BIltzarre

Albisteak

Igor Gonzalez Sola, kartzelak hil duen 19. presoa

2020-09-05

ETAk borroka armatua amaitzeko aldebakarreko erabakia hartu izana, hau da, estatu espainiarrarekin ezer negoziatu gabe egitea, egokia ez zela izan ikusten da. Estatu espainiarrak bere konpromisoak askotan betetzen ez dituenean, nekez espero daiteke hartu ez dituen konpromisoak betetzea, hau da, jarduera armatua uzteagatik gizatasun minimo bat edukitzea.

https://www.berria.eus/albisteak/186460/igor-gonzalez-sola-euskal-presoa-hilik-agertu-da-bere-ziegan-martutenen.htm

Igor Gonzalez Sola Bilboko presoa hilik topatu dute Martuteneko kartzelan. Espetxe Instituzioetako iturriek zabaldu dutenez, goizean topatu dute hilotza, eta guardiako epaileari eman diote gertatutakoaren berri. BERRIAk jakin ahal izan duenez, 19:30 aldera izan dute haren ingurukoek heriotzaren berri. 47 urte zituen.

Gonzalez Sola aurtengo uztailean eraman zuten Martuteneko espetxera. Aurrez, 2018an, Valdemorotik (Madril, 420 km) Soriara (Espainia, 230 km) eraman zuten, bigarren gradura pasatzearekin batera "espetxe legeria" betetzen zuelakoan. Utzia zuen Euskal Preso Politikoen Kolektiboa.

(jarraitzen du)

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
67891011
12
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan