BIltzarre

Albisteak

Eguzki Urteaga: demografia nola bultzatu

2019-11-30

2-Eguzki_Urteaga_EHU.pdf

Eguzki Urteagak, EHUko irakasleak, datuak eta irtenbideak aipatu zituen. 2005etik EAEn etengabeko jaiotza tasaren jaitsiera ikusten dela esan zuen. Nafarroan jaitsiera txikiagoa izan da eta Iparraldean emakume bakoitzetik 2tik gora mantentzen dela. Horrek dakartzan arazoak aipatu zituen: zahartze prozesua, langile euskaldunak topatzeko zailtasunak, etab.

Ondoren, Europako Iparraldeko egoera aipatu zuen horietan jaiotza arazorik ez dutelako, arrazoi askorengatik: BPGren %3-4 bideratzen dutelako (laguntzak, haur eskolak…), hemen erdia baino gutxiago den bitartean; familientzako laguntzak hamarkadatan mantendu direlako eta gobernu guztiek aldatu barik eusten dietelako; familia eredua desberdinagoak badituzte ere, guztiek umeak edukitzeari garrantzia eman diotelako (guraso bakarrekoek, bikote homosexualek…), jendeak umeak edukitzeko ez duelako itxaroten karrera amaitu, lan ona topatu eta etxea erosi arte; haurrak izatea ez dutelako estatu autoritarioekin lotu (Espainian edo Italian, ordea, bai), etab.

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12
3
45
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan