BIltzarre

Albisteak

20. Angel Bidaurrazaga eta Oier Ateka (Irakaslea eta medikua). Osasun Politika Euskal Errepublikan

2018-01-23

Helburua

Nola irudikatu Osasun Politika Euskal estadu independente batean.

Diagnostikoa

EH Osoan 3 eremu administratiboetan banatuta egonda, bietan Espainiako eredu soziosanitarioa (publikoa gehienbat) ezberdina da iparraldean dagoenarekin, azken hau Frantziako eredu mistoa (publiko/pribatu aseguruak). Denak eredu biomedikoa jarraitzen dute eta kapitalismoaren barrenean eta ildo neoliberalari jarraituz egon den ongizate gizartea eredua arriskuan jartzen ari dira.

EH gizarte zaharkituan (munduko zaharrena) egoera latza batera daramagu, gaixotasun kronikoak eta menpekotasun sozialaren beharrak handituz oso epe laburrean. Bizitzaren medikalizazioa eta osasun balorearen gutxiespena erabaki politiko nagusietan (ingurugiroa, lan harremanak, lurralde antolakuntza) orain arte egon den antolakuntza sanitario “ona”ren gainbehera batera daramagu. Adibidez osasun arlo profesionalen gainkargak eta zerbitzuetako subkontratzaioa, azken hau pribatuen sasi bidea dena. Pribatizazioari lehentasuna emanez gizartearen oreka galtzera dakar, ezberdintasun sozialak berehalako eragina duelako osasunean, hainbat ikerketa frogatzen dutenez.

 

Estrategia

Estadu independente baten eredu sozioekonomikoa erlazio zuzena izango luke osasun gastuan eta publikotasun/pribatuaren dikotomian estatuak erabakia eta eragina izan beharko luke publikotasunaren alde. Osasunean dauden faktore determinanteak (lan baldintzak, ingurugiroa, mugikortasuna, bizipoza…) helburutzat hartu beharko litzateke politikako erabaki nagusietan.

Osasun edukiak handitu behar dira oinarrizko hezkuntzan zein gizarte kulturan, balore nagusitzat hartuz eta ez bakarrik kirola edo kontsumoari lotuta. Gizartearen aberastasunaren banaketa orekatua izan beharko litzateke argi dagoelako pobrezia osasun txarrekin lotuta dagoela.

Osasun politika eta arlo soziala erabat bateratuta landu behar da gurea bezalakoa den gizarte gerontologiko batetan.

 

Proiektua

Osasun politikarako gida bat idatzi eta arduradun politikoei erakutsi ikastaro batzuetan denak ikuspegi berdintsua izan dezaten arlo honetan.

Urte baten buruan lidergoa daramatenei aste bateko ikastaroak egin (on line egin daiteke ere)

Lan taldeak sortu euskal gobernantza eredua zabaltzeko (auzolana, biltzarra, komuna) osasun langileen aretan.

Alor honetarako ikerkuntza soziosanitarioak bultzatu EH mailan. Edukiak:

 

1-KUDEAKETA NEURRIAK

  • Lurraldearen antolakuntza sanitarioa
    1. Eskualdeka antolatua. Autonomia, herritarren partehartzea, kontu gardentasuna, arreta soziosanitario bateratua, osasunaren aldeko neurriak,
    2. Gobernantza, gardentasunerako neurriak. Biltzar, batzar eredu horizontalak martxan jarri Osasun zentroetatik ospitaletaraino.
  • Hornitzaileak
    1. Eredu publiko osoa baten helburuarekin bitartekari pribatuan neurrian erabili
    2. Zerbitzu laguntzaileak publikoak (adib. Anbulantziak, janariak,..)

 

  • Osasun sistema
    1. Azken helburua: osasun sistema bakarra.
    2. Bitartean: lurraldeen arteko elkarlana sakondu.
    3. Profesional euskaldunen prestakuntza
    4. Burujabe jokatu estatuen aurrean.
    5. Printzipioak: publikoa, unibertsala, ekitatekoa, elkartasuna, dohatasunean eta parte hartzetan oinarritua.
    6. Zerbitzu zorroak publikotasunerantz jo behar.

 

Erreformak

  1. Osasun publikoaren ikuspuntua ardatza eta ikuspuntu nagusia
  2. Eredua aldatu ete norabidea aldatu sustapenerantz, prebentziorantz, eta zainketa aldatzerantz.
  3. Independentzia sustatu agentzia independienteak sortuz, industriaren eraginetik babestuz
  4. Osasun politikak indar publikoetatik definitu kanpoko interesak baztertuz
  5. Gardentasuna eta parte hartze indartu gobernantzan
  6. Estaldura unibertsala lortu.
  7. Teknologia: euskal agentzia independentea lortu
  8. Kudeaketa publikoan: norma eztabaidatuak eragile guztien artean, konpetentziak deszentralizatu
  9. Planifikazioa, enplegua, hezkuntza: EH burujabea
  10. Osasun Publiko programak: helburu poblazionalak
  11. Atentzio integratua Primario, ospitaletakoa eta soziosanitarioa
  12. Zuzendaritza taldeak eta karguak: gardentasuna, parte hartze

2- PROMOZIORA, PREBENTZIORA ETA BABESERA BIDERATUA

  • Osasun sistemaren egituraketa
    1. Eskualdeak erreferentzia gisa
    2. Izaera komunitarioa
    3. Publikoa eta parte hartzailea, irekia, horizontala
    4. Lehen arretan oinarritua
    5. Efektibitatea duten teknologiak bakarrik onartuak
    6. Kronikotasuna estrategia propioa, alde sozoiosanitarioa kontutan izanik
    7. Hipermedikalizazioa beti kontutan izan: itxaron zerrendak, etb. Beti eremu publikotik kudeatu
    8. Etenik gabeko ebaluazioa
  • Eragileen ahalduntzea
    1. Gaixoen partehartzeari lekua egokitu
    2. Gardentasuna eta parte hartzea sakontzeko neurriak hartu eragile guztiak erabakiak hartzen diren gune guztietan parte hartzen ahal izateko
    3. Beste indar politikoekin adostasunak lortzen bilatzea
    4. Parte hartzeko ekimenak zabaltzea herritar guztiekin eta profesional guztiekin.

 

  • HEZKUNTZA ETA IKERKUNTZA
  • Unibertsitate eta Osakidetza/Osasunbidearen arteko hitzarmenak sortu
  • Heziketa teorian eta zerbitzuen sisteman garatu
  • Euskarazko hezkuntza unibertsitatean bermatu
  • Profesional berrien profilak definitu eta graduan eta graduondoan bermatu
  • MIR sistema jarraitu
  • Eten gabeko prestakuntzako planak profesionalen eta sisteman oinarritu, ez farmazia industrian
  • ALDE KONKRETUAK
    1. Botiken erabilera: profesionalekin definitu erabilera egokia, informazio iturriak burujabeak indartu (Osteba, Osasunbidea..), gardentasuna, politika globalak gastua neurtzeko
    2. Finantzazioa: Eredua zergen bidez finantziatua
    3. Gastu sanitarioa: Onartzen da PIBen %7,5 eta 9ª, politika guztietan oinarritutako dinamikak etekin gehiago dakar.
    4. Psikologia, inteligentzia emozionala eta emozioen kudeaketa lantzea

 

Baliabideak eta dirua

Arduradun politiko eta eragileei ikastaroa:

  • Publizitatea: osasun arduradun, langile eta interesatuei.
  • Lagunak: sindikatuak arlokoak zein ez arlokoak, osasun erakundeak.
  • Orduak: ikastaroak 50 ordukoak.
  • Dirua: prestakuntza, antolakuntza: 3.000 euro

Osasuneko gastua, estatuaren aurrekontuaren  %35 gutxienez.

 

Gaztelerazko laburpena

La permanencia a los estados francés y español sitúa al sistema vasco de salud en 3 administraciones distintas con dos modelos diferentes. En ambos casos siguiendo las directrices mundiales de neo liberalización en la Unión Europea nos aboca a una paulatina desaparición del estado de Bienestar donde la política sanitaria y la atención generalizada son pilares fundamentales. L a sanidad no puede ser tratada como una oportunidad de negocio privado y enriquecimiento.

En un estado vasco la política sanitaria debería potencias la sanidad pública con especial atención a las necesidades de una sociedad altamente envejecida por lo que la coordinación con la política de ayudas sociales va a ser una necesidad imperiosa.

Se propone hacer un curso de formación sobre política de salud a la mayor parte de los responsables y líderes políticos para que tengan claro que la salud no solo compete a los profesionales de la salud, puesto que hay muchos determinantes económicos, medioambientales y sociales que tienen una relación directa con los que denominamos salud poblacional.

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12
3
45
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan