BIltzarre

Albisteak

23. Mikel Kintana (Ekoneus): Kutxabank: Banku publikoaren garrantzia eta enpresa publikoen pribatizazioa

2018-02-14

Ekoneus Euskal Herri mailako ekonomiarekin lotutako gaiak ikertzeko, proposamenak egiteko eta gizarte erakundeekin elkar lanean aritzeko sortu zen elkartea da.

Esperientziak esaten digunez Eusko Jaurlaritza egiten ari den politiken gainean zaintza zorrotza egin behar dugu, orain arte ondare publikoko enpresa batzuk “oparitu” egin direlako eta esku pribatuen eskuetara joan direlako.

Azkenak Sidenor, Naturgas eta bereziki lotsagarria izan dena Euskaltel izan dira.

Momentu hauetan, Kutxabank pribatizatzeko egon diren mugimenduei begira, Ekoneus ibili da hori salatzen eta publikotasuna defendatzen.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aurrezki Kutxek Kutxabank sortu zuten Euskal Herriko garapen ekonomikoan, sozialean, finantzarioan eta industrialean laguntzeko.

Ondoren, EAJ, PP, PSOE eta CCOOren eliteek Kutxabanken kontrol publikoa kendu dute, haien onura pertsonala hobetsiz.

Kutxak Banku Fundazio bihurtu dituzte eta 45 patronoen eskutan utzi dituzte, EAJk zuzenduta (15 herrialde bakoitzean). Patrono horiek euskal aurrezleek Kutxabanken gordetako dirua kontrolatzen dute eta gainera, hurrengo hauteskundeetan egongo diren emaitzak gora behera, haiek hautatuko dituzte haien buruaren ondorengoak (Vatikanoan gotzaiek egiten duten bezala).

Gure helburua egoera hori aldatzea eta  Kutxabanken kontrola jatorrizko jabeei, hau da, Aldundiei eta Udalei itzultzea da, baita kutxetako aurrezleei ere.

Uste dugu oraindik garaiz gaudela eta lortu ahal dugula.

Horregatik gure misioa honako hau da:

  • Kutxabanken egoera zein den gaur egun ezagutzera ematea, hedabide ofizialek ezkutatzen duten informazioa zabalduz, ondo ulertzeko eta argitzeko.
  • Kutxabanken izaera publiko, sozial eta demokratikoa erreibindikatzeko egiten diren ekintzak lagundu eta guk geuk ere egin
  • Izaera publiko, sozial eta demokratikoa jasotzen duen Adierazpena zabaltzea.

Gure estrategia, Kutxabanken kontrol publikoa berreskuratzeari begira, txostenak prestatzea eta ekintza proposatzea da, Kutxabank Publikoa izeneko Plataforman aurkezteko eta eztabaidatzeko.

Ondoren, eta behin ildo nagusiak ezarri ondoren, alderdi politikoei ere aurkezten dizkiegu, haiekin erakundeetan elkarlana bilatzen dugularik: Eusko Jaurlaritza, Aldundiak, Udalak…

Une hauetan batez ere Kutxabanken oraingo jabegoa nola dagoen ezagutzera ematean zentratuta gaude, herritar gehienek ez dutela ezagutzen uste dugulako eta horrez gain, hasi den pribatizazioa galaraziko lukeen lege bat garatzeko proposamenean ere.

Bazkide kopurua handitzea ondo legoke eta horregatik hemen zaudetenok hemen parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Edozein laguntza mota ongietorria izango da.

Gu hemen egongo gara eta edozein galdera egin ahal diguzue. Eskerrik asko

Webgune honetan informazio asko duzue: diapositibak, berripapera, artikuluak, etab.

http://www.kutxabankpublikoa.net/es/inicio

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12
3
45
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan