BIltzarre

Albisteak

Auto karabana irailaren 26an osasuna eta askatasuna aldarrikatzeko

2020-09-21

Osasuna eta Askatasuna taldeak Hegoaldeko lau hiriburuetatik auto karabana deitu du datorren 26an:

Egun batetik bestera herritarren eskubideak oinarri zientifiko eta inongo justifikazio barik urratu egin dituzte. Hartzen ari diren erabakiak gure bizitzan erabaki negatiboa daukate, oro har, osasunean, eskubideetan eta ekonomian.

Egoera gehiago kaltetu baino lehen politikariei gardentasuna eta behingoz debate zientifiko bat eskatuko diegu, horrez gain ozen adierazi nahi diegu ez gaudela konforme osasun zerbitzuan jasaten ari garen arretarekin
osasun arloan egiten ari diren murrizketekin,
pertsona nagusiek zahar etxeetan jasan duten eta jasaten ari diren utzikeriarekin,
gure seme-alabak bizitzen ari diren distopiarekin,
komunikabideen bitartez herritarren artean sortu duten izuarekin,
martxotik hona sufritu ditugun eskubideen murrizketekin,
poliziaren errepresioarekin;
EZ GAUDE ADOS!

IRAILAK-26.-MANIFA-OSASUNA-ETA-ESKUBIDEAK:4

Egoera honetan non hedabide ofizialetan ez dugun bertsio ofizialetik kanpoko iritzia entzuten, non debate zientifikoak ez daukan lekurik, umezurtz sentitzen gara. Egoerari aurre egiteko eta gure desadostasuna adierazteko ordua da.

Horregatik irailaren 26an, larunbatean, goizeko 9:00etan Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetatik kotxeekin irtengo gara. Hiriburuak eta herri batzuk astindu eta gero Bergaran elkartuko gara eguerdi partean denok batera Arantzazun amaitzeko. Bazkaltzekoa eraman.

Kotxeak pankartekin, puxikekin, banderolekin zein bururatzen zaizkizuen tresnekin apaindu. Erdu, etorri, hator! Denok elkartzeko eta gure osasuna eta eskubideak defendatzeko garaia da

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 apirila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425
26
2728
2930     

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan