BIltzarre

Albisteak

Independentea egunkari librea jaio da

2020-11-07

Euskal Herriko egunkari burujabe bat sortu da: INDEPENDENTEA. https://independentea.eus/

Burujabea, beste egunkariek zentsuratzen duten informazioa zabaltzeko jaio delako.

Burujabea, inoren menpe ez dagoelako.

Burujabea, bertsio ofizialak zabaltzeko lan zikina egingo ez duelako.

Burujabea, askatasuna lortzeko hedabide askeak behar ditugulako.

Inoiz baino gehiago, Obanoseko aldarriak bizirik dirau:

Aberria aske izateko herritar askeak zutik!

Sustatuk  jaioberria den hedabidea gogor kritikatu du https://sustatu.eus/1604316502. Antza, gure jende askori ez zaio gustatu hemen zentsuratzen dela hain nabarmen ikustaraztea. Izan ere, Independenteak Zentsurategi izeneko atala du eta hor beste egunkariek, Berriak kasu honetan, debekatutako edukiak jartzeko asmoa du. Eta informazio askatasunaren kontra daudenek Sustaturen bidez medio berriari kritika zorrotza egiteko ardura utzi diote. Izan ere Sustatu ez da askea, bizitzeko dirulaguntzak behar dituelako eta horrek prezio bat dakar, prezio garestia alajaina.

 

 

 

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
678910
11
12
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan