BIltzarre

Albisteak

Etorkizuna jokoan dugunean

2021-02-23

(jasota)
 
Lehenengo medikuen kontra etorri ziren, autopsiak egitea debekatu, protokolo arrotzak derrigortu eta lehen mailako arreta kendu zutelako, eta ez genuen ezer egin.
 
Gero merkataritza txikiaren kontra etorri ziren, handiek (Eroskik, Mercadonak….) eta zergarik ordaintzen ez dutenek (Amazonek…) mota guztietako produktuak saltzen jarraitzen zuten bitartean, eta ez genuen ezer egin.
 
Gero ostalaritzaren kontra etorri ziren, Davosen plana betetzera, hau da, tabernen %75 ixtera, kalera atera ez gaitezen eta elkarrekin egon ez gaitezen. Etxean sartuta nahi gaituztelako, isolatuta, bakarrik. Eta ez genuen ezer egin.
 
Gero enpresa txiki eta ertainen kontra etorri ziren, merkataritzan, ostalaritzan… zituzten bezeroak kendu zizkietelako… eta jendeari etengabe beldurra sartzen zietelako ez erosteko, ez inbertitzeko, ilusio guztia kentzeko…
 
Gero funtzionarioen eta gainekoen kontra etorriko dira, zergak ordainduko dituzten dendarik, ostalaririk, enpresa txikirik… egongo ez delako baina, jada, beranduegi izango da.
 
Covidek ez du ezer gehitu, gripearen ordez etorri delako: gripeak bezala ospitaleak kolapsatzen ditu,  gripea bezala udazken-neguan zabaltzen da,  gripeak duen antzeko hilkortasun tasa du (oraindik ez du gripeak orain urte asko Bilbon egun batez 44 hil zituen maila gainditu) … eta  gripea bezala mutatu egiten da. Horregatik, onena, baliteke mutatu baino lehen, maskararik eta urrunketarik gabe inmunizatzea. Izan ere, codiv-aren txertoa gripearena bezalakoa izan daiteke: ez da agian hain eraginkorra izango eta urtero aldatuko da. Ez da tetanosarena bezalakoa izango, bizitza osorako balio duelako. 
 
Albisteak
 
Covid kanpaina orain mende bat: 1918ko gripe izurritean maskarekin zer gertatu zen?
4 minutuko dokumental interesgarria, historia errepikatzen dela ikusteko.
Orain 100 urte gauza bera gertatu zen: maskarak ez kutsatzeko beharrezkoak zirela, derrigorrezkoak bihurtu, ez eramatekotan isunak jartzen zituzten, ikuskizunetan foroak mugatu zituzten, jendea urrundu… baina azkenean gripea ekiditeko ez zutela balio ikusi zen eta jendeak desobedientziari ekin zion. Azkenean derrigortasuna kendu eta erabiltzeari utzi zioten.
https://loveotv.com/watch/covid-1918-mascarillas-y-pneumonías-asesinas_VJuiNtsuAOTQDto.html
 
PCRak manipulatzeagatik Justizia birologo bat ikertzen ari da
Alemaniako justiziak Drosten doktoreari -Angela Merkelen aholkulari birologoari- PCR testen protokoloa faltsutzea leporatu dio.
Test hori mendebaldeko gobernu guztiek hartu dute urruntze soziala, derrigorrrezko maskarak eta konfinamendu justifikatzeko.
45 ziklo arteko CT doikuntzak gomendatzean, testen emaitzak gehienetan positiboak bihurtzen dira, baita birus arrasto txikienekin ere. Horrela etengabe beldurra zabaltzeko aukera dute: https://canal7salta.com/2021/02/05/internacional-la-demanda-de-un-abogado-aleman-destapa-el-monumental-engano-de-la-pandemia /
 
 
Frantziako eta Suediako ospitale batzuek osasun langileen txertaketa gelditu dute kontrako eraginagatik
Gävleborgek koronabirusaren aurkako txertoa bertan behera utzi behar izan du mediku asko gaixotu eta gero.
 Orain arte txertatutako 400 pertsonetatik 100 gaixotu dira.

Ez dago saturaziorik ospitaleetan
Urtarrilaren 25ean eta 27an Gurutzeta eta Urdulizen grabatutako bi bideok erakusten dute ez dagoela saturaziorik euskal ospitaleetan: http://euskalnews.com/2021/02/dos-videos-grabados-los-dias-25-y-27-de-enero-en-cruces-y-urduliz-demostran-que-no-hay-saturacion-en-en-los-hospitales-vascos/

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
6789101112
13141516171819
20
212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan