BIltzarre

Albisteak

Iparra-Hegoa: gogoeta

2018-04-05

Berrian Segura eta Urruñaren artean urtero egiten duten senidetze ekintzak direla eta, gazteei begirako gogoeta jaso dute:

Euskal gazteak elkar hartuta

Herri bat sortzeko elkar ezagutzea behar-beharrezkoa da». Hori uste du Eñaut Arretxe Segurako gazteak. Iparraldeko eta Hegoaldeko gazteen topaguneak sortzeko beharra identifikatu dute Iparra Hegoa topaketan. Elkar ezagutzeaz gain, kezkak partekatzeko eta elkarrengandik ikasteko tokiak izan behar dute gune horiek. Kezka berberak baitituzte, funtsean: prekaritatea, euskal nortasuna, hezkuntza eta etxebizitza, besteak beste. Horiei ekiteko militantzia eredua eta borroka tresnak aldatu egin dira azken urteetan.

Euskal gazteez, euren kezkez eta gazte mugimenduaz hausnartzen ari dira Seguran (Gipuzkoa) egunotan, Iparra Hegoa egitasmoaren barruan. Gazteak Euskal Herrian gaiaren inguruan antolatutako mahai inguruetan hartu dute parte Peio Jorajuriak (Azkaine, Lapurdi), Argitxu Etxandik (Izpura, Nafarroa Beherea) eta Eñaut Arretxek. Festaz gain, hausnarketarako espazioak ere bai baititu Iparra Hegoak. Kontzientzia soziopolitikoa izan du aztergai lehenak, gazteen arteko topaguneak, berriz, beste biek. Gaur ere izango da gogoetarako aukera, Euskal Herriko gazteen topaketa egingo baitute. Bihar izango da egun nagusia. Urteroko gereziondoaren ekitaldia egingo dute, herri bazkariaren aurretik. Kale animaziorik ere ez da faltako egun osoan.

(jarraitzen du)

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
67891011
12
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan