Albisteak
ETB: euskera euskeraren kontra erabiltzen denean
2018-03-06
Eneko Bidegainek hitzaldi batean zioenez, Iparraldean gure hizkuntzaren aurka euskera bera ere erabili izan da eta adibide modura "Eskualduna" aldizkaria jarri zuen. 1887tik 1944ra argitaratu zen. Frantses sentimendu eta nazionalismoa barreiatzeko tresna bat gehiago izan zen. Lehenengo mundu gerran "patrie"-ren alde jo ta ke. Gero bide oraindik desegokiagoak hartu zituen frankismoaren edo bigarren mundu gerran nazioen gobernu kolaborazionistaren alde. Aliatuak sartzean debekatu zuten. Hala ere hazia zabalduta zegoen, herritarrek frantsesa ikasi ahala, zertarako aldizkari bat eskuaraz frantsesezkoak edukita?
Orain Hegoaldean ETBk askotan gauza bera egiten duela dirudi. Beste herrialdeetako produktuak edo ikuspegiak dituzten gauzak filtratu gabe eskaintzen dituenen, ETB1erako aurrekontu eskasenak bideratzen dituenean, Espainiako eta hemengo albisteak etengabe nahasten dituenean kanpoko telebisten estiloa jarratuz (haientzat hau Espainia da eta), eta, baita, gure historia espainiarrek kontatuko liguketen moduan kontatzen digunean ere.
Alberto Santanak eta Josu Venerok egin duten eta ETBk diru pilo batez sustatu dituen dokumentalek euskal historia suntsitzea dute helburu, frankismo luzean, Barandiaran, Estornes eta beste historialari bikainen musu trukeko lanari esker irautea lortu dugun historia hain zuzen ere. Dokumentalak sakon aztertu ondoren, Euskeraren Liburu Beltza osatzeko pasarte asko hartu ahal ditugu:
"mendi altuenek eta ibai urtsuenek ez dute euskal izena"
"euskaldunek erromatarrak etorri arte itsasoari bizkar emanez bizi izan ginen"
"orain arte apaizek kontatutako historia"
eta honako ideak:
Euskera hizkuntza inbaditzailea izan dela
Erromatarrak etorri arte ez genuela ganorazko elikadurarik izan...
Ez dago ikerketa zientifikorik dokumentaletan esandako gauza asko sostengatzen dutenik, ez argitalpenik, ez aditu talde zabalik. Eta euskalduntze berantiarraren teoriarekin dokumental sorta hau maila "gorenera" heldu da: II-III. mendean, erromatarrak indartsu zirenean, Akitaniatik euskera etorri eta oraingo Nafarroa osora zabaldu? Orduan erromatarrak askoz lehenago garaitu genituen??? II-III. mendean? Eta orain arte hori jakin gabe!
ETBk, Eskualdunak egin zuen antzera, gure aurkariei eman die bozgorailua. Gure teilatura -eta ETBren teilatura- harriak botatzeko.
Argazkian erromatar zapalketaren garaiko euskal izena daukan hilarrietako bat, Sorian topatutakoa: zezenko (torito). Horrelako euskal izenak hilarrietan badira, Araban, Errioxan, Nafarroan, Bizkaian... Izen horiek hankaz gora jartzen dute ETBk hainbeste maite duen "euskalduntze berantiar" hori. Ez da argudio gehiagorik behar.
Otsailaren 27an Euskeraren Jatorrikoek eta Biltzarreko Historia Sailekokoek gutun bat eman diete ETBko Administrazio Kontseilukideei
Hurrengo hitzordua: martxoaren 17an mendi ibilaldi pedagogikoa
Utzi zure iruzkina