BIltzarre

Albisteak

Faroe Uharteak: konstituzio berriak itxaron egin beharko du

2019-12-15

Naziogintzak beti ahazten dugun autodeterminazio-eskubidearen eredua jaso du: Faroe Uharteak.

Izan ere, nazioarteko erreferentziak bilatzen ditugunean, ezinbestez Katalunia, Quebec ala Eskozia burura etortzen zaizkigu. Batez ere lehenengo biak, hizkuntza eta kultura bizia dutelako. Eta ez gara konturatzen Mendebaldeko Europa honetan beste nazio txiki bat ere badagoela, hizkuntza bizia, nortasun sendoa eta mugimendu independentista indartsua dituena: FAROE UHARTEAK.

Faroe Uharteak

Hauteskundeak izan dira berriki Faroe Uharteetan, eta independentista eta unionisten arteko oreka mantendu egin da. FÓLKA FLOKKURIN alderdi independentista (8 eserleku parlamentu berrian) izan da irabazlea, eta JAVNAÔARFLOKKURIN unionista, bigarrena (7 eserleku). Zazpi alderdi politiko daude bertako parlamentuan. Guztira, alderdi unionistek %52ko ordezkaritza dute legebiltzar berrian eta independentistek %48.

Faroe Uharteak Danimarkaren mende daude XIV. mendetik, baina autonomia oso zabala dute, hizkuntza bizia eta sentimendu nazional sendoa. Bitxia da egiaztatzea herritar gehienek faroetartzat jotzen dutela beren burua, ez daniartzat, baita unionista gehienek ere. Danimarkaren erresumak historikoki erakutsi ohi duen tolerantziak faroetar hizkuntza, kultura eta identitatearekiko (zer ikusirik ez duena Espainiak edo Frantziak euskaldunekiko izan dutenarekin) azaltzen du faroetarren erdiak estatu horrekin loturak ez hausteko hautua egitea, beren burua faroetartzat soilik jo arren.

2018an bozkatu behar zuten faroetarrek euren Konstituzio berria, besteak beste artxipelagoaren izaera nazionala eta bere autodeterminazio-eskubidea onartzen zituena. Baina ez zuten egin. Eragozpenak ez dira Danimarkatik etorri (izan ere, Danimarkako gobernuaren jarrera eredugarria izan da afera honetan, Faroeren etorkizun politikoa faroetarrei dagokiela argi utzi baitu), bertako parlamentutik baizik: independentistak eta unionistak ez ziren ados jarri aurreko legegintzaldian testu berria adosteko, eta horrenbestez, aurreikusita zeuden epeak ez dira bete.

Ezkerreko gobernu bat osatu zuten independentistek eta unionistek aurreko urteetan. Aurtengo hauteskundeen ondoren, aldiz, zentro-eskuineko gobernu batek hartu du lekukoa (FOLKÁ FLOKKURIN independentistak, SAMBANDSFLOKKURIN unionistak eta MIÔFLOKKURIN autonomistak osatua). Bere gobernu-programan alderdi horiek ez diote inongo aipamenik egin Konstituzio berriari: gaia baztertu egin dute beren arteko liskarrak saihesteko. Praktikan, horrek esan nahi du datozen lau urteetan faroetarrek ez dutela urrats esanguratsurik emango burujabetzarantz, ezustekoren bat gertatu ezean behintzat.

(jarraitzen du)

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
67891011
12
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan