BIltzarre

Albisteak

ERCk Kataluniako Parlamentuari duintasun osoa kendu diola dirudi

2018-10-11

Zur eta lur geratzen ari gara, aspaldiko partez gainera. Ez da ulertzen. ERCkoak, independentziaren alde egon behar ziren lehenengoak, nola atzera egiten ari diren, etengabe.

Azkena gogorregia izan da, hauteskundeen emaitza aldatu nahi izatea, Europako Justiziak hankaz gora jarri duen Llarena moduko sasepaileari kasua eginez eta Puigdemonti eta beste diputatu batzuei haiei dagokien kargua kenduz eta, gainera, nazionalisten gehiengoa ere arriskuan jarriz.

Hautestontziek lortu ez zutena (espainiarrek irabaztea eta Puigdemont baztertzea) ERCk egin?

Gogoratu beharra dago Madrileko epaileek Eusko Legebiltzarrari Herri Batasunaren talde parlamentarioa desegiteko eskatu zioenean, uko egin zitzaiola eta hori dela eta hiru parlamentari inputatuak izan zirela, Juan Maria Atutxa (EAJ),,Gorka Knorr (EA) eta Kontxi Bilbao (EB-IU), eta azkenean Europak ebatzi zuela arrazoia zutela. Hau da, Kataluniako Legebiltzarrak badu aurrekari hori epaileen eskua haien eremuan sartzen ez uzteko baina kasu egin diote nori eta Llarena epaileari, zuzenbidea zer den ez dakiena, Belgika eta Alemaniako justizia sistemek erakutsi diguten bezala.

Gainera, ERCko batzuen adierazpenen arabera, tripartitua berreskuratu nahi dutela dirudi (autodeterminazio eskubidea onartzen ez dutenekin bat egin??)

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
678
9
101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan