BIltzarre

Albisteak

21. Euskal baserria bezpizteko ekintzak Jabier Goitia (bide ingeriaria, ingurumen teknikaria, baserrian bizi dena)

2018-01-25

Baserria, Euskal Herriko Isurialde Atlantikoan mende askotan zehar eman den nekazaritza eta baso ustiapen modalitatetzat hartu izan da. Funtsean, larrez eta mendiz inguratuta dagoen bizileku, korta nagusi bat eta bizitzeko espazio bat da.

Modalitate honek, hainbat familiaren, langileren eta  pertsonaren bat gehiagoren iraupena ahalbidetzen zuen eta soberakinei esker aurrezteko aukera txiki bat zegoen.

Gainera, gurdiak edo tresnak baserritik kanpoko lanetan eskainiz gero, diru apur bat gehiago erakartzeko aukera ematen zuen.

Baserriek, kostaldeko edo alturako arrantzek bezala, herritarrak elikatzeko aukera eman dute mende askotan zehar, inportazio gutxi batzuk eginda: garia, ardoa, azukrea eta olioa. Baina 20.000 baserri  izatera heltzen den egitura hau, hirurogeigarren urteetatik aurrera indargabetzen hasi zen eta Europar Batasunean sartu eta gero, amildegitik behera jauzi zen: Izan ere, gaur egun dauden baserrien gehienak edo hutsik, edo aprobetxatu gabe daude.

Handik aurrera, paisaiaren degradazioa, lur galtzearen prozesuaren bizkortzea, urak ekarritako kalteen areagotzea, espezie kanpotarren inbasioak, hainbat espezie eta kultibo autoktonoren desagerpenak eta baita biodibertsitate zoologikoen (batez ere, hegaztiak) gutxitze itzelaz ez da ia inor konturatu. 

Diagnostikoa

Mehatxuak: Nekazaritza produkzio sistema handiek prezio konpetentzia bidegabeak dakarte, sistema artisauen aldean. Aurrekoez gain baserrien balioa galtzen ari da: jadanik landa eremuko balioek ez dute garrantzirik, baserrien inguruan babesten diren sistema ekologikoen kontserbazioa ez da aintzat hartzen. Baserrien inguruan kanpoko espezie landareak zabaltzea edo baserriak etxebizitza huts bihurtzea balekotzat hartzen dute Lurralde Ordenazio Gidalerroek. Hirigintza arduradunek horixe bedeinkatzen dute eta talde munizipalek, berehalako diru sarreretan bakarrik pentsatzen duten bitartean, probetxua ateratzen diote.

Ahuleziak: Laborantza, baso eta abelazkuntza ustiapen sistemak benetako iraunkortasuna bermatzen du baina bere errentagarritasuna txikia da eta gainera, produktore txikiek ezin diete haien produktuei balioa erantsi, izan ere, produkzio, jarraipen eta kalitatea bermatzearen, ontziratzearen, kontserbazioaren eta komertzializazioaren prozesuek era bortitz batean biderkatu egiten dituzte koste unitarioak, beti ere produkzioa xumea denean.

Bestetik herritar askorentzat baserrian bizitzea jada ez da erakargarria, landa eremuetan zerbitzu gutxi dagoelako, ez behintzat herri ertainetan edo handietan bezala. Diogun hau batez ere emakume gazteengan nabarmena da eta baserrietan belaunaldi berriak egoteko aukera murrizten du.

Indarguneak: Baserriak beste sistemekin duen ezberdintasunik azpimarragarriena da gutxienez 500 urtez iraun izan duela, ingurumena errespetatu eta janariak ekoizten ziren bitartean. Abantaila handia da, beste sistemetan produkzioa handitzeko ingurumenean kalte handiak sortu dituztelako

Beste indargune bat da baserri gehienAk haien eskubideak eta lurren egitura mantentzeko gai izan direla 500 urte hauetan. Baina ez hori bakarrik, duten azpiegiturak (bideak, elektrizitatea, ura, interneta…) eta herrietara duten hurbiltasuna (normalean 6 km baino gutxiago) ere oso garrantzitsuak dira baserrien berpiztea bultzatzeko momentuan.

Aukerak: Baserriari eusteko, etxebizitza “berezia” izateaz gain, ortutxoren bat jarri, etxeko animalia batzuk eduki, sagardoa egiteko aukera eta herriguneetan baino aire garbiago edo naturan bizitzea moduko faktoreak nabarmendu behar ditugu.

Hurrengo atalean, baserriAk elikagaien eta zerbitzuen ekarpenean eta ingurumenaren zainketan berriz ere protagonistak izan daitezen hainbat parametro aipatzen dira, modu honetan, azkeneko 40 urteetan Euskal Herriak galdutako jatorrizko paisaiak berreskuratzeko.

Proiektua:

Baserria lehen zena berriro izatera lortzeko aldatu beharreko kontuak

- Ezinbestekoa da kartografia berezia sortzea, erabilera batzuk “saritzeko” eta beste batzuk “zigortzeko”.

- Baserri guztien balorazioa eta diagnostikoa egitea lagunduko duen Informazio Geografikoko Sistema (SIG) izatea ezinbestekoa da.

- Baserriaren funtzioak berreskuratzeko lege bat sortzea beharrezkoa da. Abantaila estrategiko eta finantzarioak erantsiko dituen eta aldizkako ebaluazioa erraztuko duen laborantzari, oihan ustiapenari, abereen kontuari eta kontu komertzialak zehaztuko dizkiona.

- Laborantzarako makineria enpresei laguntzak eman baserri tresna iraunkorrak sortzeko (energia baserrian bertan ekoiztuta, adibidez).

-  Eraikuntza eta material enpresei laguntzak eman baserrirako korta estaliak, ekipamenduak eta osagarriak -paisaian integragarriak- eskain ditzaten. 

- Enpresa industrialei laguntzak eman janarien kontserba eta ontziratze sistema txikiak eskaintzeko.

- Baserria Berreskuratzeko Lurralde Plan Sektoriala egitea, ekintza guzti hauek jasotzeko, Aldundien etorkizuneko esku hartzea zehazteko, ikuskatzaileen zeregina zehazteko, epe labur eta luzeko helburuak ezartzeko eta, azkenik, gazteak baserrien berreskurapen fisikoa zein ekonomikoari atxikitzeko eta haien bizitzeko gune  bilakatzeko.

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  123
4
5
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan