BIltzarre

Albisteak

Europako krisi demografikoa

2018-06-17

Felix Rodrigo Mora. 2018. Gaztelerazko artikulua euskeraz jarri dugu. Bideoa ere ikusgai (gaztelera): https://www.youtube.com/watch?v=xI8w_DTU_9Y

Dagoeneko 1,3 haur ditugu emakume bakoitzeko, eta datu hau jaisten ari da. Galizia bezalako territorioetan 1,1ekoa da. Zenbait demograforen arabera “ugalkortasunaren tranparen” muga da 1,3, non gizarte batek ez du muga horretatik ateratzerik, jaisten dagoen espiral batean harrapaturik geldituz, zeren honen arabera, haur gutxiegi jaiotzen dira adin emankorrean emakume gutxiegi daudelako, emakume gutxiago egonik generazioz generazio. Diotenez, halakoa da Txinako egoera “seme bakarraren” politika totalitario behartuaren ondoren, itzulerarik gabeko katastrofe demografiko bat ekarriko du, duela 40 urte soilik ezarri zen arren politika guztiz suntsitzailea. Eta hau izango da edo dagoeneko da Europako egoera. Bitartean, enpresariek emakume langileak behartzen dituzte abortatzera, ugalkortasunari dagoeneko dituen mehatxu bat gehiago ekarriz, honen bidez 150.000 ez-jaiotza sortuz, eta alderantziz izan balitz, hauek jaiotzak izango balira ugalkortasunaren arazoa ia konpondurik legoke.

Horrek esan nahi du 15-20 urte barru eskulan gutxi egongo dela, oinarrizko ondasunen murrizketa bat egongo dela, inflazioa eta Espainiar Estatuan ordurako egongo diren 15 milioi (biztanleriaren heren bat) jubilatuak eta zaharrak mantentzeko beharrezkoak direnak baino langile gutxiago egongo dira, kopuru guztiz onartezina zeren biztanleen erdia eta bi heren artean ez du edukiko zainduko duen familiarrik, bere zaintza funtzionario edo mertzenarioen esku utziz, izugarria den zerbait. Jubilatuei gezurretan ari dira diotenean pentsioak monetarioki erakargarriak izatean datzala guztia, azaldu gabe seme-alaba ala ilobak ez badituzte (eta 50 urte baino gehiagokoen %50-70 ez da aiton-amona izango eta bakarrik hilko dira laguntza edo afekturik gabe) ez dutela izango zainduko dituenik, zeren ez da nahikoa eskulanik egongo, irabazi gutxikoentzat batez ere, gaur egungo jaiotza tasa urriagatik.

Soluzioa inmigrazioa al da? Inguruan dugun jende inmoralak, “arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako” funtzionarioek bultzaturik, ez du esaten inmigrazioa herri aberatsek herri pobreak esplotatzeko sistema bat dela haien biztanleria lapurtuz. Hauek hezi egiten dute, lana eta baliabide ekonomikoak inbertituz, eta beste horiek ordea hau erabiltzen dute oraindik aberatsagoak egiteko. Emigrazioa XXI. mendeko esklabuen trafikoa da, eta hau defendatzen dutenak egungo esklabu trafikatzaileak dira, Hegoko behartsuen lepotik bizi diren Iparreko oligarken morroiak.

Esate baterako, lotsagabeki Siriako gerra zibilaz baliaturik Alemaniak 1,5 milioi pertsona edo langile lapurtu zituen. Hala, 225.000 milioi euroko kopuru ikaragarria lortu zuela kalkula daiteke inmigrante horiekin. Hau da Siriak galdu eta Alemaniak irabazi duena. Gaur egungo jerarka alemaniarrei inork esango balie herri siriarrari diru hori zor diela, hauek “arrazistatzat” edo “islamofobikoitzat” joko lukete, hauek eta haien jarraitzaile diren jendilaje progresistak, baina finean gizakien lapurrak baino ez dira. Egia da Siriatik erauziriko 1,5 milioi horiekin alemaniar patronal handiak bere eskulan merkea lortzen duela hainbat urtetarako. Hala, kapitalismo aleman handiaren irabaziak ziurtaturik daude. Eta gainera zintzokeriaren ideologiakoek negar egitera bultzatzen dute, halako egintza gizagabean ikusten baitute zein “humanitario”, “tolerante” eta irekia den nazien ondorengo eta jarraipen den Alemania…

Zeren zer egin dezake herri siriarrak halako defizit poblazional batekin? Zeinek zainduko ditu bertan geldituriko zaharrak? Zer gertatuko da siriar ekonomiarekin bere osotasunean? Inuxente negartiei errealitate horiek bost axola zaie, haiek soilik beren herriek asko irabaztea nahi dute emigrante eta ez-jaiotzekin.

Baina pertsonen harrobi planetarioak amaitzen ari dira. Herri baratz hauek, mundu mailako lanaren banaketa kapitalistan funtzio bat dute, hau da, herri aberatsentzat gizakiak sortzea, baina orain ez dituzte duela hamarkada bat bezainbeste pertsona sortzen. Hala gertatzen ari da Marokon, Ekuadorren eta beste hainbat herritan, zeinak guk esplotatzen ditugu “arrazismoaren aurkako borroka” eta abarreko aitzakiekin. Hala gertatzen da milioika esportatu dituztelako dagoeneko eta baita natalitatea erortzen ari delako mundu osoan. Marokon adibidez 2,1 haur dituzte emakume bakoitzeko, berritze tasa minimoa, baina duela 50 urte baino ez 7koa zen, beraz orain ezingo dituzte gizakiak esportatu abereak bailira oligarkia eta klero musulmana aberasteko. Honek esan nahi du hemendik urte batzuetara eskulan falta izango dutela, eta hau gaur egun munduan natalitate altua duen leku bakarretik hartuko du, Afrika subsahariarretik, hamarkada batean edo bitan agortuko den arren.

Ugalkortasunaren erorketa nabaria dela eta, Latinoamerikak laster utziko dio AEBi eskulana emateari (alde batera utzirik Trumpen emigranteen aurkako diskurtsoa, erretorika populista hutsa da bertako jendea engainatzeko, zeren emigrazio latinoamerikarra berebizikoa da kapitalismo yankiarentzat eta bere Estatuarentzat, hau gabe ezin bait dute irabazi fiskalak saneatu); Txinan jadanik emigranteak behar dituzte (afrikar beltz asko inportatzen ari ditu momentu honetan) Asian ia herri guztiak dira ia defizitarioak, monarkia islamofaxista petroleroak batez ere, zeinak emigranteak esklaboak baino okerrago tratatzen dituzten, eta orain hasten ari da eskulana lortzeko mundu mailako borroka, non hainbat superpotentziek (Errusiak ere) euren artean borroka egingo duten gelditzen den gutxi hori eskuratzeko, batez ere Sahara hegoaldeko Afrikan. Horregatik, gertakariei aurreikusirik egoera, Alemaniak Siriari 1,5 pertsona lapurtu dizkio… Itzul ditzala edo, horren truke itzul diezaiola herri siriarrari baliokide diren 225.000 milioi euroak!

Enpresa espainiarretan haurrak eduki nahi duten edo haurdun gelditzen diren emakumeak jazarriak eta irainduak izaten dira, soldata baxuagoekin zigortuak (“soldata arrakala” famatua) eta postu okerragoekin, eta lanetik bota egiten dituzte bestela. Horietako asko eta asko abortatzera behartzen dituzte nagusiek. Batzuei tronpen lotura egitea behartzen zaie, edo postu hobeagoekin saritu lesbianak badira edo egiten badira. Beste batzuei haien obuluak izoztera behartzen zaie, ekintza izugarri bat, emakumeen duintasunaren aurkakoa, behien edo zerrien modura tratatuak, hau da, ama izatera beste norbaitek erabakitzen duenean, askatasun natural oinarrizkoenaren aurkakoa. Esan bezala, nire kalkuluen arabera 150.000 ez-jaiotza daude, nahikoa izanik hau populazio defizita konpontzeko, gaur egungo %-0,1-ko hazkundea ekidinez, hau da, heriotza gehiago izanik jaiotzak baino, emigranteen jaiotzak eta iritsiera kontuan harturik. Eta hau hasiera besterik ez da, zeren zer egingo dugu emigranteak agortzean hemendik 10-20 urte barru, eta gainera adin ugalkorrean dauden emakumeen kopurua gaur egungoaren heren bat izango denean? Ez soilik hori, mundu mailan eskulan kopurua jaistean Espainia izango da esportatzaile berria, 2008-2014ko krisian gertatu zen modura, non 600.000 gazte irten ziren, Alemaniara bereziki. Hau da, gazte gutxi ditugu eta dauden gutxi horiek herri aberatsek esplotatzen dute.

Eskulan faltagatik pentsio baxuko hainbat jubilatuk, agian milioika, ez dute izango zainduko dituen inor beren azken egunetan, eta heriotza izugarri bat izango dute, zeren guztia izango da garestiago, jabetza oinarrizkoenak bereziki. Horregatik, beste hainbat bekaizkeriaren artean, kapitalismo espainiarrak hemen egin nahi du Syrizaren lagunen modura, ehundaka milaka zahar “hiltzen lagundu” Grezian.

Jakinik gaur egungo sistemaren negozio handia umeak ez jaiotzean eta emigranteak ekartzen datzala, erotismo heterosexualaren errepresioa izugarria da, modu hontara, nire kalkuluen arabera 50.000 ez-jaiotza egonik Espainiako Erreinuan. Hauek batzen baditugu laneko jazarpenak ekartzen dituen beste 150.000 horiekin ahalbidetuko lukete 2,1 ume izatea emakume bakoitzeko, berritze tasa gaindituz, jaiotza horiek gertatuko balira. Horregatik sexologia akademikoak eta Berdintasun Ministeritzak finantziatuko jendilajeak inposatu nahi dituzte erotismo ez ugalkor guztiak, sexu heterosexualaren demonizazio eta jazarpena barne, hau ugalkorra izan daiteke eta.

Honexegatik sortu dute botere konstituituek Genero Biolentziaren Legea, edo hobe esanda maitasun eta erotismoaren aurkako legea, urtean 50.000 ez-haurdunaldi eraginez. Ankerkeria antinatalista guzti hauengatik ez balitz herriaren ugalkortasuna 2,2/2,3 haur emakumeko litzateke, herriarentzat/herrientzat tasa optimoa izanik hau, baina enpresarien eta Estatuko goi funtzionarioen amesgaiztoa litzateke.

Maitasunaren, erotismoaren eta sexu heterosexualaren errepresio eta debekua gehien sufritzen dutenak emakumeak dira. Hainbat datuk erakusten dute, baina argigarriena depresioaren igoera da, dagoen gaixotasun animiko-fisikorik okerrena.

Datu ofizialek erakusten dute emakumeen %25a dagoela psikofarmakoekin tratamenduan, mendeko gaixotasun handiak jota, baina errealitatea askoz kezkagarriagoa da, eta hemendik urte batzuetara emakumeen erdiak hartuko ditu droga hipertoxiko horiek.

P. T. Gotszche-k, gai honetaz kezkaturik, “Psikofarmako hilgarriak” deituriko liburua idatzi zuen, eta zein hiltzen dute batez ere? Emakumeak. Hala da, Estatua emakumeen desesperazioa neo-patriarkatuaren pean kontrolatu nahi du emakumeak drogadikziora eramanez, Segurtasun Sozialak ematen dituen pozoi mendekotasun sortzaile hauei dependituaraziz, zahartzaroko dementzia goiztiarra, giltzurruneko kalteak, bulkada suizidak, azaleko kalteak eta beste hainbat gaixotasun sorraraziz. Seguraski milaka emakumeri bizitza kentzen zaie urtero Espainian halako pozoien kontsumo behartua dela eta. Guzti hau lan eta lan egin dezaten eta haurrik eduki ez dezaten, ez eta sexu heterosexualik, ez erotismorik, ez maitasunik.

Ez dira soilik psikofarmakoak, beldurgarria da emakumeengan aurretik ez zeuden bizioak zabaltzen egotea, hala nola tabakismoa, alkoholismoa (neska nerabeak dira asteburuetako koma etilikoen lehen biktimak) eta droga “ilegalen” kontsumoa, heroina esate baterako, garai batean erabiltzaileen %95a gizonak ziren baina orain hainbat emakumek ere erabiltzen dute. Guzti honekin emakumeen osasuna eta beren bizi itxaropena okertzen ari dira, soldatapeko lanak sorturiko estresa gehiturik, eta garai batean oso gutxi jasaten zituzten gaixotasun kardiobaskularrak asko igo dira emakumeengan.

Hala, zaharrekin genozidio bat egiten badira natalitatearen debekua dela eta, adin ugalkorreko emakumeekin feminizidio bat egiten ari dira, Estatu neo-patriarkalak eta bere funtzionarioek sortzen ari dituzten “aurrerakuntzak” “emakumeen liberazioan” zabaltzeko kaleko kanpaina jendetsu eta zaratatsuen bidez ezkutaturik… Freudek deskubritu zuen emakumeen libidoaren eta harekin lotuak dauden amatasuna eta sexu heterosexualaren errepresioa dela eta, emakumeen %90ak arazo psikiko eta fisikoak dituztela, histeria deituak bere unean. Gaur egun soilik pairamena aldatu da, gehienbat depresioa izanik, baina sakonenean okerrera egin du. Milaka emakume daude orain Europan heriotza goiztiar eta beldurgarri baterako bidean erregimen kapitalismoaren eta estatuaren zerbitzura dagoen erregimen neo-patriarkalak bultzaturik, eta laster zoritxarrez milioika izango dira, kontuan hartuz gero emakume zaharrei amatasuna debekatu zaien modura ez direla izango ez ama, ez amona, eta zahartze mingarri, bakarti eta afekturik gabekoa izango dutela.

Argi dago emakumezko agintari eta politikariek ez dutela honen kezkarik, hauek botere konstituituaren estrategiaren mesedetara jarririk -argi eta garbi matxista dena-, pentsioak eta lanpostu faltsuak dituzte, eta hortaz behar bezainbat mertzenario ordaindu ahal izango dituzte zainduak izateko.

Gai hauek guztiak aspalditik lantzen ditut, modu intermitentean eta ez kontzentratuan. Esate baterako, Balaguerren (Lleida) 2014-10-04an eginiko “Erotismoa, sexua eta osasun espiritual eta korporala” konferentzian (bideo modura eskuragarri dago) azaldu nuen gaur egungo feminizidio neo-misoginoa, “Feminizidioa, edo emakumearen autoeraikuntza” liburuan garatutakoa, ni koautore izanik. Halako azalpenak emakumeengana iristen ari dira, zeren kasu askotan emakumeek berek aitortu didate identifikaturik sentitu direla bertan adierazitakoarekin, eta gai hauek lantzera animatu naute.

Halaber, Tarragonan 2015-4-15an eginiko konferentzian landu nituen gai hauek, “Erotismoa desira eta grina bezala” izenarekin, bideoan eskuragarri hau ere. Nire blogean hainbat testu editatu ditut, hala nola “Emakume haurdunak”, “Emigrazioa, biopolitika eta ekonomia”, besteak beste gai hauek landuz. Erdiaroko arteari buruzko nire liburuan, “Denbora, historia eta sublimitatea landako erromanikoan”, nahikotxo lantzen ditu erotizismoa, sexua eta maitasuna ikuspuntu femeninotik.

Orain guzti honen ikerketa sistematiko, jarraitu eta integral bat egin nahiko nuke, lan nagusi bezala, gai hauei denbora asko eskainiz. Oraingo menperakuntza sistema eta bere zerbitzarien aurka bataila handi bat borrokatu beharra dago, epe luzera irabaziko duguna, zeren gaur egungo biopolitika instituzionala ez da jasangarria, munduko egoeraren modura. Sobera dakit aurreko gaiei dagokienez ortodoxiatik ateratzen direnak jazarriak eta erasotuak direla eta izango direla, zeren emigrazioa, sexu heterosexualaren errepresioa, amatasunaren debekua eta emakumeak erdi-esklabu eskulana, emakume-mando bihurtzea gaur egun ezinbestekoa eta erabakigarria da europar kapitalismoarentzat, inperialismoarentzat eta militarismoarentzat.

Guzti hau gabe Europar Batasunak ezin du beste potentzia mundialei lehia egin, bere amaiera litzateke, eta horregatik edozertarako prest dago inork ez dezan zalantzan jarri bere biopolitika feminizida, neo-patriarkal eta genozida.

Hainbat puntu landuko dituen programa zabal bat egitea da nire intentzioa, neurri zehatz eta konkretuak proposatuz, zenbait orain eta hemen lortzekoak, beste batzuk eboluzio integral baten ikuspegitik, kalera ateratzeko, jende herrikoi ona mobilizatzeko eta talka ireki eta oso bat edukitzeko botere konstituituaren aurka, Berdintasun Ministeritzak finantziaturiko talde hiltzaileen aurka (gaur egun eskuinak finantziaturik eta kudeaturik eta ezker neo-matxistak bultzaturik), beren aparatu errepresiboen aurka, emakumeek beren sexualitatea nahi duten modura bizitzeko askatasuna izan arte, enpresarien eskuhartzerik gabe, Estatuaren eskuhartzerik gabe, aurka edo alde dagoen biopolitikarik gabe, 20 haur edo haurrik ez izateko askatasuna izateko, emakumeek nahi duten une eta egoeran.

Askatasun hauen aurka daudenak zeintzuk dira? Jende maltzurra, G. Soros multimilionario yankiaren Open Society Foundation (OSF) erakundearen atzean dauden horiek, eta Soros honek, kapitalismo mundialaren hizlari nabarmena, lotsarik gabe Europak urtero milioi bat emigrante hartzea nahi du, eta hortaz beste horrenbeste emakume izango dira sexualki eta maternalki erreprimituak, jazartuak. Kontuan izan Sorosek abortuaren eta homosexualen aldeko mugimenduak finantziatzen dituela hainbat herritan, indar progresista eta “antifaxistak” ere… Borrokatuko eta garaituko ditugu, hura eta guztiak. Hilzorian dagoen kapitalismo maltzur, ustelaren agenteak besterik ez dira, eta harekin desagertuko dira.

Baina Sorosen aurkakoek, beren kritika zuzena izan arren, ez dute lortzen bere jokabidearen azken arrazoia ulertzea. Hemen azaldutakoaz gain beste bi elementu daude beren berezitasunekin. Lehenengoa “nazio europarra” edo “Europako Estatu Batuak” deituriko proiektua da, Alemaniaren esanetara biziko den Europar Batasun bat, eta horretarako ukatu eta disolbatu, mestizatu eta iraungi behar dituzte herri europarrak, magma akulturatu eta denazionalizatu batean degrada daitezen, hizkuntza eta kultura propiorik gabe. Hau lortzeko beharrezkoa da ere inmigrante uholde bat, kopuruaren indar hutsaz populazio natiboa itotzeko. Hortik lortuko dute plutokratek nahi duten “Europa berri bat”, oraingoa baino inperialistagoa…

Bigarren ezkutuko arrazoia aurrekoaren antzekoa da. Gaur egungo Europan, herrien eta kulturen Europan, goi erdiaroko iraultza kontinental bat agertzen da eta haren kosmobisioaren arabera askatasun sozial eta pertsonalak funtzio erabakigarri bat dute. Hau manipulatu eta murriztu dute mendeetan zehar gora egiten ari zuten botere estatalek, baina, batez ere, hor dirautenek. Hala, hau oztopo handia da botere ilegitimo europarrentzat, eta batez ere enpresa multinazionalentzat, mastodonte totalitario eta inefiziente horrentzat, botere nahiaren espresiorik okerrenaren forman Estatuaren esana egiten duten munstro horientzat. Behin erakunde beldurgarri eta totalitario horiek sortu direla, kultura europarreko hoberenarekin egin dute talka, zeren ez dute hau toleratzen eta suntsitu nahi dute. Modurik erradikalena ordezkapen etniko bat egitea da, lehenik erreproduzitzea debekatuz eta ondoren Kontinente Zaharra kanpotarrez betez, askatasuna eta pertsonaren kategorian sinesten ez den jendez, ez bada botere instituitu, zibil eta klerikaletara subordinatzeko. Hala, Europako beheko jendeak eliteen aurka berriz ez altxatzea espero dute.

Hau guztiaren kaltetuenak Europako emakumeak dira.

Hala, gai hauei buruz jasoko ditudan ekarpenak irakurriko ditut arreta biziz. Hilabeteak egongo naiz hauekin lanean, eta edonolako kolaborazio edo ekarpenak ongietorriak izango dira. Atsegingo dut gai hauei buruz hitz egitea eta ikasi nahiko nuke irakatsi edo laguntzeko prest daudenengatik.

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
6789101112
13
141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan