BIltzarre

Albisteak

Okzitaniako hizkuntza gaur egun

2020-05-22

Naziogintza webgunean Okzitanieraren egoerari buruzko artikulu interersgarria argitaratu dute

Eric Rouleto okzitanierazko irakaslea.

Europako estaturik gabeko naziorik handiena da Okzitania, Atlantikotik Mediterraneoraino zabaltzen dena, eta frantziar estatuaren hegoalde osoa hartzeaz gain Italiako zati bat (“Valadas”) eta Espainiako beste bat (Aran) ere badituena.

Okzitaniar lurralde guztien arteko lotura nagusia hizkuntza da. Okzitaniak batasun politikoa inoiz ez izan arren, hizkuntzak nortasun komunaren sentimendua eman die Okzitaniako eskualde ezberdinei, eta baita izena bera Nazioari ere. Erdi Aroan, Oc hizkuntza Europako kultuena izan zen, gaur egun -Frantziako errepresio bortitzaren ondorioz- kinka larrian bada ere.

ERIC ROULET okzitanierazko irakaslea da Girondan (Gaskoinia). Gric de Prat taldearen sortzaileetako bat da, hizkuntza eta kultura okzitaniarra sustatzen duen talde musikal gaskoia. NAZIOGINTZAko eskaerari erantzunez, ondoko artikulu mamitsua idatzi du okzitanieraren gaur egungo egoeraz:

“Okzitaniar hizkuntza latinetik datorrena da eta egungo Frantziako Estatuaren hegoaldean hitz egiten da, baina baita Italiako Alpeetan (6 okzitaniar haran) eta Aran haranean ere (Val d’Aran), Katalunian dagoena (ikus atxikitako mapa).

(artikulua osorik irakurtzeko)

http://www.naziogintza.eus/nazio-bidelagunak/okzitaniako-hizkuntza-gaur/

Dena dela, gure nebarreba gaskoiek ez dute guztiz ikuspegi hori partekatzen. Pentsatzen dute, bestelako zentralismo mota nahi dutela, hizkuntza bakoitzak, gaskoierak bere ibilbide propioa izan duenean. Nolabait, batzuek batasun faltari botatzen diotela euren hizkuntza galbidean egotea neurri baten, baina batasuna egotea edo ez, ez du funtsezko garrantzirik, garrantzitsuena da beharrezkoa izatea eta dagozkion funtzio sozialak betetzea.

Euskal Herrian antzeko zerbait gertatzen da: batuaren izenean euskalkiak gupidarik gabe hiltzen uzten ari dira eta azkenean euskera galtzaile. Ez dira gauza osagarri gisa ikusi.
 
Hona hemen euskera ikasi duen Phillipheren erantzuna:

Bizkarrotzeko gaskoia naiz eta nahi nuke gaskoierari buruzko  gauza batzuk argitzea, Eric Rouleten testuari erantzuteko. Gaskoiera da Pirinio, Ozeano eta Garona ibaiaren artean mintzatzen den, edo mintzatua zen hizkuntza, gero eta ahulagoa delako.

Gaskoiera, Pierre Bec hizkuntzalariaren arabera bereziki, talde linguistiko okzitano-erromanikoaren aldaera bat da, katalana eta okzitanierarekin. Oso aldaera bereizgarria hala ere. Euskararekin duen ahaidetasunarengatik, deitu dezakegu euskara-erromanikoa, hizkuntzalari batzuk izendatzen duten bezala, edo hobeki akitano-erromanikoa.

Katalana, hizkuntza autonomotzat hartua dela esan behar da. Gaskoiera, alderantziz,  okzitanismoaren alde diren sustatzaileen arabera, okzitanieraren dialekto arrunta da, besterik ez. Arrazoi politikoengatik da, errealitate Historiko, etniko eta linguistikoa kontuan hartu gabe.  Adituek pentsatzen dutena oso desberdina da. Gaskoiera latinetik dator, zalantzarik gabe, baina ez zen exiztitzen ez zen Okzitaniatik etorri. Bertakoen hizkuntza da oso-osorik. Gaskoiera, Akitanoak mintzaten ziren dialektoetatik datorrela esan behar da, hots protoeuskeratik. Gaurko euskara, antzinako mintzaira horretatik dator ere bai, guztiok dakigun bezala. Latina, protoeuskera mintzatzen ziren Akitaniarrei nagusitu zen. Haiek, amore eman behar izan zuten eta beren dialektoak Erromako hizkuntzari egokitu, edo hobeki esan kolonizatzaileen mintzaira herrikoiari. Gaskoiera, pittaka pittaka agertu zena, euskararen haurridea edo lehengusua da, erromanizatua. Gaskoiak, Euskaldunen anai erromanizatuak dira eta ez okzitaniarrak.

Gaskoiera eta Gaskuñaren aldeko Manifestua egin dute:

Manifestu gaskoia.pdf

 
 

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
6789
10
1112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan