BIltzarre

Albisteak

22. Xabier Ugarte (Flowagua): Gure ura, gure eskubidea, gure esku

2018-01-27

Helburua

Ura zer den eta zer kudeaketa egiten zaion bir-pentsatu nahi izan dugun hainbat pertsona. Talde bat sortzea pentsatzen ari gara, gure banakako esperientziak konpartitu, elkarrengandik ikasi, eta proiektuetan laguntzeko.

Ildo beretik dihoazten pertsonak, taldeak, erakundeak e.a, Talde horretara bildu nahi ditugu. Arlo horretako esperientziak bildu nahi ditugu. Arlo horretako filosofiak ezagutu nahi ditugu. Arlo horretako asmoak, martxan jartzen lagundu nahi ditugu.

Agian, Taldea baino, Kluster hitzaz hobeto definituko genuke, sortu nahi duguna: Uraren klusterra, non, esperientzi bakoitzak bere independentzia daukan, eta besteekiko nahi duen harreman-mota ezartzen duen.

Uraren balioak

- Uraren kalitatea hobea izatea

- Urarekiko benetako kontzientzia hedatzea

- Uraren gestioa udalerri edota eskualdeetara bueltatzea, demokratizatzea.

- Gure basoetako eta antzinako betiko errekasto, iturburuak berreskuratzea

- Urak duen balio unibertsala, espiritual eta bitala ezagutzera ematea

- Ur Partzuergo ezberdinetatik, EAEko administraziotik, distribuzio eta tratamendu sistema ankerretik, Urari erantsia izan zaion duintasun eta errespetua bereganatzea

- Ura, H2Oderitzonaz eta bere konposizio kimikoaz haratago, elementu askoz sakratuagoa dela azpimarratu eta gizarteratzea. Batez ere, Urak memoria gordetzeko ahalmena duela, Energia bezala ulertu behar dugula eta bere Egitura Molekularra dela Uraren propietateak zehaztearen protagonista nagusiena

- Gure etxeetara heltzen den Ura, Amalurrak Ura bere baitan tratatzen duen gisan tratatua izan dadila… orekan, osasuntsu, duintasunez, energiaz betea eta jatorriz beharko lukeen egitura molekularrean hel dadin

Diagnostikoa

Gaur egungo eredu nagusia partzuergoa (kontsortzioa) da  baina eredu horren bidez herriek galdu dute Uraren garrantziari buruzko kontzientzia eta beraren kontrola. Gainera pribatizatzeko aukerak gero eta handiagoak dira udalen esku zuzenean ez badago.

Uraren faktura, kontsortzioak herrietako uraren kudeaketa hartzen duenetik, bataz bestekoz 3 aldiz garestiagoa da.

EAEko urari “Azido Fluorsilizikoa” (fluorra) eransten zaio, neurotoxina bezala sailkatua dagoena eta 1988ko Martxoaren 1eko 49/1988 Dekretoaren bidez ezarria.

Azken mendean zehar, Ura, bere osotasunean, zer den guztiz ahaztu dugu. Naturak Ura zelan kudeatu eta errespetatzen duen entzungor egin du gizarteak eta horrez gain, arduragabetasun osoz eta biolentzia handiz tratatua izan da.

Gizarteak bere osotasunean, Urak merezi duen errespetua berreskuratzeko garaia heldu zaigu.

Uraren kalitatea hobea izan daiteke, besteak beste, osasunarekin zerikusirik ez dituzten osagaiak botatzen direlako, fluorra esate baterako.

Estrategia

Erabaki baten ondorioak onak edo txarrak diren ikusteko urte asko pasatzen dira. Jada hasi behar gara gai hau lantzen, epe erdira egoera hobeago batean egoteko. Herrietan interesa dutenak elkartu behar gara gai hau lantzeko eta elkarri laguntzeko.

Gainera, Ura borroka arrazoia izango da mende honetan uraren eskasia gero eta handiagoa izango dela aurreikusten delako.

Oraingo sisteman irabazi partikularrak gailentzen badira, Uraren arlora ekarrita oso kezkagarria da, Ura gero eta zikinago gero eta negozio handiagoa izango da. Horren aurrean herrietako Ur oneko iturriak jagoteko politikak sustatu behar ditugu.

Proiektua

Sinisten badugu jaten duguna garela eta edaten duguna garela, egunero edaten dugun ura nolakoa izan behar den argi eduki beharko genuke. Izan ere, herrietan kontzientzia suspertuta, gizakiontzat hain garrantzitsua den altxor hau askoz hobeto babestea dugu eginkizun ezinbesteko!!

Urari botatzen zaizkion hainbat toxikoen artean, asko kendu direla jakina da, erabat kaltegarriak direlako, fluorra esate baterako. Naziek dosi handietan esterminio eremuetan erabili zuten, jendea toteltzeko. Zergatik Euskal Herrian botatzen jarraitzen dute, Europa osoak kendua duenean?

Lantalde bat sortu eta besteak beste honakoak egin:

- Herrietan uraren kudeaketa autonomoari eusteko egon diren esperientziak ezagutzea

- Kudeaketa autonomorako protokoloa edukitzea eta zabaltzea

- Galdetzen duen jendeari laguntza teknikoa ematea

- Herritarrak uraren kudeaketa autonomoa eta kalitateaz kontzientziatzea bideo laburren bidez.

- Dibulgazio lana: kalitateaz, egungo gestioz, kontzientzia berrezkuratzeaz

- “Ura benetan zer den” Argi eta garbi azaltzea behingoz!

- Gai hau lantzen duten talde eta norbanakoak ezagutu eta koordinatzea

Baliabideak

- Gai honetan interesa duten jendea

- Dirurik ez da lehenengo fasean aurreikusten

- Fluorra botatzen dela salatzeko ekintza taldeari laguntza eskatzea

 

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  123
4
5
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan