BIltzarre

Albisteak

Aman Komunak Ziordiko Amarauna gune autogestionatuan

2018-02-07

Aman Komunak ekimenak bilkura izango du laster:

Otsailak 24 – 25, Ziordiko Amarauna gune autogestionatuan

Kaixo lagunak!

Aman komunak iniziatiba 2017ko ekainean sortu zen, Notre-Dame-des-Landes herriko ZADarekin lotu harremanen haritik. Euskal Herri osoko kolektibo eta jendeak biltzen gara bertan, autogestioari eta orokorkiago herrigintzari bultzada bateratua emateko.

Elkar ezagutzea eta dinamiken egituratzea dugu xede, bakoitzaren esperientzia, baliabide eta gogoei indarrak eskainiz, baita guztien artean proposamenak adostuz. Gardentasuna, horizontaltasuna eta inklusibitatea hartu ditugu oinarri, aniztasunak ederrago eta eraginkorrago egiten gaituela sinetsita.

Hiru hilabetean behin, askegune batean elkartzea erabaki dugu, auzolanak burutu eta iraulketen antolatzeko, beti ere talde eta pertsona berriei ongi etorria emanez.

Otsailak 24-25 auzolana eta Aman Komunak proiektuaren biltzar nagusia burutuko dira Amarauna gune autogestionatuan.

Otsailak 24 AUZOLANA

10:00 Ongi etorria eta auzolana antolatzeko bilkura

10:00 Auzolana

13:00 Amarauna proiektuaren aurkezpena eta bazkaria.

16:00 Auzolana

19:00 25eko biltzarra prestatzeko asanblada irekia

21:00 Afaria

Afalostean elkarrekin gozatu eta ospatzeko aukera izango dugu, proposamenetarako espazio irekia!

Otsailak 25 BILTZAR NAGUSIA

11:00 Biltzarra

14:00 Bazkaria

Arratsaldean biltzarrean sortutakoa garatzeko aukera izango dugu.

Otorduetarako behar den janariaren oinarria antolakuntzatik jarriko dugu,baina hauek osatzeko barazki, edari, etxeko piper edo dena delakoak ongi etorriak izango dira.

Lo egiteko koltxoi eta burukoak dauzkagu, lo zakua ekartzearekin nahikoa da. Elkarrekin areto nagusian lo egiteko edo logelak erabiltzeko aukera dago. Akanpatu edo furgonetan lo egiteko aukera ere libre da.

Amaraunan burutu nahi ditugun lanen artean ondokoak daude: proiektuetarako gelak 2. solairura igo eta honetarako 2. solairuko gelak txukundu, altzariak mugitu, areto nagusiko eszenatokiaren zorua konpondu, kanpoaldea txukundu, kimaketa lanak, seinalizazio kartela, egurrezko kompostera, fosa septikoa jartzeko lehendabiziko lanak...

Pate hartzeko aldez aurretik abisatzea ez da beharrezkoa, baina antolakuntza hobetzeko zuen ingurutik zenbat zatozen ekainak17@lists.riseup.net bitartez edo amaraunaziordi@gmail.com helbidera mezu bat bidaltzen jakinaraztea eskertzen dizuegu.

Laster arte!                                                                                                                                         

amaraunaziordia.wordpress.com            

------------------------------------------------------------------------------------

Aman Komunak  24 – 25 Febrero, Amarauna espacio autogestionado. Ziordia

En junio de 2017, por medio de las relaciones que se crearon con el ZAD del pueblo de Notre-Dame-Des-Landes, se creo la iniciatiba Aman Komunak. En Aman Komunak nos juntamos colectivos y gente de todo Euskal Herria para dar un empuje común a la autogestión y en general al movimiento popular.

Nuestra finalidad es conocernos y crear sinergias, ofreciendo la experiencia, los recursos y las ganas de cada unx y acordando las propuestas entre todxs. Nuestras bases son la transparencia, la horizontalidad y la inclusividad, porque creemos que la dirversidad nos hace mejores y mas efectivos.

Hemos decidido que cada tres meses nos juntaremos en un espacio liberado, para hacer auzolanes y organizarnos, dando la bienvenida a toda persona o grupo que quiera participar en Aman Komunak.

Los días 24 y 25 de Febrero, en el espacio autogestionado Amarauna, se llevaran a cabo un auzolan y la asamblea general de Aman Komunak.

24 Febrero AUZOLAN

10:00 Bienvenida y reunion para organizar el auzolan

10:00 Auzolan

13:00 Presentacion del proyecto de Amarauna y comida

16:00 Auzolan

19:00 Asamblea abierta para preparar la asamblea general del 25.

21:00 Cena

Despues de cenar tendremos la oportunidad de disfrutar y celebrar juntxs, espacio abierto a propuestas!

25 Febrero ASAMBLEA GENERAL

11:00 Asamblea

14:00 Comida

Por la tarde tendremos la oportunidad de desarrollar lo acordado en la asamblea de la mañana.

La organización se hará cargo de la base de las comidas y para complementarlas, serán bienvenidas las frutas, vegetales, bebidas y de mas productos que queráis aportar.

Para dormir hay varias opciones: en furgoneta, en camping, en las habitaciones o todxs juntxs en la sala grande. Con traer saco de dormir es suficiente, disponemos de colchones y almohadas.

Estos son algunos de los trabajos que queremos realizar en Amarauna: subir los cuartos de proyectos a la 2.planta, y para eso tenemos que adecentar las habitaciones de la 2.planta, mover muebles, arreglar el suelo del escenario de la sala principal, adecentar los exteriores, trabajos de poda, cartel para señalizar Amarauna, hacer una compostera de madera, hacer los primeros trabajos para poner una fosa séptica...

Para participar no es necesario avisar con antelación, pero para facilitar la organización os agradeceríamos que lo hicierais a través de ekainak17@lists.riseup.net o mandando un mensaje a amaraunaziordi@gmail.com diciéndonos cuantxs venís de vuestro entorno.

Hasta pronto!                                                                                                                                

amaraunaziordia.wordpress.com

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
6789101112
13
14
1516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan