BIltzarre

Albisteak

Ikigai: oreka bikaina!

2020-02-29

 

https://eu.wikipedia.org/wiki/Ikigai

Etimologia

Ikigai hitzak japonierazko bi hitz biltzen ditu: iki (japonieraz: 生き?), bizitzari erreferentzia egiten diona, eta kai (japonieraz: 甲斐?) , gutxi gorabehera «batek espero duen edo nahi duen egitea» pertsona gisa osatua sentitzeko.
Bizitza osoko bilaketa

Norberaren ikigai aurkitzea ez da gauza erraza eta bilaketa luze zein sakona eskatzen omen du. Bilaketa horrek garrantzi handia du zeren eta horren aurkikuntzak bizitzari bere zentzua ematea eta asetzea baitakar.

Ikigai hitza norberaren bizi balorearen iturria adierazteko erabiltzen da; norberak egiten dituen gauzak haren bizitzari bere zentzua emateko. Halaber, hitza pertsonen bizitzak baliotatzeko zirkunstantziak adierazteko erabiltzen da. Horren bidez pertsonek haien bizitza balio dutela pentsa dezakete. Ikigai berez ez dago ez ekonomiarekin ezta ere norberak gizartean betetzen duen paperarekin lotuta. Batzutan, nahiz eta pertsonaren uneko egoera iluna izan, ikigai senti dezake. Ez dira, bestetik, halabeharrez egin behar ditugun gauzak, ekintza naturalak eta berezkoak baizik.

Kobayashi Tsukasa idazleak, Ikigai — jibun no kanosei, kaikasaseru katei artikuluan («Ikigai: norberaren aukerak loratzeko uzten duen prozesua») zera dio: «jendeak benetako ikigai senti dezake bakarrik pertsonaren heldutasunaren gainean, gogo desberdinen asetzea, maitasunaren eta zoriontasunaren asetzea, besteekin topo egiten duenean eta bizitzaren zentzuaz autoerrealizazioaren bidean aurrera egiten duenean.»[1]
Okinawa

Okinawako prefekturaren kulturan ikigai «goizero altxatzeko arrazoi» gisa ikusten da; beste modu batez esanda, bizitzaz disfrutatzeko arrazoi gisa. TED hitzaldi batean Dan Buettnerrek Okinawako pertsonek hain bizitza luzea izatearen arrazoia ikigai dela esan zuen.

Biltzarreren iruzkina:
IKI bizi bada, eta KAI nai (nahi), euskerazko sinonimo bat badugu Otxandion: BIZINAHI bizitzari eta nahiari dagozkien alderdiak lotzen dituen kontzeptua. (Vicinay abizena eman duena). Orain arte Bizinahi "bizi nahi" izatea zela uste genuen baina askoz gauza zabalagoa izan daiteke.

 

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
6789
10
1112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan