BIltzarre

Albisteak

Gontzal Mendibil: Munduaren egituraketa berri bat / Erroak astinduz

2020-05-31

 
Carlos Slim, munduko gizonik aberatsenetarikoak egunean 10-11 lan orduak egitearen proposamena egin digu, baina ez bost eguneko lan orduetan, baizik eta asteko hiru egunetan. Honek zera ekarri dit gogora, aintzina baten Europako zibilizazio zaharrenean, euskeraren jatorriak aztertuz eta bere erro sakonetan murgilduz, halaxeko egituraketaren bat izango zutela gure aurrekoek.
 
Kristaurreko belaunaldi zaharrean, bizipenerako eta gorputzaren elikapenerako lan produktibozko hiru egun, hau da, astelehenetik asteazkenerainokoa eta barruak asetzeko edota arima eta adimenaren bizipozerako beste hiru egun. Nork ez luke hartuko begionez proposamen hau?
 
Jainkoa edota Ortzea gurtuz eta berari edo beraie otoitz eginez jardungo zuten Ostegun/Eguenean. Joandakoen oroimenez burutuko zuten Ostiral/Bagerikua, eta Larunbat/Laurenbata, Illargia lurarren emari dugunez, fruituen ugaltzerako Ilargia gurtuko zuten egun horretan. Igandea azkenik, atsedentsu igarotzeko eguna. “Ora et labora”ren antzekoa liteke hau. Adimenez eta gorputzez osasuntsuagoak ginatekeela seguru, gure jakinmina eta sortzeko gaitasuna areagotuko liteke eta aukera berriak ere hedatuko lirateke. Honez gain, gaitasun eta askatasun gehiago izango genuke gure erabakiak sendoz hartzeko eta gorpuzteko, eta nola ez, lana ugarituko liteke.
 
Lana, gizartearen ardura eta beharrizan emozionala dela dio Slimek eta jubilazio urtea atzeratzea proposatzen du. “Gustoko tokian aldaparik ez” esaera zahar hau aintzakotzat hartuta ez litzaiguke inportako indarrak ahultzen hasiak ditugunean, orduantxe hartzea erretiroa, hogei urtez luzatuko balitz ere. Euskaldunok ote dugu munduaren egitura
berrirako gakoa? Beste eredu eta pentsaera baten sartuko ginateke eta seguruenik eraketa berri honek baten batzuen pribilegoa erakarri ordez, guztion ongizatea areagotuko lukeela.
 
Jakin badakit utopiaren erreinuetan sartzen ari garela hau azaltzerakan, askotxo da aldatu beharrekoa eta, baina Patriarkalismoa, materialismo hutsari, anbizioari, botereari eta diruari loturik dago, eta bizitza zerbait gehiago da, askoz gehiago. Krisiak ez dira batere onuragarriak baina aukera berriak ere ekar ditzakete. Gaia zera da: nolako bideari
ekiten diogun ainguratuta gauden honetatik atera ahal izateko. Dagokiguna, pasibitate hutsez hartzeak edota “Laisser faire” konsigna jarraitzeak ez dakarkigu ezer onik eta. 
 
Erreakitatea den bezalakoxea da, eta proposamen utopikoak, itolarrian aurkitzean edo beste irtenbierik ez ikustean etor litezke. Begibistan ez dugu argi gehiegirik ikusten eta egituraren nolabaiteko aldaketa beharrezkotzat jotzen da. Beraz, atzera begiratzeak ziur aurrera ekiteko zerbait onik ekar ligukeela. 
 
Patriarkalismoaren merkantilismo hutsaren kultura bakan honek, gizaki askoren estuasuna dakar eta beraz, eredu baliogabe baten burrunba. Hondoratze honen ostean, ezinbesteko oinarri demokratikoez eta elkarrenganako babes bateratsuan eta gizakien eta herrien oinarrizko eskubideen defentsan burrukatzea dagokigu, edota onartu bestela,
dugun hau okerragorantz joango dela, eta urteetan lortutako eskubide askotxo zapuztuak izango direla.
 
Jakina, eguneroko aldaketa teknologikoen berripean gaude guztiok, baina honek ez garamatza motibatzera ez eta are gutxiago itxaropenezko gogoetara, baizik eta elkarrenganako urruntzera eta bakoitzak bere burua salbatzera. Egonezina nabaria da, eta lortutako ongizateak alde egingo digunaren susmopean gaude. Eta, aldaketa nabarmen batek, miseria aregaotu dezakeen arazo hau konpontzera, kapitalismo sistemari berari lagunduko lioke.
 
“Neure amarengandik ikasi nuen justiziaren sena, eta bizitzan tentuz eta zentzuz jokatzen dio Slimek. Amaren pentsaera, egikera eta egituraketa, beti ere zuhurragoa eta bidezkoagoa da. Eleizaren erantzukizuna ere handia da eta Franzisko Aita Santuak goraipatzen duen emakumezkoaren izaera duin eta baliotsuari lekua utzi beharko lioke
behingoz eleizaren aginte estamentuak. 
 
Erlatibismoaren pentsakerak baloreen suntsiketa dakarrelakoan nago. Komunikabideek beraiek balore askoren erridikulizatzea airatzen dute. Eta bestetik, desakralizazioan dagoela dio Mircea Eliade aro modernoaren izurrite psikologikoa. Gurean, Bittor Kapanaga Otxandioko jakintsuak zioen, lurrean gure ibilbidearen zuztarrak hauek
liratekeela: IZ(Izan), IN(Egin) et IL(hil), eta AR/UR (izatearen, lurraren eta fruituaren oinarrizko fonemak), eta GO(Gogoa, Jainkoa...)goikoak geure biziaroan emango digun zuzpertzeko indarra.
 
Baina zehaztasun filosofiko, antropologiko edo teologiko guztien gainetik, erabaki politikoan dago gure eguneroko bizibidearen egituraketa, eta aldatzea balitz, orain daukaguna baino portaera bidezkoagora eta onuragarriagora eraman  beharko digun beste ikusmira batez jokatzea komeniko litzaiguke. Gaurko Txina bada geroaren eredu, jai daukagu.
Munduko gizon aberatsenari zera esango diogu, Europa lurraldeko hizkera eta kultura zaharrena zeukaten gure aintzinako arbasoen formula dugula munduaren egituraketa osasuntsuago baterako.
 
Slim eta bere gorteko finantza gizakiek prest leudekete aldaketa honetarako? Zuzentasunaren oinarriak areagotuko lituzkete? Ausartuko lirateke?. Ez, ez esaidazue erantzunik eman, ez eta ilusoa naizenik ere deitu, baina Calderon de La Barcaren “Bizitza Amets” Xabi Payak ederki itzulitako liburua erosi berri dut eta pentsatu izan dut Slimek jakin izan beharko lukeela lurralde hauetan izan zela garai bat hiru egunez gogorki lan egiten zutena eta beste hiru, otoitz egiten eta barruak astintzen zihardutena. Oraindik ere gogoan dut gaztetan hainbat alditan errezitatzen nuena,
orduan gasteleraz noski, “Zer da bizitza? Ospela, Zer da bizitza? Desira, isla, eromen,
distira; altxor oro da trakets, oro da bizitza amets eta ametsak amets dira”.
 
Gontzal Mendibil

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
6789
10
1112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan