BIltzarre

Albisteak

Martxoak 3: ahaztu behar ez den eguna

2020-03-03

Berria.

Martxoak 3 taldeak «zigorgabetasuna» salatu du
 
Baliteke 2020ko martxoaren 20a «inflexio puntu bat» izatea, Martxoak 3 elkarteak atzo Gasteizen esan zuenez. Izan ere, egun horretan Martin Villa Espainiako ministro ohiak Argentinaren Madrilgo enbaxadara joan beharko du inputatu gisa deklaratzera. Maria Servini epaile argentinarrak galdekatu du, biktimek Argentinan jarritako kereilaren harira. Gizateriaren aurkako krimenak egotzi dizkiote Villari 1976ko martxoaren 3ko gertaerengatik. Baina, horiez gain, 1977ko amnistiaren aldeko astearekin lotutako krimenak eta bestelako batzuk ere leporatzen dizkiote.
 
Asteartean, 44 urte beteko dira Espainiako Poliziak Gasteizko Zaramaga auzoko San Frantzisko elizatik greban zeuden 4.000 langile indarrez atera, haietako bost hil eta 150 baino gehiago zauritu zituela. Martxoak 3 elkarteak esan du Villaren deklarazioarekin biktimek eta senideek «argia» ikus dezaketela justizia lortzeko bide «zailean». «Hala ere, azken orduko maniobrek egoera hori desbideratu dezakete, eta, egun gutxi falta direla, babesgabetasun eta ziurgabetasun izugarria dago».
 
Era berean, Espainiako erakundeek «inpunitatea amaitzeko borondate falta» dutela salatu dute. «PSOE-Unidas Podemos gobernua PPren ildo berari jarraitzen ari zaio». Egoera aldatzeko eskatu dute, biktima guztientzako justiziarik gabe demokraziarik ez dela egongo iritzita. «Ez dakigu ez duten nahi, ezin duten, edo ez diren ausartzen haustera».
 
Urteurrenaren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte martxoaren 2rako eta 3rako: tartean, omenaldi bat, kontzertuak eta manifestazio bat.

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
678910
11
12
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan