BIltzarre

Albisteak

Laudioko hiltegia itxi Amerikatik okel gehiago ekartzeko?

2019-08-28

Azken albisteak: Berri onak jaso dira. Laudioko Udalak Eusko Jaurlaritzari laguntza eskatu eta eman dio eta horri ezker, hiltegian egin behar diren inbertsioak bideratu ahal izango dira eta urtea amaitu baino lehen zabaltzea aurreikusten dute. Beraz, abeltzainek arnasa hartu dute, batez ere bizkaitarrek, Durango eta Bilboko hiltegiak kendu ondoren. Hala ere partxe txiki bat dela ikusten da, ez dagoelako Euskalerri-Nabarra osorako proiektu egoki bat prestatu.

 

Frantzian, Alemanian, Austrian... haien baserritar eta abeltzainak gehiago zaintzen dituzte eta ez dira desagertzen ari, hemen bezainbeste. Eusko Jaurlaritzak ez du ganorazko ezer egiten ari gure alde. Iparlat Suitzarrei saltzen utzi zien eta horrela hemengo esne gehiena jasotzen duen enpresa kanpokoen esku geratu zen. Merkataritza zentro handiek nahi duten "esnea" nahi duten prezioan saltzen dute (gehien-gehiena kanpotik noski), baita gainerako janaria ere, eta Jaurlaritzak ez du ezer egiten bertako janaria bultza dezaten.

Orain beste ildo bat zabaldu dute: hiltegi guztiak ixtea. Bizkaian dagoeneko zeuden biak itxi eta bizkatiar abeltzainak Laudiora edo inguruko beste herrialdeetara eraman behar izan dituzte, hemengo okela garestituz. Helburua: gero eta kanpoko okel gehiago erostera behartzea.

Orain beste urrats bat egin dute. Lehenengo URA agentzia bidali dute, Udalari "iritzi publikoa" prestatzeko eta ixten laguntzeko. Esan du hiltegiak ez duela ondo betetzen likidoen isuriaren arauren bat. Udalak, eskuak garbitu eta itxi egingo duela esan du. Laudiokoa ixten bada, Arabako eskualde osorako eta Bizkai erdirako beste harrikada izugarria izango da. Eta zergatik gertatzen ari da hau guztia?

Badirudi Eusko Jaurlaritzak Europako Batasunak Mercosur eta Estatu Batuekin sinatuko dituen kontratuak txalotzen hasi dela eta bidea prestatzen ari dela, okel pilo bat Amerikatik ekartzeko eta hemengo abeltzainei ez erosteko eta azken jipoia emateko. Seguru Alemaniako abeltzainei ez diela eraginko espainiar estatukoei bezainbeste. Hau gure kontrako torpedo zuzena da. Europa horretarako dago, lobbyen interesak defendatzeko eta herritar xumeak betiko lepotik izorratzeko.

Merkosur eta Estatu Batuekin sinatzear dauden hitzarmenen aurrean hemengo okela babesteko Laudioko hiltegia ez ixtea eta Bizkaian itxi dituzten biak berriro egitea eskatzen dute abeltzainek... eta guk.

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
678910
11
12
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan