BIltzarre

Albisteak

Federiko Krutwig 1921-2021 Jardunaldia. Euskal Herriak eskerrak emanez

2021-05-02

Krutwig-en jaiotzaren mendeurrenean Jardunaldia Getxoko Erromoko Kultur Etxean - 2021 maiatzaren 15ean

Aurkezpena

2021eko maiatzaren 15ean Federiko Getxon jaio zela 100 urte betetzen denez, euskaldun honi merezi duen ohorea egiteko, Biltzarrek, Historiazaleek eta Krutwigen Lagunek jardunaldi bat antolatu dute bere jaioterrian. Jardunaldian aurrez aurre eta online parte hartzeko aukera egongo da.

Federikok arlo askotan jardun zuen eta guztietan ekarpen garrantzitsuak egin zituen: kulturan, euskeran, politikan, zibernetikan, eta abarretan.

Getxon bere jaiotegunean egingo den ekitaldi hau ez da bakarra izango eta urtean zehar ekimen gehiago izango dira hainbat erakunderen eskutik.

Getxoko jardunaldietara joateko partaideei ziurtagiria egiten zaie, behar izanez gero, prestakuntza jarduera delako.

Hitzaldiak

Lehenengo jardunaldi  honetan Krutwigek Euskal Herriari egindako ekarpenak hobeto ezagutzen hasiko gara eta horretarako hiru ikuspegi landuko dira:

Alejandro Zobaran Arriola

Krutwigen ibilbideari begirada orokor bat

Alejandro Euskal Ikasleon Biltzar Aurrerakoiko kidea eta Belatz Gorri nafarrerazko aldizkariaren editorea da.

Hitzaldian Krutwigen biografiaren panorama orokor bat marraztuko du, bereiztuz alde batetik bere gaztaroko kultur ekinbidea; bestetik bere erbestearen pintzelada batzuk aipatu, eta azkenik, atzerritik bueltan bultzatu zituen proiektuen aipamena egingo du. Bere bizitzaren momentu bakoitzeko testu esanguratsuenak aipatuko ditu.

Iñaki Egaña

Euskaltzain subertsiboa

Iñaki ikerketa historiko askotan aritu da eta horien emaitza hainbat liburuan plazaratu ditu: Ikurriña 100 años, La Guerra Civil en Euskal Herria, Los días de Argel, Diario de Aguirre, Mario Salegi, Diccionario histórico-político de Euskal Herria. Iñaki Aranzadi Zientzia Elkartean Gerra Zibilean hil eta desagertutakoen inguruan ikertu eta Euskal Memoria elkarteko presidentea da.

Hitzaldia: Krutwig 26 urtez egon zen errefuxiatuta eta erbesteratuta. Denbora horretan jardun politiko gehiena garatu zuen. Teoriko bikaina izan zen, bere ideia praktiko batzuk bitxiak izan ziren arren. Beste kultura eta esperientzia batzuk ezagutu zituenez, askapen-ideologia bat formulatu ahal izan zuen, bere V. Batzarreko ETArena bihurtu zena. Bere lan politikoak XX. mendeko euskal historiaren ikono bihurtu dira.

Xabier Renteria Uriarte

Euskal Herriko gizarte aurreindoeuroparra: Krutwigen Garaldea

Xabier Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea da eta irakaslea EHUn. Mendebaldeko ekonomian eta zientzian bilaketa existentzialaren inplikazioak garatzen ditu, jakinduria tradizionalen irizpideak kontuan hartuta, batez ere ekialdekoak (sakontasuna, meditazioa…). Zenbait garapen jakituriaren ekonomian, komunalismoan eta bategite ekonomietan, zientzia eta ekonomia kontenplatiboan, psikologia positiboan, maitasun ekonomikoan, garapen sozioekonomikoan, eta antzinako euskaldunen munduikuskeran dira. Argitalpenak: Ekonomia Holografiko baterantz , ehu.academia.edu/XabierRenteriaUriarte

Hitzaldia: Euskal Herria txikia da, baina kronikoki seme-alaba apartak eta orijinalak erditzen ditu. Zentzu horretan, Federico Krutwig Sagredo XX. mendeko Agosti Xaho dela iritzi daiteke; garaikideek begiak jartzen ez dituzten lekuetan arreta jartzen duten horietakoa. Krutwigek euskara eta Euskal Herriko kultura, beste gaietan egin zuen bezala, zabalean (aldeanitz) eta jatorrian (iturburutik) lantzea atsegin zuen. Oraingoan Euskal Herriko gizartea antzinako gizarte aurre-indoeuropar zabal baten parte zela eta bere oinordeko gisa ulertu behar dela dakarkigu gogora. Ideia hau leku desberdinetan aipatzen du hizkuntzei eta epistemologiei buruz, baina, batez ere, Garaldea liburuan argudiatu zuen euskarari buruz.

 

Egitaraua

16:30 Alejandro Zobaran: Krutwigen ibilbideari begirada orokor bat

17:30 Iñaki Egaña: Euskaltzain subertsiboa

18:30 Xabier Renteria: Euskal Herriko Gizarte Aurre-indoeuroparra: Krutwigen Garaldea

19:30 Mahai ingurua

20:00 Amaiera

 

Izena emateko

Aurrez aurre edota online: 10 €

Ordaintzeko: Kutxabank: 2095 0113 10 9117239605  (abonuan izen-abizenak jarri)

Izena emateko datuak hemen bete: https://forms.gle/4tGbEEtwScxgrY6M9

Informazioa edo zalantzak: biltzarre@biltzarre.com 663 901 248

Biltzarre Elkartea, Historiazaleok eta Krutwigen Lagunak
 
Jardunaldi hau hiru taldeen artean antolatu dute: 
 
- Biltzarre orain dela 4 urte sortutako elkartea da eta arloz arlo elkarlanak sustatzea du helburu. Orain arte egindako ekimenak: Historizaleok Taldearekin batera historiari buruzko 2 bilkura, Nazio Ikurren 2. bilkura, Demografia jardunaldi bat, Gobernantzarako Batzarlabel zigilua, osasun alorrean konfinamenduaren kontrako 3.000 gurasoen izenpe bilketa eta Coviden zentsurari aurre egiteko ekimenak eta, azkenik, bertakoak eta osasuntsuak diren janari-produktu-zerbitzuetan elkarlanerako lanketa.
 
- Historiazaleok Taldea nazio ikuspegitik egindako historia lantzen du eta bi bilkuretan Bagauden garaia eta bisigodoen 250 urtetako erasoei aurkako defentsa aztertu dira.
 
Krutwigen Lagunak aurten egingo diren ekitaldiak antolatzeko sortu zen taldea da. Gure aberkidearen ekarpenak ezagutarazteko eta zabaltzeko laguntzeko prest dagoen orori irekita dago.  
 

 

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 martxoa hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728
29
3031

Azken Albisteak

Odon Ulibarrena: Euskal Herriko zuzenbidea eta historia ulertzeko ikastaroa: / Curso para empezar a entender el derecho y la historia de Euskal Herria
Odon Ulibarrena Euskal Herriko zuzenbidea eta historia ulertzen hasteko ikastaroaren bideoak Odonek ekainean eman zuen ikastaro interesgarri honetan Odonek Euskal Herriko foruen artean dauden desberdintasun nagusiak, desberdintasun horiek zerga...
Auzokrazia: Herriarena herriarentzat izan dadin / Para que lo que es del pueblo sea para el pueblo
Auzokrazia edo Euskal Demokrazia Zuzena (Biltzarrek zehaztua) Dokumentu honek Biltzarre plataforman Demokrazia Zuzena zehazteko eman diren proposamenen puntu komunak biltzen ditu, adostasuna zain. ‘Auzokrazia edo Euskal Demokrazia Zuzena&rsquo...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan