BIltzarre

Albisteak

Kataluniako Errepublikako Kontseilua abian da

2018-12-18

Katalunian Errepublikako Kontseilua abian jarri da. Euskaldunok ere ezagutu beharrekoa. Abenduaren 21ean, Santotomas azokan Bilbon eta Donostian, aukera egongo da hor parte hartzeko, Consell-en laguntzaileek jarriko duten mahai batean.

Naziogintza taldeak Vilawebgunen artikulu bat euskeratu du, honen berri izan dezagun:

 

Zer da eta zer egiten du Kataluniako Errepublikarako Kontseilua?

Hamar galderak eta erantzunak

Vilaweb webgunea: 2018/12/09, 19:30etan

https://lh3.googleusercontent.com/S5e2bsD5gDfYLMymaARxsQo5GL9qyOZwnCC6CPEOXM6lxan-8iH76dwvHAqerYvGApPM=s170

Bruselan aurkeztu du bere burua eta 2019an hauteskundeak deituko du Ordezkari Errepublikanoen Batzarrea osatzeko

1. Zer da Errepublikaren Kontseilua? Errepublikaren Kontseilua (Consell per la República) erakunde pribatua da, Belgikako legearen arabera eratua. Helburua Kataluniako Errepublikaren instituzionalizazioren bidean lehen urratsa ematea da. Hiritargo errepublikanoak ordezkatzeko guraria du eta, Generalitatearekin batera, 2017ko urriaren 27an Kataluniako Parlamentuak legalki aldarrikatu zuen errepublika egikaritzea da bere asmoa. Bruselan, erakundearen eratze ekitaldian Clara Ponsatik adierazi zuen moduan, “gaur munduari esaten diogu kataluniarrok hasi garela gure burua antolatzen Espainiako legalitatetik kanpo”.

2. Zer zilegitasuna dauka Errepublikaren Kontseiluak? Errepublikaren Kontseiluak izango du hiritarrek eman nahi izango dioten zilegitasuna. Dagoeneko hiritargoaren errolda-sistema digitala ireki du eta hor edozein hiritarrak eman ahal izango du bere izena. Azkenean ehun mila pertsona apuntatzea lortzen badugu, proiektua interesgarria izango da, baina kontseiluak ezin izango du Katalunia osoa ordezkatzea. Aldiz, miloi bat pertsonek izena ematen badute, Puigdemont Presidenteak eskatzen zuen bezala, edo independentziaren aldeko botoa eman zuten bi miloi baino gehiago pertsonek izena ematen badute, Kontseiluak adierazi ahal izango du Kataluniako parte garrantzitsu bat edo Kataluniako gehiengoa ordezkatzen duela eta hori azaldu ahalko du munduan. Hala bada, zilegitasuna erroldan izena ematen duen jende kopuruaren araberakoa izango da. Oraintxe bertan Kontseiluak hiru zilegitasun mota aldarrikatzen du:

  1. Lehenengo eta behin, Quim Torra 131. Presidente izendatzeko indar independentisten artean lortutako akordioa dago. 2018ko martxoaren 8an aurkeztutako akordio honek Ordezkarien Biltzar bat eta exilioan jardungo duen Errepublikaren Kontseilu bat sortzea aurreikusten zuen eta Junts per Catalunyak, ERCk eta CUPek sinatu zuten.
  2. Bigarren zilegitasuna urriaren batean burutu zen erreferendumatik eta ondoren aldarrikatutako independentziatik datorkigu. Errepublikaren Kontseilua boto-kutxetatik, plebiszitutik, eratortzen den erakundea da.
  3. Eta badago hirugarren zilegitasun-iturria, aurkezpenean aipatu zen beste legitimitatea, 1931ko apirilaren 14an aldarrikatutako errepublika, hain zuen ere. Kontseiluak gogoratzen du oraingo Espainiako konstituzioa idatzi baino lehen Espainiako Estatuak aitortu egin zuela Generalitat errepublikanoaren legitimitatea Josep Tarradellasen pertsonapublikoki ezagutzean, 1954az geroztik Generalitatearen Presidente zena. Horrela onartzen zen 1931ko hauteskundeek ahalbidetu zuten Generalitatearen berreskurapena. Horregatik, hain zuen, Generalitatearen eta Kontseiluaren zilegitasuna ez dator Francok emandako estatu kolpetik sortutako erakunde eta instituzioetatik eta ondoren horretan egin diren aldaketetatik; legitimitatea sortu da hiritarren boto asketatik, berezko erakundeei eusteko egindako borroketatik, 1939. eta 1977. urtetako exilioetatik eta, berrogei urte beranduago, 2017an hasi zen beste exilio aldiatik.

3. Kontseiluak Katalunia ordezka dezake erakunde pribatua izanda? Inbestidurako akordioan esaten da Ordezkarien Biltzarrak eta Errepublikarako Kontseiluak zuzenbide pribatuko izaera juridikoa izango dutela; era horretan bermatzen da erakundearen independentzia eta saihesten da estatu espainiarraren interbentzioa. Une jakin batean nazio bat ordezkatu duten erakunde pribatuen kasuak ugari dira historian. Estoniako Kongresua 1989 eta 1992 urte bitartean Estoniako Sobiet Gorenarekin aldi berean jarduten zuen parlamentu paraleloa zen, izaera pribatukoa zen eta hiritarren % 60a biltzera iritsi zen. Behin Estoniako independentzia munduko toki guztietan ezagutu eta gero eta parlamentu berriak konstituzio berria idatzi eta gero disolbatu egin zen.

(Congrésd’Estonia, un precedentbàltic del Consell per la República)

Nazioarteko politikan ahalezkoa da onartzea alderdi, elkarte edo erakunde bat lurralde oso baten ordezkari gisa, nahiz eta, oraindik,diplomatikoki lurralde horren estatu izaera aitortua ez izan. Horregatik onartu zen 1993. urtean PAM erakundea palestinar guztien ordezkari legitimoa zela.Azken urteotan asko dira Indar Iraultzaileen Koalizio Nazionala eta Oposizioa Siriako herriaren ordezkari legez onartu dutenak. NBEak, Estatu Afrikarren Organizazioak eta Arabiar Ligak, besteak beste, onartzen dituzte herrien ordezkari gisa eta gobernu gisa exilioan diharduten hainbat elkarte. Gobernu hauek elkartu pribatuak izan ohi dira. Biafrako gobernuak, Fronte Polisarioak eta Tibeteko Administrazio Zentralak, adibidez, nolabaiteko onarpen internazionala dute nahiz eta formalki erakunde pribatuak izan.

4. Espainiako Estatuak baldintza al dezake Errepublikaren Kontseilua?Inola ere ez. Horregatik antolatzen da zuzenbide pribatuko erakunde bezala eta Europako espazio librean. Estatu Espainiarrak ezin du jazarri legalki, ezta eragotzi bere jarduera, inondik ere. Espainiako Gobernuak erabakiko balu Kataluniako Gobernua eta Generalitateko parlamentua deuseztatzea, Errepublikarako Kontseiluak jarraituko luke bere jarduera eta Katalunia barruko instituzioek burutu ezin izango zituzketen zereginak eta errepresentazioa bereganatuko lituzke.

5. Nola antolatzen da Errepublikarako Kontseilua? 2019. urtean Kontseiluko Ordezkarien Biltzarra osatzeko hauteskundeak deituko dira. Kontseilu honen aurkezpenean erakutsi den bideoan ikus daitekeen bezala, biltzar honek 100 eta 150 kide bitartean izango ditu eta HiritartasunErroldan izena eman ondoren lortzen den hiritartasun errepublikanoaren jabe diren pertsona guztien artean hautatuko dute.Ordezkarien Biltzarra nagusiki hauteskunde horietara, zerrenda irekietan, bere burua aurkeztu nahi duten hiritar errepublikanoek osatuko dute. Biltzarkide kopuru txiki bat Kataluniako parlamentariak edo Printzerriko udaletako alkateak edo ordezkariak izango dira. Azkenean, ordezkari kopuru bat gainerako Lurralde Katalanetako (PaïsosCatalans) eta munduko hiritarrentzat gordeko da; azken hauek eskubide horretaz gozatuko dute baldin eta aldez aurretik hiritartasun erroldan haien izena ematen badute.

Ordezkarien Biltzarrak hamar eta hogei arteko kide izango duen Gobernu Kontseilua sortuko du, hauek presidentea izendatuko dute eta presidenteak izendatuko ditu gainerakoak.

2018ko abenduaren 8an sortzen da Bruselan Biltzar Eratzailea, Kataluniako 130. Presidentearen zuzendaritza pean. Erakunde honen izaera probisionala da eta ematen zaion lehen enkargua da baldintzak sortzea lehen hauteskundeak burutu ahal izateko.

6. Eta lan horiek guztiak sakelako telefonoen bidez egingo al dira? Bai. Errepublikarako Kontseiluaren jarduera Estonian sortutako administrazio elektronikoa kopiatzen du; horrek ahalbidetzen du hiritarren jarduera guztiak sakelako telefonoen bidez egitea. Eta horrek barnebiltzen ditudeitu ahal izango diren hauteskunde eta erreferendum guztiak. Estonian gobernuari dagozkio zeregin guzti guztiak, zergen ordainketak barne, era guztietako administrazioarekiko harremanak eta baita bozketak ere, sakelako telefonoen bidez egiten dira dagoeneko.

Kataluniaren kasuan, horrek esan nahi du Espainiako gobernuak ezin duela, inondik ere, Ordezkarien Biltzarra edo Errepublikaren Kontseiluaren jarduera eragoztea, ezta urriaren batean erabili zuen indarkeria erabiltzea ere.

(VÍDEO) Aixifunciona la república digital d’Estonia

7. Zer egin behar da Kontseiluko kide izateko? Hamasei urte baino gehiago duen edozein pertsonak eman dezake bere izena hiritartasun erroldan eta horrek ematen dio automatikoki hiritartasun errepublikano izaera.

Kontseiluko kide izateko ados egon behar da errepublikaren printzipioekin. Printzipio horiek erregistroaren lehen pantailan agertzen den galdetegi batean adierazten dira; ondoren, behin bakarrik egin behar den hamar euroko diru-sarrera egin behar da.Honek balio du datuak errealak direla ziurtatzeko eta Kontseilua saboteatzeko asmoz sar daitezkeen pertsonen sarrera eragozteko. Hamazortzi urte baino gutxiagoko pertsonek ez dute diru-sarrerarik ordaindu behar.

Consell per la República: compodeuapuntar-vos al registreciutadá, pas a pas

8. Kontseilua Printzerrikoa bakarrik da edo Lurralde Katalan guztietakoa? Kontseilua jaiotzen da Printzerrian eta Kataluniako Generalitat errepublikanoaren legitimitatea dauka, baina ez du muga geografikorik. Lurralde Katalanetako (PaïsosCatalans) edozein hiritarra izan daiteke Kontseiluko kidea eta, hiritartasun fisikoa alde batetik utzita, Kataluniako Errepublikaren printzipioetan sinesten duen munduko edozein hiritarra izan daiteke Kontseiluko kidea.

Kontseiluaren aurkezpenean Comin kontseilukideak adierazi zuen bezala, “XXI. mendean hiritartasunak ezin du inposatua izan, desiratua eta barneratua izan behar da”. Jarrera hau Estoniako ereduan inspiratuta dago ere bai. Estoniako errepublikaren printzipioak onartzen dituen edozein pertsonak lor dezake “erresidentzia digital” (residència digital) izenekoa eta honek ematen dio kategoria legal estatu barruan. Era honetan bai Estoniak eta baita Kataluniak ere haien gizarteak hobetzea bilatzen duten pertsona konprometituak erakartzen saiatzen dira.

9. Zeintzuk dira Errepublikarako Kontseiluaren jardueraren ardatzak? Kontseiluaren aurkezpenean aipatu den bezala, Kontseiluaren jarduera bost eremutan gauzatzen da, bideoan ikus daitekeen bezala. Eremu bakoitzaren jarduera Kontseiluaren kontrolaren pean egingo da.

Lehenengo eremua jarduera politikoari dagokio. Kataluniako Parlamentuan dagoen iniziatiba politikorako eskubideari esker, eremu honek ahalbidetuko ditu legeak zabaltzea eta konstituzio katalana idaztea.

Bigarren eremua nazioartekoa da. Kontseiluak ekimen diplomatikoak burutuko ditu eta estatuekin eta nazioarteko interlokutoreekin harremanak izango ditu.

Hirugarren eremua juridikoa da eta jazarpena pairatzen duten presoen, exiliatuen eta gainerako pertsonen eskubideen eta autodeterminazio eskubidearen defentsan arituko da.

Laugarren eremua kultura eta difusioari dagokion esparrua da eta batez ere nazioartean katalan kulturaren sustatzean arituko da.

Bosgarren eta azken eremua ikasketen eta ezagutzaren alorra da eta Kataluniako Errepublika zabaltzeko eta promozionatzeko beharrezkoak diren ikasketak eta jakintza bultzatuko ditu.

10. Zeintzuk dira Kontseiluari sostengua ematen dioten alderdiak eta zeintzuk ez? Inbestidura itunean Kataluniako Parlamentuan ordezkaritza duten hiru alderdi independentistek eman zioten sostengua Kontseiluari, baina ondoren CUPek bertan behera utzi du bere sostengua. Hala ere, (CUP barruan dagoen) PobleLliurek Kontseiluaren alde agertu da.

Bruselan egindako aurkezpena ikusteko lotura:

https://www.dailymotion.com/video/x6ym1gd

 

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
6789
10
1112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan