BIltzarre

Albisteak

Amarauna espazioaren erosketaren berri

2019-08-20

https://amaraunaziordia.wordpress.com/2019/08/04/amarauna-espazioaren-erosketaren-berri-compra-del-espacio-amarauna/

Informazio hau Amaraunak Euskal Herriko herri mugimendu guztiari bidaltzen dio. Amaraunak duen espazioa erosi dugularen berria ematen dugu bertan, eta erosketaren esfortzu ekonomikoan laguntzeko, espazioaren erabilera orain arte bezala egiten jarraitzeko eskaera egiten diogu herri mugimenduari. Informazioa bai euskaraz, zein gaztelaniaz eta frantsesez ematen da ondoren.

ZIORDIKO AMARAUNATIK
EHko herri mugimendu eta kolektibo autogestionatuei

Amarauna, Ziordiko gune autogestionatua duela hiru urte martxan da. Urte hauetan EHko eta beste toki askotako kolektiboak pasatu zarete hemendik: tailer, topaketa, jardunaldi, barne bilera edota festak antolatzeko, besteak beste. Gure funtzionamendua Herri mugimenduari lotua izan da beti eta horrela izaten jarraitzea nahi dugu.

Duela hilabete batzuk, zesioaren bitartez erabiltzen dugun espazio hau saldu nahi zutela helarazi ziguten jabeek eta baita erosteko aukera luzatu ere. Aukera honek ezustekoan harrapatu gintuen; ordutik hona, gure kolektiboa barne prozesu zail baten murgildua egon da eta oraindik ere badago. Sakonki eztabaidatu ondoren, eta nahiz eta kolektibo bezala erosketa egiteko biderik ez dugun lortu, baditugu Amaraunako hainbat partaide espazioa erosteko indar eta gogoekin; gainontzeko partaideen oniritziarekin eta Amaraunak ahal bezala aportatuz. Horretarako, partaide horien artean kooperatiba bat sortuz erosketa kolektibo bat planteatu da, erosketarekin bi helburu lortu nahi ditugularik:

  1. Amarauna kolektiboak eta bere baitan gauzatzen diren jarduerek epe luzean mantentzea eta etorriko direnak garatzeko aukera izatea.
  2. Denboran iraunkorra izan daitekeen elkarbizitza proiektu bat gauzatu eta zabaltzeko aukera izatea.

Idatzi honekin gure egoeraren berri eman nahi dizuegu eta bide batez, Amarauna herri mugimenduarentzat baliabide eta erreminta bezala ulertuta, zuengana jotzen dugu babes bila. Orain arte, bazkide eta kolektiboen erabilera eta ekarpenekin espazioaren mantenimendua bermatu ahal izan dugu; baina une ekonomiko berri honetatik aurrera ezinbestekoak izango zarete guretzat bai mantenimendu bai erosketari begira. Horregatik, zuen irteera, mintegi, topaketak, tailer, ikastaro, hitzaldi etab. Amarunan antolatzera gonbidatu nahi zaituztegu orain arte egin duzuen bezala; eta batez ere zuen babesa beharko dugu erosketan eta mantenimenduan ekonomikoki laguntzeko aurrerago zabalduko ditugun aukeretan parte hartuz.

Auzolan deialdi irekiak egiten jarraituko dugu, eta edozein laguntza mota eta proposamenak ongi etorriak izango dira.

Amarauna proiektua eta Armiarma kooperatiba ezagutu nahi izanez gero edo edozein zalantza argitzeko gurekin harremanetan jar zaitezkete:
armiarmaziordi@gmail.com
Tel.: 679 553 734
amaraunaziordia.wordpress.com

Ziordiko konbentu ohia betirako gune aske bat izaten jarraitzea gure esku dago.

Amarauna kolektiboa – Armiarma kooperatiba

 

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
6789
10
1112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan