BIltzarre

Albisteak

28. Agurtza eta Aintzane Lazkano Lizundia (Euskeraren Jatorria): Komunitate bat egituratzeko hizkuntza

2018-02-27

Sarrera

Hizkuntzek ere beren egituran, euren sakoneko filosofian badaramatzate oinarrizko mezuak iltzaturik. Hizkuntza bakoitzaren historian zehar garatutako kultura eta jakintzak sortutako mezuak. Euren barnetan txertatutakoak eta ondorioz beren hizlarien izaeran eragina izaten dutenak. Beraz, joan-etorriko bidaia izango litzateke hau: gure pentsakerak, gure kosmo-ikuskerak, geure hizkuntza osatu eta garatuko luke, baita alderantzik ere, hau da, hizkuntzak gure pentsakera eta gure kosmo-ikuskera ere eraikiko luke.

Kultura eta jakintza horretan bizitzaren arlo guztiak sartzen dira, jakina, erlijioa, filosofia, mitoa, zientzia, etab. Euskeraren kasuan, are gehiago, ze antzinatik omen dator eta bere transmisioa ahozkoa izan da orain dela gutxi arte. Beraz, aipatu jakintzok gordetzeko izan duen euskarria hizkuntza bera izan da, hots, euskera.

Ponentzian erro eta adierazpen asko jarri dugu adibide gisa: une oro baietza bilatu nahi izatea, komunitate zentzua etengabe indartzea, nikeriak (ego-ak) baztertzea, ezezkortasuna sahiestea, ikusi ez dugunari zalantza maila bat jartzea, kasu batzutan eskuzabala izan behar izatea …

Baikortasuna adierazteko BA erroa: BAIT

Psikologian komunikazio egokia izateko baikortasuna erabili behar dela esaten digute. Euskeraz partikula bat daukagu hori behin eta berriro gauzatuko lukeena, bait partikula hain zuzen ere: Ez naiz etxetik aterako, zangoa bihurritu baitut, Ez omen baita denborarik galtzeko, horra zertarako etorri naizen, Badator ordua, guztiok zein bere aldera banatuko baitzarete

Baina gure bait partikula ez du ematen bakarrik dagoenik zeren BA erroak berak ere, beste adibide batzuk ematen dizkigu baikortasunari lotuta. Zergatik baikortasunari lotuta? Ba, batasun, elkartasun, adostasun eta armoniarekin zerikusia dutelako.

Baikortasuna adierazteko BA erroa: hitz egiteko esaldi lokailua

Ahoz esaten badugu: Ba, agertu zan da ba, zer eingotzeu ba? Onartu ein bihar!

Hitz egiteko euskarri bat da baina horrez gain geure buruan lehen aipatutako ideia horiek ezartzeko ere bada eta berdin aditz trinkoan jartzen dugun ba hori (banoa adibidez) etab.

Baikortasuna adierazteko BA erroa: BAT, BAT EGIN, BAT ETORRI

Zurekin batera joango naiz hondartzara eta ez zurekin joango naiz hondartzara gazteleraz bezala. Harekin bat egin zuen. Zurekin bat nator.

Elkartzeko “o” barruragarria (inklusiboa)

Arantxa, Itziar, Kepa eta laurok etorri gara. Hemen ikusi behar dugu zenbatze hutsarekin ere, hitzak berak esaten digun bezala (zenbatze), jendea eta dena bildu eta batu egiten dugula, ez gara solte eta ahul geratzen zenbatzerakoan, bat egiten dugu, gure baitan –BA- erroaren bitartez ezartzen dugun ideia da hau eta gauza positiboa, ona, eta baikorra dela. Gainera borobila itxi egiten dugu eta kopurua burutu; gehituaz, borobilaren bidez, laurok bat egin. Orduan guk uste dugu euskeraz bat egitea borobila (borobiltasuna) lortzea dela. Psikologikoki borobilaren barruan, taldearen barruan geratzen gara: babestuta. Horregatik esaten dugu laurok eta ez laurak. Gauzak borobil (perfektu) ateratzea ona da ezta?

Elkartzeko “gure” barruragarria

Ikusten dugun moduan gure -O- barruragarri honek bere garrantzia dauka eta beste ikuspuntu batzuetatik ere ikus daiteke. Horregatik esaten ditugu adibidez: Ene! azaldu da gure Arantxa be, saltoka etorri zaigu. Eta ez: Ene! azaldu da Arantxa be, saltoka etorri da. Edo Gure Amak esaten zuen hori! Eta ez: Nire amak esaten zuen hori!

Elkartzeko biribilaren ideologia

Guk hizkuntzan islatuta ikusten duguna beste batzuk Euskal Herriko sasoi bateko gizarte-antolakuntzan ere ikusi dute adibidez:

Lehen aipatutako liburuan -Comunidades sin estado en la montaña vasca- honako hau ere esaten digute:

El primer capítulo trata de responder a ¿cómo pudieron ser las comunidades sin Estado de la Montaña Vasca?¿Cómo podrían haber funcionado? Nos lleva hasta la provincia de Zuberoa, en el noreste de los países vascos o euskal herriak. Allí existió hasta finales del siglo XX una organización social comunitaria, basada en la ayuda mutua y que rechazaba el poder o la jerarquización.

Elkartzeko “zuk eta biok”

Beste adibide bat: Ama eta biok joango gara. Adibide hau bestea bezalakoa da Arantxa, Itziar, Kepa eta laurok baina aipatzen badugu da bi lagun izanda ere berdin gertatzen dela azpimarratzeko, hau da, bi lagun izanda ere zenbaketa egin, batuketa egin eta borobila itxi egiten dela.

Honek edukiko luke zerikusia ELKAR partikularekin eta baita zenbakiekin ere, baina hau aurrerago aztertuko dugu.

Elkartzeko ezetz biribilik ez ematea: izan edo izan ez, inor edo inor ez, inoiz edo inoiz ez…

Izena duen guztia ba-da (aitortzen duzu izena duen guztia badela, “bai dela”); onerako edo txarrerako. Euskeraz ez dago hitz jakin bat erderazko “nadie” edo “nada” esateko: “Inor ez” izateko, “inor” izan beharra dago lehenengo, bestela ez genuke jakingo “inor” ez dela. Beraz, beti baieztatzen duzu zerbait dagoela, gustukoa bada edo ez bada.

Azpimarratutako hitz hauetan ere gertatzen da: bada edo ez bada zeren eta erdarari begiratzen badiogu, horrela ematen du baita: “es” o “no es” esaten denean, baina kontutan eduki behar dugu, euskeraz, ba aurrizkia eramaten duela kasu bietan. Baieztatu egiten du da hori, hau da, izana bera, orduan, erderaz literalki esango bagenu “si es y no si es” izango litzateke.

Bizikidetzarako berbak: harreman, omen-ei, ote-ete, al, ohi, elkar

HARREMAN: Hartu eta eman. Elkarren arteko konturen bat dagoenean, hitzak berak adierazten duen moduan aipatu kontu honek, parekotasun bat izan behar du printzipioz edo funtsean, hartu-emon bat eta ez hartu bakarrik edo emon bakarrik, oreka egon behar du. “Armonia” hitza be euskerazko hartu-emonetik datorrela komentatzen du Felix Zubiagak.

OMEN, EI: Zeozertaz hitz egiterakoan, lekuko izan ez bagara ez gara ausartzen gertatutakoa edo guri kontatu digutena ziurtatzera. Partikula hau erabiltzeak zentzudun, zuhur eta arduratsuak bihurtzen gaituela dirudi, esango genuke kontuz ibiltzeko mezua ematen digula.

OTE/ETE: Esandakoak zalantzan jartzeko partikula. Honek ere laguntzen digu zuhurrak izaten, gauzak kategorikoki ziurtzat ez jotzen, beraz, eten gabeko ikaste prozesuan aurrera joaten.

AL: Galdetzeko partikula, jakin-minari laguntzekoa, beti aurrera jotzeko bultzatzen gaituena berriz ere, galdera bera indartzekoa. (...)

Gehiago: Komunitate bat egituratzeko hizkuntza: elkar, lagun, ote-ei-omen, -ok…

 

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  123
4
5
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan