BIltzarre

Albisteak

Iruña-Veleia: aukera ezin hobea euskeraren alde eta kontra nor dagoen bereizteko

2021-05-21

http://euskerarenjatorria.eus/?p=40278

 

Iruña-Veleiako III. Biltzarra

 

Azken ikerketak / Epaiketa / Betidaniko euskalduntzea / Vatikanoa

Aurkezpena

Iruña-Veleiak tristezia eta poztasuna ematen dizkigu aldi berean. Tristezia, batetik, UPVko Letren Fakultateak, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta hedabide gehienek altxor hau ezkutatzeko eta suntsitzeko nola egin duten lan ikusi dugulako. Bestetik, altxor handi hau topatu zuten bi kideek, Eliseok eta Oskarrek, nola zigortzen ari diren ikusten ari garelako. Eta hirugarrenik, herri honen babesle izan behar diren erakunde gehienak eta prestigioko pertsona asko, 12 urte hauetan, ostrukarena egiten ari direlako.

Baina Iruña-Veleiak alaitasun eta indar handia ere ematen dizkigu. Besteak beste, gure hizkuntzaren jatorriaren ikerketan bide berri eta oso aberatsa eskaintzen digulako, Mitxelenak zabalduko teoriaren atal batzuk zuzendu behar direla erakutsi digulako, EITB eta Alberto Santana bultzatzen ari diren euskalduntze berantiarra pikutara bidali duelako eta kristautasunaz Vatikanoak kontatzen digun historia monolitikoa hautsi duelako. Eta Iruña-Veleiari esker jende on eta prestu asko ezagutu ahal izan dugulako, begiak ireki dizkigulako eta, gai horri esker, nor dagoen euskeraren, kulturaren eta ondarearen alde eta nor dagoen kontra bereiztu dezakegulako.

Lehenengo biltzarrean faltsukeriaren zein egiazkotasunaren aldeko alderdi biak gonbidatu genituen, eztabaida piztu nahi genuelako, aurreiritzirik gabe. Baina faltsukeriaren aldekoak ez zuten etorri nahi izan eta gu geuk euren argudioak azaldu behar izan genituen. Bigarren biltzarrean grafitoen altxorrean eta eztadaida zientifikoan sakondu genuen.

Eta hirugarren biltzar honetan lau mahai inguru izango ditugu: batetik azken ikerketen berri izango dugu lau ikerleren eskutik. Ondoren epaiketan gertatutakoa eta baita espainiar justizia sistematik euskaldunok zer espero dezakegun argiago ikusi ahal izango dugu. Arratsaldez betidaniko euskalduntzea hobeto ezagutzeko bi hizlari izango ditugu eta, amaitzeko, grafitoen gai erlijioesen atzetik dauden kontu interesgarri asko ezagutzeko parada izango dugu.

Azkenik, amaierako Eskerraldian, bidelagun izan ditugunak gogoan izango ditugu, besteak beste, jadanik gure artean ez dauden Emilio Ilarregi eta Iñaki Aldekoa.

Egitaraua

Maiatzak 29, larunbata

09:30 Harrera

09:45 Mahaingurua: Grafitoei buruzko azken ikerketak

Antonio Rodriguez Colmenero: Veleia romana: un primer intento de síntesis

Mari Carmen Basterretxea Urrosolo: Iruña-Veliako material etnografikoa

Miguel Thomson Okatsu: La reproducibilidad de los grafitos de Iruña-Veleia y su consistencia con hallazgos previos en el yacimiento apoyan su autenticidad

Josu Naberan Naberan: Hizkuntzalarien Zientzia Veleiako Iruñan

11:45 Atsedenaldia

12:15 Mahaingurua: Iruña-Veleia lurperatu ezin izan duen epaiketa

Felix Rodrigo Mora: Derecho consuetudinario frente a derecho romano y derecho positivo

Patxi Alaña Arrinda. Iruña-Veleia: justiziaren aurkako epaiketa

14: 00 Bazkaria

16:00 Mahaingurua: Betidaniko euskalduntzea

Aitzol Altuna Ensunza: Euskalduntze berantiarra salatzen

Joseba Mintegi Eskisabel: Euskaliberieraren presentzia penintsula osoko I-V mendeetako hilarrietan

17:45 Atsedenaldia

18:15 Mahaingurua: Vatikanoa euskal kristasutasunaren hastapenaren aurka?

Paulo Arrieta Aizpuru: Karistiar eukaristia, zenbakiak, jokuak, palindromoak, ambigramatikoak , etab.

Nekane Jurado Perez: La corriente subterránea que riega Iruña-Veleia

19:45 Eskerraldia: Emilio Ilarregi, Iñaki Aldekoa…

20:00 Amaiera

Maiatzak 30, igandea

11:00 Bisita gidatua Iruña-Veleiako indusketan

Aurrez aurre eta Zoom bidezko izenemateak

Bi modutara eskainiko da: aurrez aurre eta zoom bidez.

Aurrez aurreko biltzarrean izena ematea: 40 € (bazkaria eta liburuxka barne).
Bazkaririk gabe 25 €.
Ikasle edo langabetuek: 15 €
Onlineko biltzarrean izena ematea, zoom bidez: 10 €
Igandeko bisita gidatua doakoa da.

Izena emateko datuak hemen sartu: https://forms.gle/7kaBMWFc2eMLmY4q8

Laboral Kutxa: ES96 3035-0038-91-0380091003 (abonuan izen-abizenak jarri)

Informazioa: irunaveleiamartxan@gmail.com

 

Utzi zure iruzkina


Egutegia

aurrekoa 2024 maiatza hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
678910
11
12
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Azken Albisteak

Abstentzioa noren alde? ¿A quién favorece la abstención?
(abajo en castellano) Abstentzioak une honetan noren alde egiten du? https://izanauzokrazia.eus/abstentzioa/ Hauteskundeak heltzen direnean bakoitzak jarrera bat hartzen du. Leku gutxitan gertatzen da Andaluziako Marinaledan egiten dutena. Han,...
Abstentzioa - Abstención
Abstentzioa Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkak eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuk korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek Europako batasun ekonomikoa sortu zuten, gaur egun EB-Europar Bat...

Albiste +

©Biltzarre 2024

Garapena: Bitarlan