BIltzarre

Albisteak

Koronabirusaren arauak

2020-04-27

1. Ezin zara etxetik atera, baina behar baduzu, atera zaitezke.

2. Maskarek ez dute ezertarako balio, baina balio dute, jartzen baduzu, edo foulard bat jartzen ez baduzu edo dena delakoa jartzen ez baduzu, kutsatuta bazaude bakarrik balio dute, baina kutsatuta egon zaitezke eta ez dakizu. Orduan bai, maskarek balio dute, orduan jarri. Zer, maskararik ez dagoela? Ba ez jantzi, ez du ezertarako balio eta.

3. Dendak itxita daude, irekita daudenak izan ezik.

4. Ez da ospitaleetara joan behar, joan behar ez baduzu behintzat; larrialdi kasuetan baino ez duzu joan behar. Noiz da larrialdia? Hiltzen ari zarela ikusten baduzu, larrialdia da. Bestela, etxean geratu, gripea bezalakoa delako. Beno, gripea baino askoz okerragoa da. Baliteke zu hiltzea.

5. Eskularruek ez dute laguntzen, baina lagundu dezakete.

6. Supermerkatuko janaria ez da faltako, baina gauza asko falta dira egunaren amaieran joaten bazara, baina ez da goizean joan behar. Zoaz egunaren amaieran hobeto, eta zerbait falta bada, hurrengo egunean itzuliko zara. Ez, hobe ez ateratzea.

7. Supermerkatura joan ondoren, utzi zapatak atean eta garbitu arropa 60 gradutan; tenperatura baxuagoan garbitzen baduzu, birusa ez da joango. Hau da, garbigailuan 40 gradutan eta xaboia duen garbigailuan bueltaka dabilela ez du birusa hiltzen. Hori bai, eskuetan baduzu, bi minutuz garbitzearekin hil egiten duzu.

8. Birusak ez die umeei eragiten, birusa duten umeei izan ekik. Leku askotan haurrak ingresatzen ari dira baina adineko pertsona gehiago (gaixotasun guztietan bezala). Beraz, ez, ez die haurrei eragiten.

9. Animaliak ez daude kutsatuta, baina katu batek positibo eman zuen otsailean Belgikan... Oraindik inori frogarik egiten ez zitzaionean, baina katu horri proba egin zioten, jatorra zen eta. Animaliek ez dute birusik, batzuek bakarrik, baina ez dakigu ez diegulako probarik egiten, beraz, osasuntsu daude. Animaliek kutsatu dute birusa, baina jada ez. Saguzarra, pangolina, laborategia… ez, idia, panda edo izurdea izan zen. Gizon batek zerbaiten zopa jan zuen eta ederra egin du!

10. Sintoma asko izango dituzu gaixorik bazaude: oso sukar gogorra, usaimena eta gustua galtzea, arnasa txarto hartzea, disnea... baina gaixotu zaitezke eta sintomarik ez eduki ala gaixorik ez egon eta sintoma batzuk eduki (haurdunaldi psikologikoa), edo sintomarik ez eduki baina kutsakorra izan zaitezke edo udaberriari alergia izan diezaiokezu, edo hil zaitezke, edo ez.

11. Gaixorik ez egoteko, ondo jan eta kirola egin behar duzu, baina etxean geratzen zaizuna jan (ez ibili erosketa asko egiten) eta ez atera etxetik kirola egitera. Etxean, ahal baduzu, eta ezin baduzu ez egin.

12. Ez izan harremanik adinekoekin, baina zaindu behar ditugu, eta erosketak eta botikak auzokoengana eraman. Hau da, kontaktua izan behar duzu, baina zaintzeko da, lasai egon beraz.

13. Agian maskararik edo eskularrurik ez duten pertsonek prestatu duten janari prestatua eska dezakezu. Baina iristen zaizunean ez jan eta etxetik kanpo 3 orduz deskontaminatzen utzi ahal duzu.

14. Ezin duzu zure ama edo amama ikusi, baina taxi bat hartu eta urte asko dituen taxilari bat ezagutu dezakezu, edo botikako langile urtetsuarekin hitz egin.

15. Birusa aktibo egoten da hainbat leku eta gainazaletan bi orduz, ez, lau, ez, sei, ez, ez, ez dugu ordurik esan, agian egunak izango dira? Baina ingurune hezea behar du. Ez, ez nahitaez.

16. Birusa airean esekita egoten da, edo ez, edo bai, agian... bereziki gela itxi batean. Ordubete barru gaixo batek hamar kutsa ditzake; beraz, haur bat erortzen bada, zuen seme-alaba guztiak aspaldi kutsatu dira eskolan, baina hobe dugu ixtea, oraindik kutsatu ez direlako.

17. Hildakoen kopurua esaten da, baina ezin da esan zenbat pertsona dauden infektatuta. Proba masiboak egingo ditugu, baina bihar, ez etzi, ez datorren astean. Tira, egingo ditugu, ez dago presarik. Testekin tongoa eman digute. Gaizki sentitzen bazara, kutsatuta zaude eta kito.

18. Tratamendurik ez dugu, baina agian badago bat, itxuraz arriskutsua ez dena eta funtzionatzen duena, baina ez, edo bai, agian, batzuetan bakarrik eman ditu emaitza onak, baina ez guztietan, orduan tratamendua daukagu, baina ez, ez dugu.

19. Birusa desagertu arte konfinatuta egon beharko genuke, baina immunitate kolektibo batera iristen bagara bakarrik desagertuko da, eta, beraz, zirkulatzen duen guztietan... eta horretarako konfinatuta egoteari utzi behar diogu...

20. Ez kezkatu dena kontrolpean dago eta dena argi daukagu. Gure osasun zerbitzuetan profesionalik onenak ditugu.

Oharra: atera txaloak egitera egunero, eta abestu egunean hainbat aldiz zu ez deprimitzeko. Orain arte Euskalerrian 1.500 bat hil dira, hau da, 500 bidaiari dituen hegazkin hiru jausi izan balira bezala, baina kopuruak ez du ezer esan nahi, numero bat besterik ez da eta gutxitzen ari da, eta garrantzitsua da txalotzea eta abestea eta jai giroan gainera. Biba gu ta gutarrak!

 

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
678910
11
12
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan