BIltzarre

Albisteak

Aste honetan Eroskiri ASKI dela esango diogu, euskerarekin atzerantz doa eta

2018-03-21

Youtube

https://youtu.be/qv3cC5PjG4I

Eroskin euskera atzerantz

 
2018ko martxoaren 22an Eroskin etiketaje gehiena gaztelera hutsean duten produktuak hartu eta kutxazainen aurrean utzi ditugu protesta gisa.
 
Dena euskeraz egotea eskatu dugu: etiketajea, tiketak, baleak, publizitatea, langileek gutxienez oinarrizko arreta...
 
Animatu eta utzi euskeraz osorik ez dauden produktuak kutxazainetan ordaindu barik
 
Izioki ekintza taldeak gutun bat utzi dio Eroskiko Markaida arduradunari atzerantz joan ez daitezen eta euskeraren legeak betetzeko.
 
http://www.biltzarre.eus/berriak/ikusi/2018-03-21/aste-honetan-eroskiri-aski-dela-esango-diogu-euskerarekin-atzerantz-doa-eta

Eroskik euskerari barre egiten dio, itxurakeriekin dabil.
Guk Eroskiri ASKI DELA esango diogu.
Etiketajea, tiketa eta publizitate osoa euskeraz oraintxe!
Langileek oinarrizko artatzea gure hizkuntzan lehenbailehen!!
Etiketajea euskeraz osorik ez duten produktu zuriak eta tiketak kutxazainetan utzi,
protesta gisa, martxoaren 12tik 17ra
edota 22an Abadiñoko Matienan 19:30etan etorri gurekin hori egitera

Oharra: zure herrian ekintza hau egiteko talde bat sortzeko prest bazaudete, mesedez jakinarazi webgunean jartzeko eta zabaltzeko

Harremanetarako: izioki@biltzarre.eus

Izioki-Biltzarre

Eroskiri emango diogun gutuna:

Eroskiri komunikazioak euskeraz bermatzeko eta legea betetzeko eskaera

Markaida jaun agurgarria,

Izioki taldeko kideak gaituzu eta harridura handiz ikusten ari gara zelan Eroskik izan dituen bezerorik fidelenei, euskaldunei, bizkarra ematen dien. Urtez urte Eroskiren produktu zurietan euskera desagertzen ikusten ari gara eta gero eta informazio gutxiago dago geure hizkuntzan. Lehen ia informazio guztia zegoen produktu horietan eta orain, produktu askotan, izena besterik ez.

Bestetik langile gehienek ez dute tutik ere ulertzen. Urdaitegian “100 gramo urdaiazpiko” esan eta harriduraz ikusten zaituzte, Eroskik euskera ez baloratzeaz gain ez dielako maila txikienik txikiena eskuratzen laguntzen.

Ordaintzeko orduan berdin. 40 urte pasa dira Franko hil zenetik eta Eroskiko tiketa gaztelera hutsean jarraitzen du, Espainian egongo bagina bezala.

Etxean jasotzen den publizitatea, pertsonalizatuta dagoenean, herri askotan gaztelera hutsean bidaltzen da. Eroskik euskal medioetan publizitate gutxi egiten du.

Euskeraz ez jasotzeagatik erreklamazio bat Elebiden jarri eta Eroski erantzuna gazteleraz erantzuten ikusi dugu, erreklamazioa jarri duenari zein Jaurlaritzari inolako begirune barik.

Horrela, euskeraren lege guztiei barre egiten diezue: Euskeraren Legeari, Hizkuntza Eskubideen Dekretuari… euskaldunoi barre egiten diguzue. Eta aski dela uste dugu.

Horregatik, euskal herritarrei dei egiten dizuegu Martxoaren 19tik 24ra bitarteko astean, Eroskin erosketak eginez gero, hartu produktu zuriren bat eta etiketajea %100 euskeraz ez badago kutxan uzteko. Eta tiketarekin berdin. Eta kutxazainari Eroskik ez duela euskera maite esan. Eta animatzen bazara, martxoaren 15ean, osteguna, 19:30etan Eroskik Abadiñoko Matienan duen zentrora etorri eta elkarrekin “ASKIDAda” bat egingo dugu. Edo zuen herrian 3-4 lagun geratu eta gauza bera egin badezakezue primeran!

Markaida jauna, Eroskik ez badu urtez urte hobekuntza nabarmenik egiten, kanpaina hau zabalduko dugu. Zera eskatzen dugu:

  • Produktu zurietako etiketajea %100 euskeraz
  • Lehentasuna eman euskerazko etiketajea duten hemengo produktuei
  • Tiketa euskeraz egotea, adibidez, bezero txartelaren hizkuntzaren arabera (bezeroei galdetuta)
  • Publizitate guztia bietan edota euskeraz jasotzeko aukera
  • Langile guztiek oinarrizko euskerazko arreta egiteko maila izatea
  • Publizitatearen diruaren %35 gutxienez euskerazko medioetan egitea

Azken finean euskal zuzenbidea betetzea eskatzen dizuegu.

Euskalerria, 2018ko martxoaren 1

 

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 apirila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425
26
2728
2930     

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan