BIltzarre

Albisteak

Hegoaldeko hiru pilotarik Espainiako selekzioan jokatzeari uko egin diote

2019-05-02

Bizitzan esaten dena eta egiten dena bat ez badatoz, alperrik. Independentistezaleok badugu kirolari batzuengandik zer ikasi:

Naiz.Espainiako-selekzioari-uko-egin-diote-hiru-pilotarik

Espainiako selekzioari uko egin diote hiru pilotarik

Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte Munduko Kopa prestatzeko deitu dituzte eta ez dira joango.

Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasunaren borrokan euren aletxoa jarri eta gaia gizarteratzeko asmotan, Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek uko egin diote Espainiako selekzioari. Urrian Estatu frantsesean jokatuko den Munduko Kopa prestatze aldera, Alfonso Sanz Espainiako trinket arloko hautatzailearen deia jaso zuten Aste Santu inguruan, baina hirurek uko egin diote aukera horri, Espainiako selekzioak ordezkatzen ez dituela eta.

«Kirolari moduan arrakasta pertsonal bat lortzeko aukera on bat izan daiteke Munduko Kopa batean parte hartzea, baina era kolektibo batean pentsatuta, ofizialtasunaren aldeko borroka honetan, pausotxo bat dela iruditzen zaigu. Ez dakit aletxo handia edo txikia den, baina pauso hori eman behar genuela iruditzen zait», azaldu zion Asier Aspuru abadiñarrak GARAri atzo telefonoz.

(jarraitzen du)

Iparraldean ere sei pilotarik egin zioten uko Frantziako selekzioan jokatzeari.


Argia.Iparraldeko-sei-pilotarik-bai-euskal-selekzioari

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
678910
11
12
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan