bilboko ENA elkartean
Informazioa biltzarre@bitzarre.eus

 

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
6789101112
13
141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan