BIltzarre

Albisteak

Iruña-Veleiako gose greba ia 2 hilabetera heltzen denean Giza Katea

2020-09-13

Iruña-Veleiari buruzko azken albisteak
Iruña-Veleiako grafitoak suntsitu nahi dituzte
Gose grebak laster bi hilabete beteko ditu eta elkartasun modura Giza Katea egingo da irailaren19an
Dei garrantzitsua Euskal Herriari

1. Iruña-Veleia argitzearen aldeko gose greba eta Giza Katea.

Irailaren 19an aukera paregabea dugu Iruña-Veleiako grafitoen datazioa eskatzeko eta suntsitu ez ditzaten exijitzeko. Eusko Legebiltzarrak bide zientifikoaren alde egin dezan hasi zen gose grebak aurrera jarraitzen du. Gaur, irailak 13, Josemari Lejardi-Gabixolak 53 egun bete ditu jan barik.

Grafitoen egoeraz kezka handia dago, izan ere, Epaitegian dagoen helegitea ebazten denean suntsituko dituzten susmoa dago, hondeamakinarekin indusketa leku batzuk suntsitu dituzten moduan.

Egoera itzulezina. Suntsituko balituzte ez lirateke prestigioko laborategietan datatuko inoiz ez, azken 12 urte hauetan eskatzen egon garena baina egin nahi izan ez dutena: munduko Azken Afaririk zaharrena, euskerazko lehenengo Gure Aita -gaztelerazkoarena baino 800 urte lehenagokoa-, 120 hitz euskera zaharrean… preziorik ez duen altxor ikaragarria.

Epaiketan iritzi desberdinak jaso ziren txosten baten arabera gehienak faltsuak dira, beste baten arabera ezin dira faltsutzat hartu, Museoko langileentzat egiazkoak dira baina epaileak soilik faltsukeriarena jaso du epaian.

Faltsukeriaren  aldeko txostena zientziari errespetu falta izan da grafitoak faltsutzat hartu dituen txostena horrelako lanak egiten ez dituen laborategi batek egin du, horrelako lanetan eskarmenturik ez duen tekniko bakar batek egin du eta erosiberria zen tresna batekin eta inoiz erabili ez den metodo bat erabilita. Horrelako gauza bat onartu daiteke?

Eta gainerako 360 grafitoekin zer? Gainera aztertu gabe dauden 360 grafito daude eta denak faltsutzat hartu eta suntsitu nahi dituzte,  haien jokabide ziztrina inoiz agerian jarri ez dadin.

Arabarrei eta gainerako Euskal Herri osoari dei egiten diegu une larri honetan laguntzera eta irailaren 19an, 18:00etan Bibatetik abiatuko den Giza Katean parte hartzera.

Giza katea hobeto antolatzeko bertaratzeko asmoa dutenek aurretik jakinaraztea eskertzen da  Iruña-Veleia Giza Katean izena emateko

Beste albisteak

Iruña-Veleia auzia, zientzia eta epaia. 14 ikerlek, ostraken aldeko txostenen egileak zein beste aditu gehiago, epaia ikusita, egiazkoak direla pentsatzen jarraitzen dute: Harris, Thomson, Friz, Colmenero… Alea; Berria; Naiz; Noticias de Navarra; Historia y Arqueología; Argia; Zuzeu
 
Epaiketari buruzko artikuluak

Justicia, la Justicia, Iruña-Veleia (Gontzal Fontaneda)

En huelga de hambre por la verdad (Nikolas Xamardo)

Bisita gidatuak. Datorren irailaren 20an Iruña-Veleiako indusketan bisita gidatua egongo da. Bisitara etortzeko formulario hau betetzen da Izena emateko fitxa. Zalantzetarako irunaveleiaargitu@gmail.com

 

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 apirila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425
26
2728
2930     

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan