BIltzarre

Albisteak

Martxoak 8: Aldarri feministak morez jantzi du Euskal Herria

2020-03-08

 
 
Milaka emakumek kaleak hartu dituzte beste behin ere, borroka feminista defendatzeko eta "beste gizarte eta ekoizpen eredu" bat aldarrikatzeko, jai giroan, musika, dantza eta hainbat pankartarekin.
 

Martxoak 8ko, Emakumeen Nazioarteko Eguneko, lehen mobilizazioa Baionak hartu du goizean. Hiriburu lapurtarraren lekukoa Iruñeak hartu du ondoren. Gaztelu plazan elkarretaratze feminista egin dute. Aldi berean, martxa feminista abiatu da Donostiako Alderdi Eder Parketik. 13:00ak aldera manifestazio jendetsuena hasi da Bilboko Jesusen Bihotzean, Euskal Herriko mugimendu feministak deituta.

Hala ere, marea morea ez da bakarrik hiriburuetara mugatu. Besteak beste, Tolosan (Gipuzkoa), martxa batek herriko kaleetan ibilbidea egin du jai giroan. Amurrion (Araba), elkarretaratzea egin dute Udaletxe plazan.

Horrela, milaka emakumek kaleak hartu dituzte beste behin ere, borroka feminista defendatzeko eta "beste gizarte eta ekoizpen eredu" bat aldarrikatzeko, jai giroan, musika, dantza eta hainbat pankartarekin.

Horietako asko beltzez jantzita eta more koloreko arropa, peto edo bereizgarriren batekin, manifestariek kaleak hartu dituzte, borroka feminista mantentzeko, antolakuntza eta indarrak batzea aldarrikatuz.

Era berean, prostituzioaren abolizioa eta matxismoak hildako emakumeak gogora ekartzeko pankartak erakutsi dituzte. Emakumeentzako kale eta gau seguruak eskatu dituzte, baita alderdi faxisten susperraldiaren aurka oihu egin ere.

 

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 urria hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
 123456
78910111213
141516171820
21
22
2324252627
28293031   

Ekitaldiak 2024-10-19:

Euskal Demokrazia Zuzena - La Democracia Directa Vasca

2024-10-19

Irakurri gehiago

Eguneko ekitaldiak

Azken Albisteak

Euskal Demokrazia Zuzena - La Democracia Directa Vasca
(abajo en castellano) Batzarretatik Nazio Biltzarrara: Euskal Demokrazia Zuzena Euskal Demokrazia Zuzenaz: Batzarreak. 1. Demokrazia Zuzena ‘behetik-gorako’ erabakien sistema da: jendearen iritzietatik eta erabakietatik da erabaki ko...
Bizkaiko Foruaren garrantzia / La importancia del Fuero de Bizkaia
Zergatik ez dakigu ezer euskal zuzenbideari buruz, gure foruei buruz?        (abajo en castellano) Erantzuna nahiko erraza da: agerian uzten digulako gure arbasoek politikoki askoz modu demokratikoagoan antolatzen jakin izan zutela...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan