BIltzarre

Albisteak

Kurdistan, Palestina bezala, mundu osoaren porrota

2019-10-11

ISISen kontra inork baino gehiago borrokatu eta arriskatu dute, haiekin batera bizi diren herri txikiagoak inork baino hobeto errespetatu eta elkarbizitza bultzatu dute eta orain 6 milioi kurdu, Turkiak Afrinen egin duen bezala, haien etxetik bota, haien lurrak lapurtu, haien bizitza ohostu nahi du... betiko.

Elkartasuna herri kurduarekin!

Boikota produktu turkiarrei!

Oporrik ez Turkian!

Berria

Turkiatik kanpo ia babesik gabe gelditu da Recep Tayyip Erdogan presidentea, Siriako Kurdistanen hasi duen inbasioari dagokionez. Kritika anitz egin dizkiote, eta Siriako gatazkan esku hartu duten ia herrialde guztiak agertu dira inbasioaren aurka. Baina inork ez du jakinarazi Erdoganen plana geldiarazteko pauso eraginkorrik, ezta horretarako borondate zehatzik ere, eta, atzo, bigarren egunez, lurreko indarren operazioekin eta aireko nahiz artilleria bidezko bonbardaketekin jarraitu zuen Turkiak. Gainera, Erdoganek argi utzi du ez dituela kritikak onartzen, ez kanpotik eginak, ezta etxekoak ere. Horren adibide, EB Europako Batasunari atzo egin zion ohartarazpena: «Europa! Gure operazioari okupazio erraten badiozu, eginen duguna sinplea da: ateak ireki eta zuri bidaliko dizkizugu 3,5 milioi siriar».

(jarraitzen du)

Argazkian Kobane hiria nola geratu zen ikusi daiteke, Turkiak erasotzaileei laguntza eman ondoren. 

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
67891011
12
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan