BIltzarre

Albisteak

Kataluniako egoera hobeto ulertzeko

2019-05-21

Naziogintza webgunean Kataluniari buruzko albiste interesgarria:

Zaila egiten zaigu euskaldunoi Kataluniako prozesuaren korapilo guztiak ulertzea….2017ko urrian independentziatik hain gertu egon zen nazioari nola ihes egin zitzaion aldeko abagune hori. Hori ulertu nahian, ANNA ARQUE independentista katalan ezagunarengana jo genuen.

Annaren ahotsa deserosoa da sarritan mugimendu independentista katalanaren barruan, aho-bilorik gabe hitz egiten duelako…..Egin genion elkarrizketa funtsezkoa da, gure ustez, gauza batzuk ulertu ahal izateko.

Kataluniako-gobernuak-ez-zuen-jakin-2017ko-urriaren-1eko-garaipena-kudeatzen/

Ez da erraza Anna Arquéren (Lleida, 1972) aurkezpen laburra egitea. Enpresa Zientzietan eta Marketinen lizentziaduna da eta Kataluniako Udako Unibertsitatearen errektore-orde izana. Kataluniako independentziaren aldeko aktibista. Nazioartean bere Herriarekiko konplizitateak bilatzen dituen langile nekaezina. Bertako prozesu independentista piztu zuten herri-kontsulten bultzatzailea. ICEC autodeterminazioaren aldeko nazioarteko erakundearen sortzailea. Eta euskaldunon lagun mina: independentziari buruzko lehenengo herri-galdeketan (2014an, Etxarri-Aranatzen) aholkulari eta laguntzaile gisa jardun zuen. Harrezkero, askotan bisitatu gaitu, Euskal Herriko hainbat herritako independentziari buruzko galdeketetan begirale gisa aritu baita.

Mugimendu independentistaren barnean Annaren ahotsa deserosoa da sarritan, askok pentsatzen dutena baina inor gutxi esatera ausartzen dena aho-bilorik gabe esaten duelako. Adorea eta indarra ez baitzaio falta emakume kementsu honi.

Bruselan egin dugu elkarrizketa.

Gutako askok ez genuen ulertzen katalan independentismoaren ahulezia orain dela 20 urte. Katalunia Nazio sendoa izanik, eta berezko hizkuntzaren indarra ikusiz, bitxia zen burujabetzaren aldeko adierazpen publikoak hain urriak izatea… Zure ustez zer dago azken urteetako olatu independentista indartsuaren atzean?

Hasteko, Katalunian beti egon da irrika eta pultsu independentista bat. Kontua da lehen alderdi politiko abertzale katalanetan ez zegoela gogo independentista argirik. Are gehiago, alderdi horiek esaten ziguten beti independentzia ezinezkoa zela, amets polita baina gauzatu ezin zitekeena.

(jarraitzen du)

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
6789101112
13
141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan