BIltzarre

Albisteak

Artzainen aurkako politikek jarraitzen dute

2018-01-19

Berdintasuna sarriegi errepikatzen den hitza da baina gero eta urrunago dagoena, batez ere, sektore bakoitzean jasotzen den diruari dagokionez:

- Soldata finkoa dutenak eta gainera beste guztien gainetik
- Soldata finkoa dutenak baina juxtu
- Soldata finkoa dutenak baina hilero 1.000 euro (Hegoaldean) edo gutxiago eta nekez bizitzeko
- Soldata finkoa ez dutenak baina hilero sarrera duinak lortzen dutenak
- Soldata finkoa ez dutenak eta ez dakite zenbat jasoko duten inoiz ere ez

Behean azken talde honetako baten deiarra dator, artzainena:

 
Artzainak gara. Ez gara igeltsero edo iturginak, baina beraiek bezala langileak gara. Jatekoa sortzen dugu. Eta bi baldintza daude ezinbestekoak bizitza bizitzeko: jatea eta arnasa hartzea.

Bizitzen jarraitzeko baldintza horietako batean zuentzako egiten dugu lan. Isilean. Mendian, larrean, baserri ondoan, hiri ondoan, herrietan. Zuen bizilagunak gara, egunero zuek bezalaxe lanera joaten garenak eta lan horregatik gure soldata eskuratzea gustatuko litzaigukeenak. Edo inork lan egiten al du soldatarik jasotzeko asmorik gabe?

Aurten ere hasi gara ardiak jezten gazta ederrek zuen ahoak eta zentzumenak gozatu ditzaten, baina betiko kezka agertu zaigu: zenbat ordainduko didate esne litroagatik? Etxean gazta egiten ezin gara denok hasi, bete beharreko baldintzak, lan karga eta suposatzen duen inbertsioa handiegia delako. Horregatik, askok Euskal Herrian dauden hainbat enpresatara saltzen dugu esnea. Baina David eta Goliaten arteko harreman bidegabean erortzen gara, izan ere, industriak sarri ez baititu legezko baldintzak betetzen.

Esnea jezten hasi baino bi hilabete lehenago likido zuriagatik zenbat ordaindu behar digun adierazi behar digu eta kontratu bat sinatu behar dugu, baina ez du horrela egiten. Esne tankeak beteta ditugun arte itxaroten du estutzeko. Behin tankea beteta dagoenean, ez dugu negoziatzeko tarterik, esne horrek atera egin behar du, bestela galdu egingo delako, galdu egingo dugulako. Industriak hori badaki. Sarritan une horretan eramaten digu esnea, zenbat ordainduko digun esan gabe edo une horretan bertan kontratua sinatzeko amua jartzen digu, atzera bueltarik ez dugun une horretan bertan, eta ilegalki.

Horrela erabiltzen saiatzen dira. Aurre egiten diegunean esnerik ez digutela jasoko esaten digute, eta askok baita egin ere. Legez kanpoko jokaera horiek artzaintzaren etorkizuna kolokan jartzen dute. Gure mendi eta larreei garbi eusteko konpromisoa kinka larrian jartzen dute. Zuen ahoak eta zentzumenak gozatzeko gazta, mami eta arkumeak desagertzeko bidean jartzen dituzte.

Bidezko harremana eta legala eskatzen dugu. Gure soldatak ordaintzeko, gure familiek jan dezaten, esne prezio duina nahi dugu! Artzaintzak etorkizuna izan dezan! Mendiak eta larreak garbi manten daitezen! Latxa ardia desagertu ez dadin. Zuen zentzumenak gozatzen jarraitu nahi dugu! Ez gara turistentzako argazkian jarri behar diren pertsonaiak. Langileak gara.

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
678910
11
12
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan