BIltzarre

Albisteak

Gutxi ezagutzen den baina garrantzitsua den elkartea: EHKolektiboa

2021-03-26

Berripaper honetan elkarte honek egiten duen lana ezagutu daiteke:
http://file:///C:/Users/Familia/AppData/Local/Temp/EUS-EHKO-BULETINA-2021.pdf.pdf

Agroekologia ezagutzeko bilkura batzuk antolatu ditu: Etxano...

https://framaforms.org/topaketetan-izena-ematea-1615547786

Boletinetik hartutakoa:

Baserrietatik, lurretik sortutako kolektibo bati, zer eskaini diezaioke kaletar asfaltokume batek, atxikipena edota sostenguaz aparte (ez dela gutxi)? Ebidentzia bat da: kaletarrok, oro har, nekez ezagutzen ditugu baserrietako egunerokotasunaren joanak eta etorriak. Lurrarekin daukagun lotura dezente malgua da. Sikieran, kontsumitzen ditugun gure inguruko baserritarren produktuek aingura-lana egiten dute, argi izan dezagun, behintzat, negu gorrian ez dagoela lekarik.

Berripaper hau eskuartean duzunetik esango nuke zu, EHKOlektiboko bidaide ́eta gogaide, arduratzen zaituela elikadura osasuntsuak, landa-eremuen eta baserrien biziraupenak eta ekologiak. Ziurrenik, ezinegona sortzen dizu ere elikadura sistema globalizatuak hemengo eta hango baserritarrei eragiten dien presio jasangaitzak, eta ematen dituen desoreka sozialak. Behintzat, badaukagu guzti horri heltzeko tresna bat: agroekologia, EHKOren iparrorratza.

EHKOlektiboa jatorrian laborantzatik sortua izanagatik, herritarrok badugu paper bat jokatzeko, nola ez ba, agroekologiak suposatzen duen paradigma berri honen lanketan. Izan ere lan-ildo asko biltzen ditu bere baitan agroekologiak, eta kide guztien inplikazioarekin bakarrik egin dezakegu aurrera, bakoitzak ahal duen neurrian, baina ekarpenak egiteko denok gara balekoak.

(Jarraitzen du)

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
6789101112
13141516171819
20
212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan