BIltzarre

Albisteak

Euskal Selekzioa helburu

2018-10-12

Berria: euskal_futbol_selekzioa_berragerpena_jarraipena_ala.htm

Martxel Toledo: Euskal futbol selekzioa: berragerpena, jarraipena, ala...?

Ia bi urte pasatu dira azken partidua jokatu zuenetik eta berriro, ostiralean ariko da gizonezkoek osatutakoa Gasteizko Mendizorrotza futbol zelaian, Venezuelaren aurka.

Porrot modura definitu zuten Euskadiko futbol federazioak eta Jaurlaritzako Kirol Sailak 2016ko abenduaren 30ean San Mames futbol zelaian gizonezko euskal futbol selekzioak Tunisiaren aurka jokatutako partiduan gertatutakoa, alegia, 13.000 zale baino ez gerturatzea eta ondorioz, ohiko aldarrikapen girorik ez egotea harmailetan zein Bilboko karriketan. Jokalariek ere partiduaren ondoren egin zituzten adierazpenetan sentsazio bera transmititu zuten eta denon artean zerbait egin behar zela adierazi. Logikoa ere bada kezkatuta egotea, finean, beraiek direlako lehen pertsonan, bere izerdiarekin selekzioa ordezkatuz aritzen diren heinean, porrot horren ondorioak zuzenean pairatzen dituztenak.
 
Aipatu bi instituzioek barne hausnarketa egin ondoren zioten Gabonetako eredua eta zikloa bukatutzat eman behar dela eta beste alternatiba batzuk guztion artean bilatu behar direla zaleen itxaropena berreskuratzearekin batera, ofizialtasunaren bidean urrats berriak eta sinesgarriagoak emateko. Eta hori FIFA datetan jokatzea dela azpimarratu zuten. Nire ikuspegitik beranduegi iritsi arren, urteak eta urteak eman ditugu hori bera esaten, hein batean ados nago hausnarketa horrekin, alegia, Gabonetako eredua eta zikloa bukatutzat eman behar dela, zeren bide horretatik ez gindoazelako inora, egungo egoerara baino, alegia, etsipenera, frustraziora... Beraz, konturatu bagara, gaitz erdi! 
 
Baina zein da ezberdintasuna FIFA datetan jokatzea edo urtean zehar, besteak beste orain arte egin duen bezala Gabonetan egitea? Izan daiteke bakoitzak geure buruari egin diezaiogun galdera.
 
(jarraitzen du)

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
678910
11
12
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan