BIltzarre

Albisteak

24. Rafa Konde (ENA elkartea): Nortasun ikurrak finkatzeko garaia?

2018-02-16

Helburua

Herritarren artean burujabetza eta independentzia indartzeko bidelagun ditugun eta behar ditugun ikurrak eztabaidatzea, lantzea, agian berritzea, adostea eta zabaltzea.

Diagnostikoa

Apurka-apurka gure herri ikur nagusien balioa galtzen ari da: “Euskadi” Vascongadak izendatzeko izen nagusi bihurtu da; ikurrina eta Nafarroako bandera gobernu zentraletako egoitzetan ikusten da; eraikin publikoetan estatu bien banderak gero eta gehiago; Nafarroan ikurrina jartzeko ekimena ondo dago baina Nafarroako ikurrek leku gutxi dute mendebaldean…

Bestetik oraindik ez gara ados jarri gure herriari nola deitu, edo zein izan beharko litzatekeen gure ikur nagusia.

ENA sortzean (eta aurretik segidarik izan ez zituzten ekimenekin: KASen herritartasun agiria edo pasaportea) urrats bat eman zen. Ondoren Udalbiltzak (EAJ joan ondoren), antzeko sigla zuen (EHNA) Herritartasun Agiria sortu zuen, eta EAJk ENAren kopia ia berdina egin zuen. Hiru agiri egoteak proiektu hau ahuldu zuen nahiz eta hiruren artean 100.000 inguru agiri egin diren. Ondoren ENA Elkarteak Sendi Agiria ere egin zuen, hedapen oso gutxi izan duena.

Estrategia

Herri edo nazio proiektu bakarra badugu ikur batzuk lantzea eta agian berritzea komenigarria da.

Prozesu hori parte hartzailea izan behar da, jendearen ekarpen, gogoeta eta iritzia jasoz. Eta ikur nagusi guztiak hartu behar ditu kontuan: armarria, bandera, ereserkia, leloa, lurraldearen izena eta nortasun agiria, besteak beste.

Proiektua

Herri baten adierazgarri nagusiekin gogoeta egin, proposamenak jaso eta eztabaida publikoen ondoren erabaki eta hedatu.

  • Armarria: Zazpiak bat-en Nafarroako armarria gehiago nabarmentzea eta diaspora gehitzea? (euskal jatorria duten herritar erdik kanpora joan ziren)
  • Bandera: Ikurrina eta Nafarroako bandera gure bi ikur nagusiak dira. Bien artean transizioko bandera bat egin?
  • Ereserkia: Nafarroako Gorteetakoa?, Agur Jaunak?, Gora ta gora?…
  • Leloa: Euzkadi euskotarron aberria da. Bere garaian esaldi honek ikurrinarekin eta beste zenbaki ekimenekin batera euskal kontzientzia berpiztu zuen. Zein izan beharko litzateke oraingoa?
  • Lurraldearen izena: Euskal Herria?, Nafarroa? Baskonia? Eta ingelesez? Basque Country? Navarre? Baskland?
  • Nortasun agiria: ENA?, Herritartasun Agiria? Bien uztarketa?

Euskal nortasuna zertan datzan aztertu eta gogoeta egitea. Ikurrak soilik ez, horiei edukia eman behar zaie eta horretarako ere prozesu parte hartzaile bat zabalduko genuke.

Nola gauzatu

  • Informazioa: ikur bakoitzari buruz jasotako informazioa jarri webgunean (banderak, ereserkiak, armarriak…)
  • Ideia lehiaketa
  • Biltzarra: jasotakoaz gogoeta egiteko eta oinarrizko irizpideen araberako lehenengo hautaketa
  • Bozketa: herritarren parte hartze zuzena
  • Hedapena: irabazitakoa hedatzea

 

 

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12
3
45
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan