BIltzarre

Albisteak

Anís-tasunak bizi gaitu: La Renfe, La Once, Correos, eta “háblame normal”

2018-12-30

https://zuzeu.eus/euskara/anis-tasunak-bizi-gaitu/

Anis-tasunak bizi gaitu: La Renfe, La Once, Correos, eta “háblame normal”

Eusko-abertzale askoren artean ustezko “aniztasuna” (praktikan erdal uniformizazioa) hedatzea bogan jarri delarik, gure gaineko Estatuetako abertzaleek ez dute espainiera eta frantsesa inposatzen jarraitzeko aukerarik txikiena galtzen, euskaldunoi ezikusiarena nabarmen eginez. Menpekoak garela argi gera dadin. Adibideak oso maiz eta nonahi dauzkagu, gure egunerokoan. Hona ekarri ditut lau (izan zitezkeen hogeitahamalau), Mendebaldeko Eusko-Oasi “anitzean” jasoak guztiak.

Renfe, Red Nacional de los Ferrocarriles Españoles
Gure (bertoko) agintariei jaramon eginez gero, “Euskadi artikulatzeko azpiegitura” litzateke hau ere, gastu eta txikizio handiko trena (AHT) bezala. Artikulatu ez dakit, baina Euskadi erdalduntzeko tresna eraginkorra izan da, eta lehengo lepotik darrai. Horra lagun batek berriki helarazitako kontakizuna:

“Tuterara joan behar genuen familiako kontu batzuk direla-eta, eta Zumarragako tren geltokian hartu genuen trena. Askotan hartu dut tren hori, bai Tuterara zein Bartzelonara joateko. Kontua zera da: orain arte, trena Zumarragatik Altsasura iristen zenean eta gero Iruñera iristen zenean, megafoniatik abisua pasatzen zutela beti espainolez eta euskaraz. Gero, Iruñetik behera (Tafalla eta Tuteran), espainolez soilik. Atzo konturatu nintzen hori aldatu dutela, baina ez onerako, txarrerako baizik. Izan ere, Altsasura iristerakoan megafoniatik abisua pasatu zuten espainolez eta ingelesez, baina ez euskaraz. Eta berdin Iruñean ere. Hots, ingelesa sartu dutela (tira, ondo) baina euskara kenduz (onartezina)”

La Once: “para muchou repartidou, gruande capón”
Euskadi irratian (ere) ari dira iragarki hau errepika eta errepika, pasarte graziarik batere bakoa izateaz gain, español hutsez. Euskadi irratian, aizue. Euskal irrati nazionala behar lukeen horretan.
Ugazaba espainiarrek txiza eta kaka burutik behera egin, eta “geronek” onartu lau txanponen truke. Tristea zinez.

Correos, Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, S.A
%100 diru publikoz hornitua, Espainiar Estatuaren jabetzakoa, baina araudi pribatuaren arabera kudeatua, SEPI delakoaren bitartez.

Aldiro-aldiro oposaketak iragartzen ditu (egin baino askoz gehiagotan), oposaketa horietarako ikastaroak eta materialak salgai jarriz balizko oposaketa urri horien amuari heltzen dieten milaka eta milaka lagunen kontsumorako.

Edonola ere, euskarak ez du lekurik Correosen oposaketetan. España una y castellana printzipioari heltzen diote zintzo. Eta gure agintari “burujabetzazaleak” mutu.

Tabernariak “Háblame normal” bezero euskaldunari
Españolez, erran nahi baita. Ez da gertakaria isolatua. Taberna, denda eta bestelako saltoki asko eta askotan exijitzen digute bezero euskaldunei españolez jarduteko. Gehienek “edukazioz”, baina asko eta askok batere errespeturik erakutsi barik. Euskaltzale bilbotar batek sarean salatutako adibidean bezala:

“Badakit nora ez garen joango gehiago. Atzo eguerdian zerbait hartzeko asmoz Ibarrekolandako Amets tabernara sartu ginen. Lagunak eskatu zuen, hatzamarren laguntzarekin:

-Bi zurito eta kokakola bat

– Hablame normal -eta- no me faltes al respeto, -erantzun zion zerbitzariak-.

Edariak bertan itxita alde egin genuen eta nekez bueltatuko gara”.

(jarraitzen du)

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
6789101112
13
141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan