BIltzarre

Albisteak

Amuma Madalenak bazeukan Rockefeller eta Rothschilden berri

2021-02-14

Amuma Madalenak bazeukan Rockefeller eta Rothschilden berri

Egungo koroa-zirkuaren atzean daudenak antzinatik egon izan dira oso presente Euskal Herriko, zein Catalunya eta abarretako etxe askotako sutondoetan.

Zentsurari buruz: Gazte denboran El parte de Franco entzuten genuen baina gero aparte benetan zer gertatzen zen jakiteko Radio París edo Radio Pirenaica entzuten genituen. Horregatik egiten dut broma hori: Radio paranoica, paranoikoak garela esaten digutelako , baina ez gara paranoikoak, pirenaikoak gara, jj. Beti eduki dugu izpiritu kritiko hori eta beti nahi izan dugu egia jakin. Nik hori etxean ikasi dut, gurasoekin eta aitxitxe eta aitite eta gerran ibili zirenekin: besterik gabe bertsio ofizialak ez ditugu inoiz sinetsi eta ez gara hasiko orain bertsio ofizialak besterik gabe sinesten.

Rockefeller eta Rothschildei buruz: Mahaiaren gainera, hiru-lau gaileta atera beharrean, gaileta kutxa osoa ateratzen zuenean baten batek, gure amuma Madalenak (birramunak) zera esaten omen zuen: “Baina… zer pentsa dozue ba, Rothschild-en boltsie dekozuela?!”. Beste batzutan, antzera: “Baina zer pentsa dozue ba, Rockefellerren boltsie dekozuela”.

Beraz gure birramunak baserritik apenas irten gabe eta erdara askorik jakin gabe, bazekien bazeudela Rockefeller bat eta Rothschild bat, antza diru asko zeukatenak… Konspiranoiko eta horrelako koplak entzuten ditudanean beti pentsatzen dut nik Rockefeller eta Rothschild oso etxekotzat ditudala, eta niretzat ez dira paranoiak, gure etxean betidanik entzun dugun zerbait baizik.

Catalunyako lagun batzuekin afaltzen aipatu nuen anekdota hau eta bai, euren etxean ere aspalditik ziren ezagunak. Gaur egun Gates eta Soros ditugu ezagunagoak, baina danak dira psikopata kuadrila berekoak.

Boterearen psikopatia eta Amalurrari buruz: Herrian bazegoen gure etxeko dendara etortzen zen emakume bat, gaixotasuna zeukana, kleptomania alegia.

Gure amumak nola kudeatzen zuen egoera hura? Ondoan begira haurra ipinita. “Elitxu, orain Miren etorriko da, eta zu beran ondotxuen plantako zara. Ze… geixue deko”.

Gure amuma Madalena (birramuma) ez zan zarataka hasten, agirika, errestan. Eta Mirenek nahiko zuen umea ondoan, bere lapur jokaera hari eusteko.

Rothschild eta Rockefellerren kuadrilakoek ere gaixotasuna daukate, boterea eta diruarekin, eta etxekoak dira, Amalurrean denok gara etxekoak. Gure ardura da zertan dabiltzan begira, erne egotea.

Hau ere, plandemia edo koronazirkus honek ekarri digun beste aukera izan da: Gaia Amalur planeta honetan denak etxe berean gaudela gero eta argiago sentitzea.

Iruña–Veleia-ko auzia koronazirkusean ikusten ditugun hutsune zientifiko argiak ulertzeko adibidetzat: haurrek askotan galdetzen duten antzera, zergatik? zertarako? galderak erantzun nahi ditugu hemen eta, zergatik beste batzuk aztertu dutenez, nik zertarako galdera erantzun nahiko nuke.

Zertarako orokor bat badago bizitzan, nire ustez: konturatzeko, jabetzeko, jabetuz jabe egin, buru-jabetzeko.

Iruña-Veleiako auzia jarraitu dugunok, batetik ikusten genuen Berria, Gara, EITB… “gure” komunikabideak, nola ari ziren jokatzen. Bestetik, auzi zientifikoa izanda, ganorazko laborategi batean hilabete batean konpondu zitekeena 12 urtez luzatu da: erakunde instituzionalen argitzeko borondate falta, eta aurkikuntza garrantzitsuak estaltzeko ahalegin nabarmena.

Ikusi dugu, beraz, nola Euskal Herrian dena dagoen interbenituta, ustelduta ez dugu esango baina bai interbenituta. Komunikabideak eta erakundeak eskutik helduta, “errealitate” faltsu bat, montaje bat eraikitzen.

Orduan, koronazirkusa etorri denean ez gaitu ezustean harrapatu. 2008an Victoria Sendón de León-ek Gernikan emandako hitzaldi batean aipatu zituen krisiaren 5 burbuilak: ekonomikoa, finantzieroa, inmobiliarioa… eta gerora etorriko zela burbuila zientifikoaren eztanda. Koronazirkusarekin argi gelditu da burbuila zientifikoa lehertu egin dela, Iruña-Veleia auzian bezala. PCR, maskarila, isolamendu, konfinamentu, txerto… ez dago inolako argudio zientifikorik, ez dago txosten teknikorik… ateratzen dituzten agindu araudiek ez dituzte beraien legeak errespetatzen. Ikusi dugu, esate baterako, muturrekoaren erabileraren inposaketa epaitegira eraman denean Eusko Jaurlaritzak ez duela inolako txosten teknikorik aurkeztu.

Prebarikazio masibo argia ari gara ikusten, zigorrik gabe gelditzen dena, hain zuzen ere atzean botere handia duelako, eta batez ere herritarrek, lapur joera duena zertan dabilen begira adi egon beharrean, bertsio ofizialak sinesteko ohitura berria hartu dutelako.

Estrategiari buruz: Federico Krutwig-ek esaten zuen hobe zela norberaren estrategian bataila bat galtzea, etsaiaren estrategian bataila bat irabaztea baino. Zein da gure estrategia egungo egoera honen aurrean?

Erromatarren inperioa deskonposatu zenean segur aski liburuetan eta unibertsitatean ikasi ez dugun bagauden iraultza egin genuen.

Erromatar inperioa ez zen guztiz desegin. Errekonbertsioa egin zuen eta Erromako eliza bihurtu, kristautasunarekin zer ikusirik ez zuen Vatikanoa, pontifice eta guzti.

Baina tartean gure arbasoek, abiapuntua Arakaeli ibaiaren inguruan, Sakanan eduki zuen iraultza horretan, komunala berrantolatu zuten.

Kapitalismoa eta estatua kritikatzen genituen, ba. Baina errotik aldatzen ez dugu asmatu. Zer esanik ez azken txanpan, narkotizatuta, “etxeko” erakundeen altzo epelean.

Diktadura egoera honek akuilu egiten digu aurrera pausuetan bizkortzeko. Gurpila asmatu beharrik ez dago: auzolana, batzarra, komunala. Auzo, herri eta eskualdeka. Hoiexek dira gure lege zahar, zuzenbide pirenaikoaren oinarriak.

Hori da gure estrategia proposamena, orain arte eduki duguna, betikoa: komunalaren berrantolaketa.

Komunalari buruzko oinarrizko ikastaroa:
martxoan, on-line
info+ 636875734


Hitzaldia: Amumak bazeukan Rockefeller eta Rothschild-en berri bideoa / Utzi Pakean!!!

 

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
6789
10
1112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan