BIltzarre

Albisteak

Iulen Madariaga, euskal berpizkundearen eragileetako bat hil da

2021-04-06

Frankismoak gogor jotzen zuen, arlo guztietan euskera atzera, gure duintasuna atzera... eta gazte batzuk bizitza emateko prest azaldu ziren, herriaren alde, trukean ezer eskatu barik.

Asko eta asko ez ziren ados jarrera horrekin baina batzuk bizitza emateko prest zeudela ikusita, nahiz eta ados ez egon, horiek ere zerbait egiten hasi ziren: ikastolak sortu, gau eskolak martxan jarri, kultur asteak antolatu, argitaletxeak sortu...   

Izugarria izan zen, Euskalerria hiltzorian zegoen baina berpiztea lortu zuten, denon artean, herriaren alde, nahiko batuta.

Baina horiek ez daude jada eta bakoitza bere zilborrera, bere interesetara begiratzen hasi ginen eta gure arteko zatiketa areagotu zen. Eta txarrena, gure arerioen estrategiara makurtu ginen, gure arerioen egituretara, sistemara. Eta parametro gehienetan beherantz goaz: euskeraren erabilera, kontzientziazio nazionala, mobilizazioak, euskal kulturaren sormen eta hedapena... 

Eta orain jada, globalismoaren hatzaparretan jausita, Europako herri gehienak bezala.

Eskerrik asko Iulen Euskalerriari emandako guztiagatik.

Gogoan zaituztegu!

 

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
67891011
12
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan