BIltzarre

Albisteak

Iruñako bortxaketa, Altsasukoa, Preso politiko katalanak, Euskal Presoen urrunketa, Iruña-Veleia, Cabacas...

2018-04-28

Iruñan emakume bat bortxatzeagatik Espainiako In-justizia sistemak emandako epaiak, zoritxarrez, ez gaitu zur eta lur utzi. Hasieratik susmo txarrak zeuden eta bete dira.

Epai hori Altsasuko gazteen epaiketarekin batera dator, Kataluniako preso politikoen gaiarekin batera, ETAk armak utzi eta presoak 1.000 kilometrotara mantentzearekin, Iruña-Veleia eta Cabacasena. Kasu horiek ezin hobeki irudikatzen dute zergatik Espainiatik hanka egin behar izan genuen orain dela 40 urte.

Emakume bat, atari batera sartu eta bost gizonek egindakoa bortxaketa ez bada, zer da bortxaketa????

Erantzuna beste leku batean dago: haien artean guardia zibil bat eta militar bat egotea.

Bestetik Altsasuko liskarraren bideoa zabaldu izan da egunotan eta hori ikusi ahal izan dugu "lintxatuta" omen zegoen guardia zibilak ez zuela alkondara zuria ez apurtuta, ez odoleztatuta, ez oinetako ostikoen aztarnarik, ez zituela ezagutzen kanpoan tabernan bere kontra jardun omen zuena/zutena, gazte bati ostiko batez bere mugikorra lurrera bota ziola... Bideo hori ikusita ezin argiago geratu da egin duten montajea.

Kataluniako preso politikoez zer esango dugu? Batek esan zuen moduan, demokrazietan independentistek bozkatzen dute, estatu espainiarrean esperatzen dituzte.

Eta euskal preso politikoen gaia ere hortxe dago. Armarik gabe dena bestelakoa izango zela behin eta berriz esan ziguten baina Kataluniakoa ikusita eta sakabanatze eta urruntzea ikusita, gezur biribila dela ikusten dugu.

Azkenik, arraroa badirudi ere, Iruña-Veleia aipatu beharra dago, aurreko lauetatik gutxien entzuten dena baina In-justizia Sistemaren beste adibide argia dena. Hilabete batean laborategi batean 3000 eurorekin konpondu daitekeen gaia izanik, EAEko kasu luzeena bihurtu zaigu, azaroan 10 urte!!! Edo Cabacasen hilketaren inpunitatea. Eta bi kasu hauetan errudun gehienak etxean ditugu.

Adibide guzti hauek estatu kolonialaren eta bere indar zapaltzaileen hatzaparretan egotearen ondorioak dira. Baita haien kopia hutsa bihurtu zaizkigun hemengo egiturena.

Konponbidea erraza bezain zaila da: ospa egitea eta gure egitura propioak sortzea, zerotik, geure zuzenbide sistema bat, aspaldi izan genuen zuzenbide piriniarrenean oinarrituta.

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
6789101112
13
141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan